Euskal Herriko historiaren kronologia

Euskal Herriko historiaren kronologia honek Euskal Herrian Historiaurretik gaur egun arte izan diren gertakari esanguratsuak biltzen ditu, nolabaiteko mugarria jarri izan duten horiek.

Historiaurrea aldatu

  • K.a. 15.000.000 │GERTAERA Gaur egun ezagutzen dugun Euskal Herri osoa atera zen uretatik[1].
  • K.a. 25.000[1]TEKNOLOGIA Izturitzeko leizean (NB) txirulak erabiltzen zituzten. 1924an hegazti hezurrez eginiko hiru zuloko txirula bat aurkitu zuten bertan, munduan den instrumentu zaharrenetako bat.
  • K.a. 10.000 │GERTAERA Würm glaziazioa bukatu zen. Euskal Herriko klima epeldu eta elur egonkorrak desagertu ziren[1].
  • K.a. 9815[2]TEKNOLOGIA Abauntz leizean (Arraitz, NG) bizi zen pertsona batek errekarri bat hartu eta bertan marraztu zuen Europako maparik zaharrenatzat jotzen dena: Abaunzko mapa.
  • K.a. 2630 │GERRA Urte hartatik K.a. 2500 ingurura 114 gorpu ehortzi zituzten Longarko hipogeoan (Viana, NG). Horietako lau gorpuk gezi puntak zituzten hezurretan iltzatuta.
  • K.a. 1200 │HIRIGINTZA Urte haren inguruan eraiki zuten La Hoya herrixka harresiduna[3], egungo Guardia (A) udalerrian dagoena. Mila urtez-edo egon zen jendeztaturik.

Antzinaroa aldatu

  • K.a. 80GERRA Urte haren inguruan, sertoriar gerren inguruabarrean, Sertorioren tropek edo Ponpeioren tropek Irulegiko herrixka (NG) suntsitu zuten[4].
  • K.a 76GERRA Tito Livio historialari erromatarrak, urte hartan Sertoriok egin zuen bidea azaltzerakoan, Vasconum agrum zeharkatu zuela aipatu zuen[5]. Baskoien lehen aipamena da.
  • K.a. 75HIRIGINTZA Urte haren inguruan, Ponpeio jeneral erromatarrak Pompelo hiria sortu zuen, baskoien Iruñea herrixkaren gainean edo hura handituz[4].
  • K.a. 56GERRA Julio Zesarrek soldaduak bidali zituen Akitaniara, lurraldea azpiratzera[4].

III. mendea aldatu

V. mendea aldatu

Erdi Aroa aldatu

VI. mendea aldatu

  • 507GERRA Udaberrian Vouilleko gudua gertatu zen[6] eta, horren ondorioz, bisigodoak Pirinioetatik hegoaldera gelditu ziren eta frankoak, iparraldera.
  • 581HIRIGINTZA Leovigildo errege bisigodoak Victoriacum izeneko hiria fundatu zuen, Baskoniako tokiren batean, ziurrenik egungo Araban.

VII. mendea aldatu

  • 621HIRIGINTZA Txintila errege bisigodoak Ologitum hiri fortifikatua fundatu zuen, egungo Erriberri (NG) izan daitekeena[7].
  • 660POLITIKA Baskoniako eta Akitaniako dukerriek bat egin zuten, Felix izeneko dukeak bien agintaritza hartu baitzuen.

VIII. mendea aldatu

  • 710POLITIKA Baskoniako dukerria Akitaniatik bereizi zen.
  • 711GERRA Musulmanak Iberiako penintsula osoan hedatu ziren, baita Euskal Herriaren zati zabal batean ere. Iruñeko Gazteluko plazan aurkituriko nekropoli musulmana 715 eta 770 urteen artekoa da[8].
  • 721GERRA Eudon Handiaren armadak musulmanak garaitu zituen Okzitaniako Tolosako guduan, eta Europan hedatzeko aukera kendu zien.
  • 732urriak 10GERRA Musulmanek berriz ere Euskal Herria inbaditu eta zeharkatu zuten, baina Carlos Martel buruzagi frankoaren armadak Poitierseko guduan garaitu zituen.
  • 778abuztuak 15GERRA Zaragozatik bueltan Karlomagnok Iruñea suntsitu zuen, baina horren ordainean euskaldunen armadak Orreagako guduan (NG) jipoi handia eman zien frankoei. Galtzaileek Errolanen kantua izeneko poema epikoan kantatu zuten gero, benetako gertaerari hainbat buelta emanez[9].

