Cocherelgo gudua

Cocherelgo gudua 1364ko maiatzaren 16an Karlos V.a Frantziako erregearen eta Karlos II.a Nafarroako erregearen tropen arteko borroka izan zen, Borgoinako dukerriko ondorengotza zela medio, Ehun Urteko Gerraren gatazkaren barruan. Bertrand du Guesclin zeukaten buru frantziarrek, eta Joan III.a Graillykoa, Captal de Buch, nafarrek. Ondorioa frantziarren garaipena izan zen.

Cocherelgo gudua
Ehun Urteko Gerra
Cocherel.jpg
Data1364ko maiatzaren 16a
LekuaHoulbec-Cochereldik gertu
Koordenatuak49°03′32″N 1°20′31″E / 49.059°N 1.342°E / 49.059; 1.342
EmaitzaFrantziar garaipen erabakigarria[1]
Gudulariak
Blason fr Bourgogne.svg Borgoina
Armoiries Bretagne - Arms of Brittany.svg Bretainia
Blason province fr Gascogne.svg Gaskoina
Blason pays fr FranceAncien.svg Frantzia

Blason Royaume Navarre.svg Nafarroa

Royal Arms of England (1340-1367).svg Ingalaterra
Buruzagiak
Blason du Guesclin.svg Du Guesclin Blason Jean de Grailly.svg Joan III.a Graillykoa
Indarra
1.500 - 3.000 5.000 - 6.000 eta 300 arkulari

Nafarrek, ingelesen estrategiari eutsita, defentsa egora hartu zuten, du Guesclin erasotzailea izan zedin. Frantziar kapitainak defentsa hori apurtu ahal izan zuen eraso ondoren, alde egiteko itxura eginez. Izan ere, nafarrek goiko kokapena utzi zuten etsaien atzetik. Du Guesclinen alboko eraso batek garaipena eman zion.

Grailly eta du Guesclin borrokan

ErreferentziakAldatu

  1. Cuttler, S. H.. (2003-12-18). The Law of Treason and Treason Trials in Later Medieval France. Cambridge University Press, 172 or. ISBN 978-0-521-52643-2..

Kanpo estekakAldatu