Fawzia Fuad Egiptokoa

Fawzia Fuad Egiptokoa printzesa (arabieraz: فوزية بنت الملك فؤاد‎, persieraz: فوزیه فؤاد‎; Alexandria, 1921eko azaroaren 5a - ib., 2013ko uztailaren 2a) Mehmet Ali dinastiako[1] kidea zen. Bere aita Egiptoko Fuad I erregea (orduan, sultana) zen; bere ama, Nazli erregina eta bere neba, Egiptoko Faruq erregea. Mohammad Reza Pahlaviren lehen emazte eta erregina ezkontidea ere (Teherán, 1919ko urriak 26Kairo, 1980ko uztailak 27), Irango azken shah-a edo enperadorea.

Fawzia Fuad Egiptokoa

Consort of Iran (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaRas el-Tin Palace (en) Itzuli1921eko azaroaren 5a
HerrialdeaEgiptoko Erresuma  (1921 -  1953)
Pahlavi Iran  (1941 -  1979)
Egiptoko Errepublika  (1953 -  1958)
 Arabiar Errepublika Batua  (1958 -  1971)
 Egipto  (1971 -  2013)
Lehen hizkuntzaegiptoar arabiera
HeriotzaAlexandria2013ko uztailaren 2a (91 urte)
Hobiratze lekuaKairo
Familia
AitaFuad I.a Egiptokoa
AmaNazli Sabri
Ezkontidea(k)Muhammad Reza Shah Pahlavi  (1939 -  1945)
Ismail Chirine (en) Itzuli  (1949 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaMuhammad Ali dynasty (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
egiptoar arabiera
Jarduerak
Jarduerakezkontidea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Find a Grave: 113226594 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Haurtzaroa eta hezkuntza aldatu

Egiptoko Fawzia Fuad printzesa Ras el-Tin jauregian jaio zen, Alexandrian, eta Suitzan hezi zuten. Ingelesa, frantsesa eta arabiarra hitz egiten zuen.

 
Fawzia[Betiko hautsitako esteka] erreginaren eta Mohammad Reza Pahlaviren ezkontza zeremonia.

Lehenengo ezkontza aldatu

Fawzia printzesa eta Mohammad Reza Pahlavi[2] 1939ko martxoaren 16an ezkondu ziren Kairoko Abdin Jauregian. Bi nazioen arteko komenentziako ezkontza izan zen. Fawzia printzesa ez zen inoiz eroso sentitu Persiako gortean, bere herrialdeko bizimodua luxuzkoagoa eta mendebaldekoagoa baitzen. Ez zuen fārsī hitz egiten eta bere senarrarekin frantsesez hitz egiten zuen.

 
Fawzia[Betiko hautsitako esteka] Fuad Life aldizkarian.[3]

Itxura ederra aldatu

Munduko emakumerik ederrenetako bat bezala ezaguna zen. 1942ko irailaren 21ean Life aldizkariaren azalean agertu zen, Cecil Beatonek argazkia aterata[4], Asiako Venusa[5] izendatu zuten, eta honela deskribatu zuten:

« Aurpegi perfektua, bihotz itxurakoa eta oso zurbila, baina begi urdin sarkorrak. »

Dibortzioa eta bigarren ezkontza aldatu

Hamarkada baten ondoren, 1948an, dibortziatu ziren, Irango erregina ezkontide titulua mantenduz. Alaba bat izan zuten, Shahnaz Pahlavi printzesa, 1940ko urriaren 27an jaioa. Garaiko mendebaldeko emakumeak bezala, emantzipatua zen. Fawzia, bere anaiaren Egiptoko gortera itzuli zen, bere alaba, Iranen hezia izan behar zuela baldintzatuz.

 
Fawzia[Betiko hautsitako esteka] Fuad eta Shah Mohammad Reza Pahlev haien alabarekin, Shahnaz printzesa, Tehranen, Bigarren Mundu Gerra bitartean.