IX. mendea aldatu

  • 824GERRA Eneko Aristak gidaturiko baskoien armadak, banukasitarren laguntzarekin, frankoak garaitu zituen, berriz ere Orreaga inguruan. Garaipenaren ondorioz baskoiek errege izendatu zuten Arista eta Iruñeko Erresuma sortu zen.
  • 892 - Normandiarrek burua moztu zioten Leon Deunari, euskaldunak kristautzera etorria zen eta Baionan gertatu zen hori. Antso Gilermo baskoien dukeak normandiarrak betiko bidali zituen eta hegoaldean baskoiak Al-Mansur musulmanarekin borrokan ari ziren.

X. mendea aldatu

XI. mendea aldatu

XII. mendea aldatu

XIII. mendea aldatu

XIV. mendea aldatu

XVI. mendea aldatu

Aro modernoa aldatu

XVII. mendea aldatu

XVIII. mendea aldatu

Aro garaikidea aldatu

  • 1789.ean, Frantziako Iraultzaren inguruabarrean, laster hasi ziren errepresio handia erabiltzen frantsesa ez ziren beste hizkuntzen aurka (patois, dialectes vulgaires), hau da Frantziako estatuaren hizkuntza gutxituen aurka: euskara, bretainiera, okzitaniera, katalana, etab. Orduko testuetan agertzen den bezala: L’ignorance de la langue nationale, c’est trahir la patrie; Jargons barbares et ces idiomes grossiers qui ne peuvent plus servir que les fanatiques et les contre-révolutionnaires!

XIX. mendea aldatu

XX. mendea aldatu

XXI. mendea aldatu

  • 2002urriak 9LITERATURA Unai Elorriaga idazle bizkaitarrak Espainiako Narratiba Saria irabazi zuen[44], SPrako tranbia eleberriarekin, euskarazko bigarren idazle holakorik lortzen bihurtuz.
  • 2003otsailak 20EUSKAL GATAZKA Euskaldunon Egunkaria kazetaren hegoaldeko egoitza guztiak itxi zituen Guardia Zibilak[45], Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Juan Del Olmoren aginduz. Polizia operazioan egunkariko zortzi goi kargu atxilotu zituzten.
    • Otsailak 22EUSKAL GATAZKA Donostian manifestazio erraldoia egin zuten Egunkariaren aurkako erasoa salatzeko, historiako handienetarikoa[46].
    • Ekainak 21EUSKARA Berria egunkariak bere lehen zenbakia kaleratu zuen, Egunkaria ordezkatuz.
  • 2005ek │ irailak 22 │ARTE ESZENIKOAK Aupa Etxebeste! filma estreinatu zuten Donostiako Zinemaldian, aspaldiko partez zinemaratutako lehenengo euskarazko film luzea.
  • 2006martxoak 22EUSKAL GATAZKA ETAk alde bakarreko su-etena aldarrikatu zuen, "Euskal Herrian prozesu demokratikoa bultzatzea" helburu. Baina urte bukaeran, abenduaren 30ean, su-etena bertan behera utzi zuen, Barajasko aireportuaren aparkaleku batean bonba-furgoneta bat leherraraziz[48]; bi pertsona hil zituen atentatu hartan.
  • 2009maiatzak 7POLITIKA Patxi Lopez PSE-ko kideak Eusko Jaurlaritzako lehendakari kargua hartu zuen[49]. EAJ alderdikoa ez zen EAEko lehenbiziko lehendakaria izan zen.
    • Abenduak 13EUSKARA Maialen Lujanbio bertsolari gipuzkoarrak Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapela jantzi zuen[50]. Halakorik irabazten zuen lehenbiziko emakumea izan zen.
  • 2011urtarrilak 11EUSKAL GATAZKA ETAk su-eten "orokorra", "iraunkorra" eta "egiaztagarria" adierazi zuen[51]. Erakunde armatuaren behin betiko bukaeraren hasiera izan zen. Ordutik ez zuen ekintza armatu gehiagorik egin.
    • Ekainak 23POLITIKA Yolanda Barcina UPNko kideak Nafarroako Gobernuko lehendakari kargua hartu zuen[52]. Lehenbiziko emakumezko lehendakaria izan zen. Nafarroako hurrengo biak ere emakumeak izan dira: Uxue Barkos (2015-2019) eta Maria Txibite (2019-2027). Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Hirigune Elkargoak ez dute, oraindik, emakumezko lehendakaririk izan.
  • 2013uztailak 6EUSKAL GATAZKA Arrantzale bizardunez mozorroturiko batzuek ikurrina erraldoi bat paratu zuten Iruñeko Udaletxe plazan, alderik alde, plazako teilatu batetik bertzera eskegitako soka batetik zintzilik, eta sanferminetako txupinazoa hogei minutuz atzeratu zen[53].
  • 2015uztailak 22POLITIKA Uxue Barkos Geroa Baiko kideak Nafarroako Gobernuko lehendakari kargua hartu zuen[54]. Nafarroako lehenbiziko lehendakari euskalduna izan zen.
  • 2018maiatzak 3EUSKAL GATAZKA ETAk iragarri zuen bere egitura guztiak erabat desegin eta ekinbide politikoa behin betiko bukatutzat jotzen zuela[55].
  • 2022azaroak 14EUSKARA Irulegiko Eskua aurkeztu zuten Nafarroako Gobernuak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak. Baskoien mintzairaren hitzak dituela uste dute adituek, testuaren lehenengo hitza Sorioneku gisa interpretatu baitute (egungo euskaran 'zorioneko' litzatekeena)[56].
  • 2023martxok 25EUSKAL GATAZKA Espainiako Gobernuak iragarri zuen Euskal Herriko kartzeletatik kanpo zeuden azken bortz presoak euskal herriratuko zituela. Hala, Sare plataformak bukatutzat eman zuen 34 urte lehenago abiaturiko euskal presoei ezarritako sakabanaketa politika[57].

Kronologian erabilitako etiketak aldatu

ARKITEKTURA

ARTE ESZENIKOAK

EUSKAL GATAZKA

EUSKARA

GERRA

GERTAERA

HIRIGINTZA

KIROLA

LITERATURA

POLITIKA

TEKNOLOGIA

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Asiron, Joseba. (2014). Euskal Herriko historia ilustratua 1: Historiaurretik Erromanizaziora. Tafalla: Txalaparta, 12-34 or. ISBN 978-84-16350-00-1..
  2. «El Museo de Navarra realiza y presta una réplica del “Mapa de Abauntz” a la Fundación Museo Oteiza» www.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-08).
  3. «La Hoya - Euskal Herriko aztarnategiak - Udako serieak - Berria.eus» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-15).
  4. a b c Ansa, Mikel P.. «Konkistaren trazak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
  5. Gran Enciclopedia de Navarra | VASCONES. (Noiz kontsultatua: 2023-04-14).
  6. «VOUILLE - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-04).
  7. (Gaztelaniaz) «Ducado de Vasconia - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).
  8. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2016-03-06). «El hallazgo de una necrópolis en Pamplona reescribe la historia de la conquista musulmana» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).
  9. «Xabier Irujo: “Lo que hizo ‘El cantar de Roldán’ es convertir la derrota de Carlomagno en una victoria” | Orreaga Fundazioa» www.orreagafundazioa.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-07).
  10. (Gaztelaniaz) Resa, Carlos. (2021-10-17). «Sancho VII El Fuerte: el último monarca de sangre vascona» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-03-13).
  11. «BilbaoIzan, LOPEZ, ON DIEGO HAROKO KALE NAGUSIA» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-11).
  12. Asiron, Joseba. (2020). Euskal Herriko historia ilustratua II. (3. argitaraldia) Tafalla: Txalaparta, 75 or. ISBN 9788416350193..
  13. Asiron, Joseba. (2020). Euskal Herriko historia ilustratua II. (3. argitaraldia) Tafalla: Txalaparta, 71 or. ISBN 9788416350193..
  14. Asiron, Joseba. (2020). Euskal Herriko historia ilustratua II. (3. argitaraldia) Tafalla: Txalaparta, 64-65 or. ISBN 9788416350193..
  15. Asiron, Joseba. (202). Euskal Herriko historia ilustratua II. (3. argitaraldia) Tafalla: Txalaparta, 82 or. ISBN 9788416350193..
  16. a b c d e f Asiron, Joseba. (2020). Euskal Herriko historia ilustratua II. (3. argitaraldia) Tafalla: Txalaparta, 102-111 or. ISBN 9788416350193..
  17. «Bernart Etxepare, euskarazko lehen liburu inprimatuaren idazlea» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-16).
  18. «400 urteko lurrun makina eta aire girotu nafarrak» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-08-12).
  19. «Uscal-Herrico Gaseta: Biba Independentzia!» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-08-16).
  20. Urain, Jon O.. «1918an «bezain garrantzitsu»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).
  21. Goikoetxea, Garikoitz. «Ehun urteko enborra, hamar adarretan» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).
  22. «Sirena eta kanpai-hotsak Gernikako bonbardaketa gogoratzeko» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-03-30).
  23. Aperribai, Julen. ««Zaila da egia azalera ateratzea, 40 urteko gezur baten ondoren»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-30).
  24. SLU, Herritar Berri. (2015-11-24). «50 urte, 50 urrats» 7K revista dominical (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
  25. Iribarren, Maddi Ane Txoperena. ««Litekeena» da Txabi Etxebarrieta «exekuzio estrajudizial» baten biktima izatea» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
  26. «40 urte bete dira Kortabarriak eta Iribarrek ikurriña atera zutenetik» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
  27. «Udako serieak» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  28. Gascon, Ainara Arratibel. «Zamoraren golak lau hamarkada» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
