Ingrid Betancourt Pulecio (Bogota, 1961eko abenduaren 25a) politikari kolonbiar-frantziarra da.

Ingrid Betancourt


member of the Senate of Colombia (en) Itzuli

1998ko uztailaren 20a - 2002ko otsailaren 23a
Kolonbiako Ordezkarien Ganbarako kidea

1994ko uztailaren 20a - 1998ko uztailaren 20a
Barrutia: Bogota
Bizitza
JaiotzaBogota1961eko abenduaren 25a (62 urte)
Herrialdea Frantzia
 Kolonbia
 Seychelleak
Familia
AitaGabriel Betancourt Mejía
AmaYolanda Pulecio
Ezkontidea(k)Fabrice Delloye  (1983 -  1989)
Juan Carlos Lecompte  (1997 -  2011)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaParisko Ikasketa Politikoetako Institutua
Lycée français Louis Pasteur (en) Itzuli
Harris Manchester College (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Kolonbiako Alderdi Liberala

TED: ingrid_betancourt Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Familia aristokratiko baten barruan jaioa, haurtzaroa Parisen igaro zuen, eta geroago bertan politika ikasi zuen.

Kolonbiara bueltan, Partido Verde Oxígeno izeneko alderdi ekologista sortu zuen 1994an. Lau urte geroago, 1998an, senatuan sartu zen, boto ugari jaso ondoren. Horrek ekarri zion heriotza-mehatxuak jasotzea, eta horren ondorioz seme-alabak Zeelanda Berrira bizitzera joan ziren, aitarekin.

Azkenik, 2002an herrialdeko presidentea izateko aurkeztu zuen bere burua, kanpainari ekiten. Orduan FARC talde armatuak bahitu zuen, urte hartako otsailean, beste pertsona batzuekin batera. Hor hasi zen 6 urte baino gehiagoko bahiketa luzea. Tartean, Álvaro Uribe eskuindarrak hauteskundeak irabazi zituen, eta FARCekin inolako negoziaziorik egitea hasieran baztertu izan zuen. 2003ko uztailean Opération 14 juillet delakoak huts egin zuen, Betancourt askatzeko xedearekin egindakoa, eta azkenean Frantziako gobernuan eskandalua eragin izan zuen. 2004an Uriberen gobernuak jarrera aldatu zuen eta FARCekin harremanetan hasi zen, baina emaitzarik ez zuen eman bahiketari zegokionez. 2007an publikoki argitaratu zuten Betancourt oraindik bizirik zegoela, oso ahulduta baina, eta haren amari igorritako gutuna publiko egin zuten.

2008an hainbat saiakera egin izan zuten Ingrid Betancourt askatzeko, besteak beste Hugo Chavez presidente venezuelarrak egindakoa (Operación Emmanuelle), baina azkenik Kolonbiako armadak burututako operazioa (Operación Jaque) izan zen arrakasta lortu zuena: uztailaren 2an Betancourt eta beste 14 pertsona askatu zituzten.

Kanpo estekak

aldatu