Akitania[1][2][3] (frantsesez: Aquitaine; okzitanieraz: Aquitània) Frantziako hego-mendebaldeko eskualdea izan zen. Ipar Euskal Herriaren eskualde administratiboa zen eta Okzitaniako lurraldea ere bada. Bost departamenduk osatzen dute eta prefektura Bordelen dago. 41.308 km²-ko azalera dauka eta 3.049.000 biztanle (70 biz./km², 2004). 2016tik Akitania Berria eskualdeko zati da.

Akitania
Aquitaine

flag of Aquitaine (en) Itzuli

Geografia
HiriburuaBordele
44°50′16″N 0°34′46″W
Azalera41.308
MugakideakPoitou-Charentes, Limousin, Midi-Pyrénées eta Nafarroa Garaia
Administrazioa
Demografia
Biztanleria3.316.889
DentsitateaAdierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km²
Erabilitako hizkuntzak
Historia
Sorrera data: 1960ko ekainaren 4a
Bestelako informazioa
Ordu eremua
aquitaine.fr

Izenaren jatorria Akitania erromatarretik datorkio (latinez: Aquitania), Erromatar Inperioko probintzia. Gutxi gorabehera oraingo Akitania antzinako Akitaniako mendebaldea da.

Departamenduak

aldatu
  1. Dordoina (24): 407.000 biztanle (2008).
  2. Gironda (33): 1.417.000 bz.
  3. Landak (40): 364.000 bz.
  4. Lot eta Garona (47): 322.000 bz.
  5. Pirinio Atlantikoak (64): 638.000 bz.

Hiri nagusiak

aldatu
  1. Bordele: 235.178 biztanle (2007).
  2. Paue: 84.978 bz.
  3. Mérignac: 66.002 bz.
  4. Pessac: 57.851 bz.
  5. Baiona: 44.498 bz.
  6. Talence: 40.940 bz.
  7. Angelu: 37.934 bz.
  8. Agen: 33.863 bz.
  9. Mont-de-Marsan: 30.212 bz.
  10. Périgueux: 29.416 bz.
  11. Villenave-d'Ornon: 29.339 bz.
  12. Bergerac: 27.601 bz.
  13. Saint-Médard-en-Jalles: 27.243 bz.
  14. Biarritz: 26.828 bz.
  15. La Teste-de-Buch: 24.616 bz.
  16. Libourne: 23.471 bz.
  17. Villeneuve-sur-Lot: 23.436 bz.
  18. Le Bouscat: 23.334 bz.
  19. Gradignan: 23.096 bz.
  20. Cenon: 22.732 bz.
  21. Akize: 20.860 bz.
  22. Lormont: 20.636 bz.
  23. Arcachon: 11.679 bz.

Hizkuntzak

aldatu

Hizkuntza ofizial bakarra frantsesa da, baina euskara eta okzitaniera (gaskoia) ere mintzatzen dira.

Historia

aldatu

Erromatar Inperioko Akitania

aldatu
 
Erromatar inperioko probintziatzat zeukaten Akitania

Erromatarrek, Augustok hain zuen, Galia banatu zuten lau lurraldeetarik bat Akitania izan zen. Lurralde haren mugak hauek ziren: Poitou, iparraldean; Garona ibaia, ekialdean; Pirinioak, hegoaldean eta Bizkaiko golkoa, mendebaldean. Erromatarren kolonizazio garaian honako tribuak aipatzen ziren lurralde zabal hartako biztanleen artean: ausci (Auch), tarusates (Tartas), tarbelii (Akize), sibuzates (Saubusse), benearnenses (Biarno), bigerriones (Tarbe), elusates (Eauze), boates (Bordele), garites (Garona), onessii (Louchon), convenae (Saint-Bertrand-de-Commingues), consorani (Cousserans), tarusci (Ariège), aturienses (Aire), vasates (Basadois), sotiates (Soz), cocosates (Cocosa), lactorales (Lectoure) eta tolosates (Tolosa).

Aurkitu diren hizkuntz aztarnen arabera, akitaniarren hizkuntza euskararen ahaide hurbila bide zen. Honenbestean, euskarak gorde dituen aztarna zaharrenak, latinez idatziriko Akitaniako hilarrietan aurkituriko hainbat idazki izan litezke, euskarak neke handirik gabe argi ditzakeenak bestalde (Koldo Mitxelenaren arabera). Erromatarrek berek (Estrabon, Zesar) akitaniarrak galiarrengandik bereizten dituzte, hizkuntza, erakunde eta legeak desberdinak dituztela esanez eta Pirinioez bestaldeko herriekin dituzten antzekotasunak eta harremanak azpimarratuz.

