Zalatanbor gaztelua Lizarran zegoen gaztelua izan zen. Belmetzer gazteluarekin batera hiria defendatzen zuena.

Zalatanbor gaztelua
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaLizarra
Koordenatuak42°40′05″N 2°01′43″W / 42.66792°N 2.02861°W / 42.66792; -2.02861
Map
Arkitektura

Historia

aldatu

Gazteluaren lehendabiziko aipamen historikoa 1024koa da, noiz Ximeno Ogaitz "Lizarrara" izeneko gazteluaren tenente edo jauna zen. Lizarrako harkaitzetan kokatutako gotorlekuak XIII. mendean Zalatanbor izena hartu zuen.

Nafarroako Erresuma defendatzeko leku ezin estrategikoagoa izan zen hasiera hasieratik: 1203an Alfontso VIII.a Gaztelakoak eta Alfontso IX.a Leongoak erresuma eraso zutenean, Lizarran jarri zuten arreta. Hala ere, Diego Lopez II.a Harokoak eutsi eta setioa utzi behar izan zuten[1]. Rodrigo Ximenezen esanetan, orduko hiria “nafarren gunerik nobleena” izan zen. Gaztelarrek berriro hainbat aldiz saiatu ziren gaztela lortzea.

1276an, defentsan laguntzeko, Belmetzer gaztelua eraiki zuten. XIII., XIV. eta XV. mendeetan erregeek bertan bizi ziren. Martin Peritz Lizarrakoa hargin-maisuak berrikuntza lanak zuzendu zituen 1430ean[2]. Hala ere, azken mendean gotorlekuaren egoera hain zen txarra ezen Gerra Zibilean bertoko nobleen jauregitan ostatatu baitzituzten.

1512ko Nafarroako konkistan, gaztelarrek gaztelua hartu eta behin betiko mantendu zuten. 1572ra arte iraun zuen, noiz Filipe II.a Espainiakoak leherrarazi egin eta Iruñeko zitadela eraiki zuen[3].

Gune arkeologikoa

aldatu

2000. urtean aztarnategi arkeologiko bilakatu zen eta hiru fasetan egin zutela topatu dute[1]: X. edo XI. mendeko jatorrizko dorrea, XII. mendeko gotorleku berria eta XIII. eta XVI. mendeen arteko lanak. Fase bakoitzak material ezberdinak erabili zituen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa