Ireki menu nagusia

Pompaelo edo Pompelo egungo Iruñean eratutako erromatar hiria izan zen.[1] Ponpeiok K.a. 75. urtearen inguruan antzinako baskoi herrixka batean sortu zuen hiria.

Mende askoan iraun duen hipotesiak dioenez, Ponpeiok han neguko kanpalekua jarri zuen, K.a. 75. urtean, Sertorioren kontra borrokatzen ari zela, eta Pompaelo, latinezko izena, Ponpeioren hiria, eman zion sortzailearen omenez.

Zaragozako Unibertsitateko Antzinako Historiako katedradun Francisco Pina Polok dioenez,[1] ordea, Pompelo zen erromatarren hiriaren izena, eta baskoiak menderatu ondoren baskoiak zigortzeko sortu zen hiria, K.a. 72. edo 71. urtean. Hipotesi horren aldeko arrazoiak:

  • Hispanian erromatarrek hainbat hiriri jarri zizkieten jeneralen izenak, hala nola Graccurris (Grakoren hiria) eta Brutobriga (Brutoren hiria) hiriei. Hiri horiek guztiak erromatarrek bertako etnien aurka lortutako garaipenen ondoren sortu ziren. Konkistaturiko lur horretan orduan agintea Erromak zuela adierazteko modu bat zen.
  • Erromatarren legeetan, Iruñea erromatar zuzenbidetik kanpoko hiria zen.

Nolanahi ere den, Pompelo edo Pompaelo latinezko izenetik sortuko ziren Pamplona eta Pampelune izenak.

Pixkanaka-pixkanaka hiriak garrantzia lortu eta baskoien hiriburu bilakatu zen. Era berean, biztanleria hazi egin zen.

Hiria Antoninoren Ibilbidean mansio moduan agertu zen.[2]

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b   Alejos, Nerea (2010-09-28) «Francisco Pina Polo: "Pamplona se fundó como un castigo a los vascones"» Diario de Navarra .
  2.   Tovar, Antonio (1989) Iberische Landeskunde. Zweiter Teil. Die Völker und die Städte des antiken Hispanien 380-381 or. .

Koordenatuak: 42° 29′ N, 1° 38′ W / 42.483°N,1.633°W / 42.483; -1.633