Ireki menu nagusia

BizitzaAldatu

Aurretik bi filmen gidoiak baino ez zituela idatzirik, 1974an Thunderbolt and Lightfoot zuzendu zuen, Clint Eastwoodekin. 1978an The Deer Hunter filma egin zuen, Vietnamgo Gerrari buruzkoa, eta 1970eko hamarkadako zinemako maisu lantzat hartzen dena. Oso harrera beroa izan zuen, eta hari esker Oscar andana irabazi zuen, tartean zuzendari onenarena.

Entzute horretan oinarrituta, United Artists estudioak askatasun handia eman zion Heaven's Gate filmatzeko. Baina lan horrekin zinemagile madarikatu bihurtu zen, Estatu Batuetako Mendebaldearen konskistaren garaian bertako biztanleen genozidioari buruzko lan hori zinemaren historiako finantza katastrofe handienetako bat izan baitzen. Horrezaz gain, film horrek oso eragin txarra izan zuen Ciminoren hurrengo filmetan; 1985. urtean Year of the Dragon egin zuen, eta 1987an The Sicilian. Kalitateko filmak badira ere, ez zuten aurreko lanen maila erdietsi.

EstiloaAldatu

Ciminorentzat garrantzi handikoak dira etxea, klana, aberria kontzeptuak eta hala erakusten du Deer Hunter lanean. Ideia horiez gainera, errituen nondik norakoak azaltzen ditu: ezkontza komunitate eslaviarrean Deer Hunter-en, edo eskolako dantza Heaven´s Gate lanean. Igarotzen den denbora, desagertzen diren adiskideak, ez du inork Ciminok bezain ondo erakutsi. Benekotasuna lortzeko soinu banda konplexuak erabiltzen ditu, edo, bestela, figurante profesionalak hartu beharrean filma grabatzen den herriko bertako biztanleak erakusten ditu.

FilmografiaAldatu

ErreferentziakAldatu