Novempopulania

aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Novenpopulania»

Galiako gerran Zesarren jeneralek Akitania konkistatzean, Zesarrek azaldu zuen (De bello gallico, K.a. 52-51) Garona ibaiaz hegoaldera akitaniarrak bizi zirela, eta iparraldera, berriz, galiarrak ("beren buruari zeltak dioten horiek"). Zesarrek probintzia espezifiko bat sortu zuen Garonaz hegoaldera: Akitania. Aldiz, Augustoren garaiko Inperioaren antolakuntza berriak Loira ibaiaren ertzeraino eraman zituen Akitaniaren mugak, akitaniarrak eta galiarrak probintzia berean sartuz. Bi herri desberdin hauen arteko gatazkek etenik ezagutzen ez zutenez, Erromako aginpideak hirutan banatzea onartu zuen IV. mendearen hasieran:

  • Aquitania prima (Avaricum: Bourges).
  • Aquitania segunda (Burdigala: Bordele).
  • Aquitania tertia edo Novempopulania (Lugdunum Convenarum: Saint-Bertrand-de-Commingues. Ausci: Auch, gero), jatorrizko lurraldea hartzen zuena, alegia.

Erromatarren indar militarra arras gutxitu zen garai horretan, kohorte bakarra zegoen Aquitania tertiako lurralde osoan, Lapurdum hirian (Baiona), hain zuzen. 406. urtetik aurrera, Hispaniako bidean zihoazela, Novenpopulaniatik igaro ziren suebiar, alano eta bandaloen inbasioen ondotik, bisigodoak azaldu ziren Inperioaren ordenaren zaintzaile, Akitaniako Tolosa eta Bordele hartuz. 419. urtean Tolosan egokitu eta erreinu godo berria sortu zuten. Novenpopulania hasieran erreinu honetatik kanpora geratu bazen ere, 461. urtean konkistatu zuten.

Garai honetatik aurrera, Aquitania prima eta secundari Akitania deitu zioten orduko kronikariek eta jatorrizko Akitaniari, berriz, Novenpopulania hasieran eta 626. urtetik aurrera batez ere, Baskonia, gero Gaskoinia bihurtzekoa. Bisigodoen agintea 507. urtean bukatu zen, Klovis buru zuten frankoak Alarikoren osteei nagusitu ondoan. Galera honen ondoan Toledo aldera bildu ziren bisigodo guztiak, erromatarren garaiko Galia frankoen eskuetan utziz, eta bat eginda agertzen diren bi aldeetako eusko-akitaniarrek beregaintasunari eutsi zioten, godoek eta frankoek, iparralde eta hegoaldetik batera nahiz banaka eraso zituzten arren. 581ean eta geroago eraso horietan baskoien berri dugu, lehenago bagaudaen altxamenduak aipatzen baitira soilik.

Baskonia eta Akitania

aldatu
 
Akitaniako eta Baskoniako dukerriek hainbat eraso jasan zituzten 732tik 736ra, nola hegoaldetik hala iparraldetik

602. urtean Baskoniako dukerria sortu zuten frankoek, eta Pirinioez iparraldeko eusko-akitaniarrak duke franko baten mende gelditu ziren. Akitaniak bere baitako dinamika independente bat hartu zuen, Rhin inguruko frankoen erdigunetik urruti baitzegoen; gainera, demografikoki frankoak oso gutxi ziren. Akitania beregain geratu zen, baita Baskonia ere. Orduko kronikek Akitania eta Baskonia bereiz aipatzen dituzte, dukerri banatan.

660. urtean Tolosa Okzitaniako Felix galo-erromatar jauntxoa Akitania eta Baskoniako duke bihurtu zen, eta bere ondoren etorri ziren independente gobernatu zuten beste bost: Lupo (Lope), Oto I.a Handia, Hunald eta Waifer, azken hirurak familia-enbor berekoak. Oto I.aren garaian akitaniarren eta frankoen arteko gatazkak mikaztu egin ziren, eta Otok tentu handiz zaindu behar izan zuen bere iparraldeko muga Karlos Martel buruzagi frankoak zer egin, berarekin bake-itun bat sinatu zuen arren. 721ean, berriz, Narbonako omeiatarrek Tolosa Akitaniako hiriburua eraso zuten, baita porrot itzela ere pairatu.

