Kantabriar (antzinako herria)

Kantabriar[1] (latinez: cantăber; antzinako grezieraz: Καντάβροι; kantabrieraz: cantabrices[2]) Erromatarren konkista baino lehenago Hispaniako iparraldean bizi zen herria zen, gaurko Kantabria baino lurralde zabalagoan. Hiriburua Amaya zen (egun, Burgosko probintzian).

Talde etniko infotaulaKantabriar

Motatalde etniko historiko

Zenbait tributan banatuta ziren: salaenoak, orgenomescoak, avariginioak, blendioak eta coniscoak kosta partean eta cadinienseak, concanoak, plentusioak, tamaricoak eta vadinienseak barruan.

Zalantzan dago zeltak ala aurreindoeuroparrak ziren: horren ondorioz, kantabriera beraien hizkuntza aitzineuskara ote zen edo zeltiberieraren adarrekoa. Bi teorien defendatzaileak daude: Julio Zesarrek Akitani iberiarren senideak zirela esaten zuen baina Arkeologiaren aztarnek zeltekin senidetu dituzte.

Basati eta ausartitzat hartuta, bere askatasuna mantentzeko borrokek itzala eman diete Historian. Ez ziren garaituak izan Kantabriar Gerretan, Agripa eta Augustoren kanpainek bere deuseztapen partziala lortu zuten arte.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 3 or..
  2. Bernardo Stempel, Patrizia de. (2002). «Centro y áreas laterales: formación del celtibérico sobre el fondo del celta peninsular hispano» Palaeohispánica: Revista sobre lenguas y culturas de la Hispania antigua (2): 107. ISSN 1578-5386..

Kanpo estekak

aldatu