Abauntz

Nafarroako kobazuloa eta aztarnategia

Abauntz historiaurreko aztarnategia da, Ultzamako Arraitz herrian dagoena, Nafarroa Garaian. Pirinioen hegoaldean dagoen Solutre aldiko aztarnategi bakarra den arren, Madeleine aldiko eta Azil aldiko aztarnak ere topatu zituzten bertan[1].

Abauntz
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaUltzama
Koordenatuak43°0′48″N 1°38′30″W
Ezaugarriak
Garaiera700
Bisitagarriaez
Margoakbai
Aztarnakbai

Leizean, hainbat indusketa arkeologiko burutu ditu Zaragozako unibertsitateko irakaslea den Pilar Utrillak. Haietan, 1993an eta 1994an, grabatuak zituzten hainbat harri topatu zituzten. Erradiokarbonoz datatu eta kalibratu ondoan ondorioztatu zuten markek 13.660 urte zituztela[2].

Harri horietako batean, mapa bat identifikatu da: Abauntzeko mapa, Europako zaharrena izanen litzatekeena, eta aurrean dagoen San Gregorio mendiar irudikatzen duena hain zuzen. Izan ere, ibaia, ibaiadarrak, lautada eta abar izan daitezkeen irudiak agertzen baitira. Hala argitaratu zuen Utrillak behintzat Journal of Human Evolution aldizkarian.[3]

Maparen ezaugarriak

aldatu

Harria Calceritazkoa (Karbonodun buztina) da . 17,50 cm luze, 10 cm zabal eta 5,40 cm lodi da. 947 gr pisu du. Datazio kalibratuan, BP 11760 urte eman ditu. Aztarnategiko Madeleine Aldiko amaierako azaletan agertu zen.

Gainjarritako grabatu asko ditu eta irudikatutako gaien artean, Abauntz haitzuloaren inguruko elementu geografikoak bereizten dira: San Gregorio mendiaren profila, haitzuloaren eta mendiaren arteko eztarria, ibiak dituen erreka eta putzuz betetako eremuak, bai eta ibaiaren bi aldeetan ibiltzen ari diren ahuntz-taldeak ere. Eskala handiagoan, hainbat antropomorfo eta animalia agertzen dira, eta horien artean orein emeak eta orein ar bat orro egiten[4].

Abauntzeko koba eta mitologia

aldatu
 
Abauntzako mapa, Nafarroako Museoan

Euskal mitologiaren arabera, kobazuloa bizileku bezala erabiltzen zuten lamiek, eta ahozko tradizioak honako kondaira transkribatzen du[5]:


« Dirudienez Arraizko artzain batek egunero eramaten zien ardi-esnea kobazuloan bizi ziren lamiei, baina egun batean esnea ardien gorotzarekin nahasi zuen, eta lamien haserrea eta sumindura eragin zuen. Hauek, artzainaren iraina ikusita, gau horretan bertan jarraitu zuten harrapatzeko asmoz, baina zorionez, gauerdiko hamabietako kanpai-hotsak jo zituzten Arraizko elizan, eta lamiak haien kobazulora itzuli ziren harrapatzea lortu gabe, artzaina horrela zigor latz batez libratuz. Halere denbora izan zuten madarikatzeko eta zin egiteko zorigaitzak bere etxean ez zirela inoiz faltako. »


Erreferentziak

aldatu

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.