Hala ere, 732an omeiatarrek Otoren armada menderatu zuten Bordeletik hurbil, eta eusko-akitaniarrek frankoen laguntza eskatu beste aukerarik ez zuten ikusi. Frankoek, Karlos Martel gidari, musulmanak gibelerarazi zituzten Poitiersko gudua irabazi ondoan (732). Hala ere, Otok ezin besteko garrantzia izan zuen gudu horretan eta, formalki frankoei men egin arren, Akitaniak zein Baskoniak burujabe jarraitu zuten funtsean. 768an Pepin Laburrak akabera eman zion burujabetza horri gerra odoltsu eta gupidagabe baten ondoren (759-768).

Karolingiarren mendeko Akitaniatik autonomiarantz

aldatu

Euskaldunek Karlomagnoren gudarostearen aurka irabazi zuten Orreagako gudua (778ko abuztuaren 15ean) testuinguru honetan ulertu behar da. Akitaniar eta baskoiak hurbilagotik kontrolatzeko asmoz, Karlomagnok erresuma bat sortu zuen Tolosa Okzitanian oinarriturik, barnean zirela Baskonia, Akitania eta Septimania eta bertan errege ezarriz Luis I.a Errukitsua haren semea (Akitaniako Erresuma). 789an, Karlomagnok Gilen bere lehengusua igorri zuen baskoiak azpiratzeko eta Luisen tutore aritzeko.[4] 824. urtetik aurrera, aldi batez, bi zati bereizi ziren Akitaniako lurraldean: Dukerria, Garona eta Aturri ibaien artean, eta Konderria, Aturri ibai ertzetik Pirinioetara.

Pepin I.a Akitaniako Erresumako erregeak autonomiaz jokatu zuen, akitaniar nortasuna nabarmendu zuena. Erresumaren barnean karolingiar zentralismoaren eta akitaniar indarrak lehiatzen ziren, kondeak eta apezpikuak buru zituztela. Pepin hildakoan (838) eta 843ko Verdungo Hitzarmenean, Karlos Burusoilari egokitu zitzaion, Akitaniako Erresuma, Pepin II.a Pepin I.aren semearen ordez. Beraz, bi erregenahi horiek elkarren kontra lehiatu ziren ondorengotza gerra batean, atzean zituztela subiranotasunaren aldeko indarrak (Pepin II.a) eta karolingiar dinastia (Karlos Burusoila). Antso II.a Antso buruzagi eta duke baskoia Pepin II.aren alde lerratu zen. 852an, berriz, Antso Karlosen aldera pasa zen.[4] Gero, Pepinek normandiarrak hartu zituen aliatu, kostaldeak arpilatu zituztenak, eta horrek akitaniar eta baskoi ugari haserretu zituen. Bada, Karlos Burusoila atera zen gerratik garaile. Aurrerantzean, Akitaniako Erresumak utzi egin zion botere eraginkorrik izateari, eta titulu izatera pasa zen.[5]

Akitaniak (erromatarren garaiko Akitania Primak eta Secundak) bere nortasunari eutsi zion frankoetatik aparte eta karolingiar erregeak ahuldu egin ziren IX. mende bigarren erdialdean eta X. mendeetan. Ahuldade hori baliatuz, akitaniar nortasuneko kondeak sendotu egin ziren. 909an, Gilen Auverniako kondeak, Clunyko abadiaren sortzaileak, bere burua Akitaniarren Duke izendatu zuen, eta leinu bati hasiera eman, Briude erdigune harturik.[5] 965ean, titulu hori Poitiersko kondeak hartu zuen lehen aldiz, eta hurrengo akitaniar dukeek monarka ere deitu zioten beren buruari, Gilen Handiak esate baterako (1004-1030), agerian utziz Parisen mendekotasuna nominal hutsa zela. Akitaniar subiranotasuna Limoges hiriburu sinbolikoaren eta San Martzial santu akitaniar ospetsuaren inguruan hazi zen.[5]

Behe Erdi Aroko Akitania

aldatu

Akitaniak erreinuaren antzeko boterea hartu zuen, eta Baskonia edo Gaskoniako Dukerria mendean hartu zuen betiko La Castelleko Guduan (1063), Bordeleko aristokraziarekin bat eginez eta Clunyko Beneditarren Ordena lagun harturik. 1154. urtetik aurrera, Ingalaterrako erregea Akitaniako dukea (Lapurdi eta Zuberoako dukea, Ipar Euskal Herriari dagokionez) ere izan zen, Henrike II.a Plantagenet eta Akitaniako Leonor ezkondu ondoan. Ingalaterrako eta Frantziako koroak gutiziatu zuten lurraldea izanik, Akitanian jabego gatazka ugari izan ziren: Karlos VII.ak konkistatu zuen azkeneko aldiz Frantziarentzat, Castillongo gudua irabazi ondoan (1453).

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu