Ireki menu nagusia

Arnauld François Maitie

euskal idazlea

Arnauld François Maitie (Maule, c.1612 - Oloroe, 1681eko uztailaren 2) idazle zuberotarra eta 1659ko uztailaren 27tik, hil arte, 1681eko uztailaren 2ra arte Oloroeko apezpiku izandakoa.[1]</ref>

Arnauld François Maitie
apezpiku katoliko

1659 -
Apezpiku diozesiarra


Elizbarrutia: Oloroeko elizbarrutia
Bizitza
Jaiotza Maule, 1612
Herrialdea  Zuberoa, Euskal Herria
Heriotza Oloroe-Donamaria1681eko uztailaren 2a (68/69 urte)
Jarduerak
Jarduerak apaiz katolikoa eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Literaturaren Zubitegiko fitxa 708

BiografiaAldatu

Arnaud François Pierre Arnaud Maitieren- 1605ean Mauleko teniente zibil eta kriminal, Saint Lazareko zaldun, eta, 1619an Johanneko jauna- eta Maddalen Arbidia- Lakarrako andre- semea izan zen. Arnaud II.a Maitieren iloba eta Arnaud I.a Maitieren iloba txikia izan zen, biak 1599 eta 1646 artean Oloroeko gotzainak izandakoak. Clermonteko ikastetxean ikasi ondoren, Tolosako Unibertsitatean filosofia ikasi zuen. Teologian doktore bilakatu zen. 1635ean Saint-Pé-de-Bigorreko abadian sartu zen eta 1648an apaiz bihurtu zen.[2].

1659an Jean de Miossens ordezkatu zuen Bearnoko hirian. Berari esker, kaputxinoak Oloroen bertakotu ziren. Bere agintaldian arazo sozial handiak izan ziren elizbarrutian eta Zuberoan Matalas apaiza matxinatu zen.

LanakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Frantsesez) Jean, Armand (1891) Les évêques et les archevêques de France depuis 1682 jusqu'à 1801 Paris eta Mamers 88 or..
  2. (Ingelesez) Bergin, Joseph (1996) The Making of French Episcopate (1589-1661) Yale University Press 670 or. ISBN 978-0300067514.

Kanpo loturakAldatu


  Artikulu hau Zuberoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.