Jacopo d'Antonio Sansovino, jaiotzako izena Jacopo Tatti (Florentzia, 1486ko uztailaren 2aVenezia, 1570eko azaroaren 27a) Pizkunde garaiko italiar arkitekto, eskultore eta margolaria izan zen. Venezian egin zituen bere obra ezagunenak, San Marko plazaren inguruan.

Jacopo Sansovino
Jacopo Sansovino, Tintorettoren erretratua Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaFlorentzia1486ko uztailaren 2a
Herrialdea Veneziako Errepublika
HeriotzaVenezia1570eko azaroaren 27a (84 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Andrea Sansovino
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta eskultorea
Lan nabarmenak

Bizitza aldatu

Andrea Sansovinoren ikaslea izan zen, eta harenganako esker onez hartu zuen maisuaren izena. 1506. urtean Erroman hartu zuen bizilekua, eta Rafaelekin batera lan egin zuen (Baco, 1511-1514). Michelangeloren ereduei jarraituz Santa Maria di Monserrato elizako Santiago eskultura egin zuen. 1519an San Giovanni dei Fiorentini elizarako lehiaketa irabazi zuen; hala ere, baztertu egin zioten oin zentraleko eredua.

 
San Joan Bataiatzailea Jacopo Sansovino

1527an, Erromako harpilatzearen ondoren, Veneziara joan zen. Erroman ikasitako erromatar ereduko arkitektura klasikoa eraman zuen hara. Hiri hartako lehen udal arkitekto bihurtu zen, eta 1529an hiriko obra guztietako arduradun nagusi egin zuten. Hiri hartako lehenengo lau lanak hauek izan ziren: San Marko Eskola Nagusiko aldare nagusia (1533 aldean), Miserikordiako Eskola berria (1532tik aurrera), San Francesco della Vigna eliza (1534tik aurrera) eta Corner Jauregia San Maurizion (1533tik aurrera).

Jacopo Sansovinoren bidez sartu zen Venezian, lehenengo aldiz, erromatar klasizismoaren arkitektura sintaxia, ordu arte bertako tradizioarekin zituzten konpromezuak gaindituaz. Veneziak hirigunea berritzea erabaki zuenean (San Marko plaza), Sansovinok koordinatu zuen hiriaren bihotzaren egitura herria. 1537tik aurrera berari agindu zitzaizkion hiriguneko eraikin nagusiak: San Marko liburutegia (1536-1554), Monedaren etxea eta kanpandorreko logia txikia (Loggetta del campanile, 1537-1540); eta horrez gainera, berak zehaztu zituen eraikin berrietarako irizpideak. San Marko plaza berrian orekan jarri zituen Sansovinik eraikin berrietan nagusi zen hizkuntza klasizista, batetik, eta, bestetik, Erdi Aroko eta Quattrocentoko eraikinak (San Marko, kanpandorrea, erlojuaren dorrea). Eskulturagile bikaina izan zen aldi berean: Campanileko estatuak, San Marko basilikako koruko Ebanjelistak eta sakristiako atea.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacopo Sansovino