Nikolai Grigorovitx Txebotariov (errusieraz: Николай Григорьевич Чеботарёв; ukraineraz: Микола Григорович Чоботарьов, Mikola Gryhorovich Chobotariov; 1894ko ekainaren 15agreg./ekainaren 3ajul. - 1947ko uztailaren 2a) matematikari sobietarra izan zen, Kamianets-Podilskyn (Ukraina) jaio eta Moskun hil zena. Bere ekarpen ezagunena Txebotarioven Dentsitate Teorema da.

Nikolai Txebotariov

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakНиколай Григорьевич Чеботарёв
JaiotzaKamianets-Podilsky1894ko ekainaren 3a (juliotar egutegia)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusiar Inperioa
BizilekuaQ56397230 Itzuli
HeriotzaMosku1947ko uztailaren 2a (53 urte)
Hobiratze lekuaArskoe cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: urdaileko minbizia
Hezkuntza
HeziketaOdesa University (en) Itzuli
Kamianets-Podilskyi Boys Gymnasium (en) Itzuli 1912)
3 Shevchenka Street, Kropyvnytskyi (en) Itzuli 1906)
Q56709733 Itzuli
(1912 - 1918)
Hezkuntza-mailaFisika eta Matematika zientzietan doktorea
Tesi zuzendariaDmitri Grave
Doktorego ikaslea(k)Aleksandr Yakovlevich Povzner (en) Itzuli
Mark Krein (en) Itzuli
Petr Kontorovich (en) Itzuli
Wladimir Wladimirowitsch Morosow (en) Itzuli
Vasilii Nikolaevich Tsapyrin (en) Itzuli
Anatolii Vasilievich Dorodnov (en) Itzuli
Leonid Ivanovich Gavrilov (en) Itzuli
Grigorii Solomonovich Barchin (en) Itzuli
Felix Gantmacher (en) Itzuli
Naum Meiman (en) Itzuli
Igor Dmitrievitch Ado (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Kazan Federal University (en) Itzuli  (1928 -  1947)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaSobietar Batasuneko Zientzien Akademia

Find a Grave: 212145674 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1912an, Kieveko Unibertsitatean sartu zen, non Dmitri Grave Ukrainako matematikari garrantzitsuenaren ikaslea izan zen. 1916an, lizentziatu zen, eta 1918an, maisutza lortu zuen. 1922an, Dentsitate Teorema frogatu zuen, Frobeniusek susmatua berrogeita hamar urte lehenago. Teorema horrek Dirichlet-en zenbaki lehenei buruzkoa orokortzen du progresio aritmetiko batean.

Ukrainako Zientzien Akademiako doktoretza jaso zuen 1922ko emaitzetan oinarritutako tesia defendatuz, eta 1928an, Kazango Unibertsitateko irakasle izatera iritsi zen, non gainerako bizitza eman zuen. Bertan, 1934an sortu zuen gaur egun bere izena duen Matematika eta Mekanika Institutua. SESB-ko Zientzien Akademiako kide izan zen. 1948an, Sobietar Batasuneko Estatuko Saria jaso zuen, eta Leninen Ordena ere jaso zuen merezimendu zientifikoengatik.

Ekarpenak aldatu

Lehen aipatutako dentsitatearen teoremaz gain, Txebotariovek polinomioen aljebran ere egin zuen lan. Galoisen teoriari zenbait lan eskaini zituen, gaiari buruz bi liburukiko liburu bat idatziz "Galoisen Oinarrizko Teoria" (1934, 1937), eta Galoisen lanen itzulpena errusierara bultzatuz. Era berean, Lie taldeetan lan egin zuen, eta 1940an idatzi zuen gaiari buruzko errusierazko lehenengo testua, "Teoriya grupp Li" (Lie Taldeen teoria).

Argitaratutako liburuak aldatu

  • Teorii Galua Osnovi, Ch. I (1934, 2004an berrargitaratua)
  • Teorii Galua Osnovi, Ch. II (1937, 2004an berrargitaratu)
  • Grupp Li Teoriya.  (1940, 2003an berrargitaratu)
  • Teoriyu v algebr Vvedenie. (1949)

Kanpo estekak aldatu

  • O'Connor, Robertson John J. ;, Edmund F., Nikolái Chebotariov ingelesez « » (), Mactutor Historyek of Mathematics agiritegian gorde dezan, Saint Andrews Unibertsitatea, http:  .
  • N G Txebotariov Matematika eta Mekanika Institutua, Kazango Unibertsitatea (Ingelesez)