Ondoren, Fawzia Shirin bezala ezaguna zen, 1949an Ismail Hussain Shirin Bey koronelarekin ezkondu zelako (1919-1994), urruneko lehengusua eta Egiptoko Gerra eta Itsas ministro ohia zen. Husayn Shirin Beyren eta Emine Bohrouz Hanim Efendi printzesaren semea zen. Kairoko Koubba jauregian ezkondu ziren. Bikoteak bi seme-alaba izan zituzten: Nadia (1950-2009) eta Hussein (1955ean jaioa).

Bere familiaren dinastia Egipton eraitsi ondoren, 1952an, herrialdea uztera behartua izan ziren, eta 1970eko hamarkadara arte ez zitzaien itzultzeko baimenik eman. Fawzia Shirinek eta bere senarrak ez zuten sekula Egipto utzi, eta, batez ere, Suitzara joaten ziren bidaian, han etxe bat zutelako, non gaur egur haien alaba zaharrena bizi da, Shahnaz Pahlavi printzesa.

Urte batzuk geroago, Fawzia eta bere ahizpak Faiza eta Faika, gobernua auzitara eraman zuten beren anaiaren ondasunak konfiskatzeagatik, oinordeko legitimo gisa erreklamatzen baitzituzten, hala nola, bitxigintzako dozenaka pieza.

Azken urteak aldatu

Bere azken urteetan, printzesak nahiago izan zuen publizitaterik gabeko bizimodu diskretua izatea. Fuad I.aren zazpi semeetatik hil zen azkena izan zen. Alexandrian hil zen, jaio zen hirian.

2005eko urtarrilean, kazetariek bere heriotza bere anaia Faruqen alabarekin nahastu zuten, izen bera zeramana.

Egiptoko Fawzia XX. mendeko emakumerik ederrenen panteoian sartu zuten. Fawzia printzesa 2013ko uztailaren 2an hil zen, bere ilobak, Egiptoko Fuad II.ak, Facebookeko bere orrialdearen bidez iragarri zuenez:

« Egiptoko errege familiak nazioa iragartzen du bere erregina gorentasuna, Fawzia Fuad printzesa eta Irango enperatriz ohiaren heriotza deitoratzen duela. Fuad I.a erregearen alaba, Faruq erregearen arreba eta Fuad II.a erregearen izeba zena. »

Tituluak, tratamenduak eta ohorezko sariak aldatu

Tituluak eta tratamenduak aldatu

  • 1921eko azaroaren 5a - 1922ko martxoaren 15a: Bere erregina gorentasuna, Egiptoko Fawzia sultana, Egiptoko printzesa.
  • 1922ko martxoaren 15a - 1939ko martxoaren 15a: Erregina gorentasuna, Fawzia, Egiptoko printzesa.
  • 1939ko martxoaren 15a - 1941eko irailaren 16a: Bere gorentasun inperiala, Irango printzesa oinordekoa.
  • 1941eko irailaren 16a - 1948ko azaroaren 17a: Bere maiestate inperiala, Irango Fawzia erregina.
  • 1948ko azaroaren 17a - 1949ko martxoaren 28a: Bere gorentasun inperiala eta erregina, Egiptoko eta Irango Fawzia printzesa.
  • 1949ko martxoaren 28a - 2013ko uztailaren 2a: Bere gorentasun inperial eta erregina, Egiptoko eta Irango Fawzia printzesa, Ismail Shirineko anderea.

Iraneko patronatuak aldatu

Ohorezko sariak aldatu

  • La Virtud ordenako klase goreneko kidea [Nishan al-Kamaleko kondekorazioa distiratsuetan] (Egiptoko Erresuma, 1939ko martxoaren 16a).
  • Pahlaviren ordenako kordoi handiaren dama (Irango Erresuma, 1940ko urriak 27).

Erreferentziak aldatu

  1. The Muhammad 'Ali Dynasty. royalark.
  2. The Pahlavi Dynasty. royalark.
  3. A forgotten Egyptian Princess remembered. thenational.
  4. (Ingelesez) Fuad, Fawzia. (1942). QUEEN FAWZIA. Nytimes.
  5. Fuad, Fawzia. (2005). “Venus” and the Kings in her life: Part I [2005]. .