  29. Hermosilla, Gotzon. ««Euskararen Legeak eragozpenak sortu ditu, baina injustiziarik ez»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
  30. «ETBk 30 urte bete ditu» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
  31. «30 urte, Euskal Herria ito zela» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
  32. «Joxean Lasa eta Joxi Zabala, GALen lehen biktimak» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-16).
  33. «Rocky Liceranzu y la octava Liga | Athletic Club» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
  34. Orzaiz, Ion. «Euskal Herriak ezetz esan zuenekoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-29).
  35. Sagarzazu, Jokin. «EZER EZ DA BETIRAKO» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-16).
  36. «Nafarroan euskararen ofizialtasunaren aldeko kanpainari ekin diogu» Euskalgintzaren Kontseilua 2022-12-15 (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
  37. «Bernardo Atxagak Narratiba Sari Nazionala jaso zuen 1989an» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-03-16).
  38. «Bideoa: 20 urte bete dira Indurainek lehenengo Tourra irabazi zuenetik» www.kaixo.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  39. «ETAren bukaera (eta XI)» Lerro batzuk 2018-05-05 (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
  40. «Tren istripuaren 20. urteurrena, gaur - Uharte arakil» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-23).
  41. Berria. «Gaur bete dira 25 urte ETAk Miguel Angel Blanco hil zuela» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-23).
  42. Hermosilla, Gotzon. «Lurrikara baten modukoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-23).
  43. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2018-07-14). «VEINTE AñOS DEL CIERRE DE «EGIN» Y EGIN IRRATIA» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-03-13).
  44. Press, Europa. (2002-10-09). «El escritor Unai Elorriaga gana el Premio Nacional de Narrativa 2002» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  45. Garmendia, Jon Ordoñez. «Duela hogei urte itxi zuten 'Euskaldunon Egunkaria'» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
  46. «Efemeridea: Donostiako manifestazio handienetakoa 'Euskaldunon Egunkaria'-ren itxiera salatzeko» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).
  47. «Eszenatokitik, mugak apurtzen - bizkaie.biz» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  48. (Gaztelaniaz) Rodríguez, Jorge A.; Barroso, F. Javier. (2006-12-30). «ETA revienta la tregua con un atentado en Barajas que deja dos desaparecidos» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-01-21).
  49. (Gaztelaniaz) MENÉNDEZ, MARÍA. (2009-05-07). «López hace historia y se convierte en lehendakari l RTVE.es» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-30).
  50. Berria. «Maialen Lujanbio txapeldun» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-24).
  51. Aldabe, Koldo. «Su-eten "orokorra", "iraunkorra" eta "egiaztagarria" eman du ETAk» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-13).
  52. Berria. «Yolanda Barcina, Nafarroako Gobernuko lehendakari» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
  53. Tubia, I. Orzaiz-Iker. (2023-07-07). ««Ongi ateraz gero, bagenekien argazki historikoa izanen zela»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-07-07).
  54. Senar, Joxerra. «Uxue Barkosek hartu du lehendakari kargua» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-30).
  55. «ETAk bere amaiera iragarri du» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-01-21).
  56. Imaz, Andoni. «Hizkuntza baskonikozko idazkunik zaharrena aurkitu dute Nafarroan, K.a. I. mendekoa: 'sorioneku'» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-21).
  57. Alberdi, Iosu. «Sarek bukatutzat eman du euskal presoei ezarritako sakabanaketa politika» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu