Eudon Handia[1] (Eudon, Eudo, Eudes edo Oto[2] ere deitua) Akitaniako eta Baskoniako dukea izan zen 700. urte ingurutik 735. urtera; urte horretan hil zen hain zuzen.

Eudon Handia

Q124519972 Itzuli

688 - 735
Lope I.a Akitaniakoa - Hunald Akitaniakoa
duke of Aquitaine (en) Itzuli

688 - 735
Lope I.a Akitaniakoa - Hunald Akitaniakoa
Bizitza
Jaiotza650(e)ko hamarkada
HerrialdeaFrankoen Erresuma
Heriotza735 (75/85 urte)
Familia
AitaBoggis
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta aristokrata

Bizitza aldatu

 
Akitaniako eta Baskoniako dukerria (710-740)

Eudonen aita beharbada Lupo I.a izan zen, baina askotariko iturriak ez datoz bat haren jatorriari buruz: batzuetan, germaniar izenek beste etnia bateko pertsonak ezkutatzen zituzten. 715. urtean, bake hitzarmen batera heldu zen frankoen printze eta jauregizain Karlos Martelekin, azken hau gerra zibilean zela. Harrezkero, Eudon Handia indartsu egin zen Akitanian, hiriburu Tolosa Okzitania zuela.

713tik 716. urtera, arabiar eta berberen armada Baskoniara heldu zen (Iruñera); 719an, berriz, Narbonara. Gero, Tolosa Okzitania atzeman nahi izan zuten 721ean, setioa jarriz, baina Eudonek, frankoen eta akitaniarren armada batez indartuta, setioa hautsi eta erasotzaileen armada hori birrindu zuen Tolosako Guduan. Ondorioz, Eudonek aita santuaren faborea irabazi zuen, baita haren opariak jaso eta 'kristautasunaren defendatzaile' deitu ere. 731ean, ordea, Septimania eta Cerdanyako jaun Uthman ibn Naissa berberea Kordobaren kontra matxinatu zen, eta Odok hitzarmen bat egin zuen harekin, Kordobaren kontra Pirinio ekialdeko eskualde hori segurtatzearren. Aldiz, Kordobaren ordezkari militar Abdul Rahman Al Ghafiqik espedizio bat abiatu zuen Uthman ibn Naissaren kontra, baita hura hil ere 731 (732) urtean. Bertan, Uthman ibn Naissarekin ezkondutako Lanpegia ederra, Eudonen alaba, atzeman egin zuten, eta Damaskora bidali.

Bitartean, Martelek Eudonekin zuen ituna hautsi eta Loira ibaia zeharkatu zuen akitaniarrak erasotzeko. Eudonek aurre egin zion Bourgesen, baina galdu egin zuen gudua. Hegoaldera alde egin zuen, bere tropekin. Tropa horien zati bat edo guztiak segur aski baskoiak izango ziren eta, Martelekin izandako porrotaren ondoren ahulduta, Abdul Rahman Al Ghafiqiren armadari aurre egin behar izan zioten Bordele ondoan (732, edo 733). Oraingoan, ordea, Eudonen armada galtzaile atera zen; 754ko mozarabiar kronikak dioenez, "Jaunak bakarrik daki zenbat kristau sarraskitu zituzten han". Eudon eta salbu ateratako tropek, orduan, haien etsai Marteli laguntza eskatu behar izan zioten Eudon Martelen mendeko bihurtzearen truke. Martelek onartu zuen eta akitaniarrek, frankoekin batera, Poitierseko guduan parte hartu zuten. Irabazi egin zuten eta horrek musulmanen iparralderako zabalkuntza galarazi zuen.

Horren ondoren, Eudon eta haren agindupeko Akitania Martelen mendeko egin ziren izenez, baina funtsean Eudonek jaun eta jabe jarraitu zuen hil arte (735).

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu