Novenpopulania

Erromatar inperioko probintzia

Novenpopulania edo Aquitania novempopulana, Akitania III.a (Aquitania Tertia) ere deitua, antzinako erromatar probintzia izan zen, Akitania zatitzean sortua.

Novenpopulania
Akitania zatitu baino lehen

Sorrera aldatu

Erromatarrak Euskal Herrira K.a. 178an iritsi eta euskaldunen lurraldean euren egitura politikoa zabaldu zuten. Iberiar penintsulatik Ebro ibaian gora Zaragoza (Caesarausta Magna) eta Jakan barrena sartu ziren. Iparraldetik, berriz, K.a. 56an Saint-Bertrand-de-Commingesen (Lugdunum convenarum) barrena. Euskal tribuak hedaturik zeuden lurra eraso zuten: Erromatar Inperioko probintzia banaketan, baskoien lurraldea eta gaur egun Hegoaldeko euskal lurrak diren gainerakoak Tarraconensis probintziaren barruan sartu zituzten.

Pirinioez bestaldeko herriak, berriz, Akitania probintzian geratu ziren. Julio Zesarrek zioenez, Akitaniak Garona ibaia zuen muga. Hala ere, K.o. I. mendean, eta Augusto enperadorearen erreformen baitan, Akitaniako probintziaren mugak Loira ibairaino zabaldu zituzten, etnikoki galiarren lurraldeak ere barneraturik. Akitaniarrak zabalkunde horrekin ados ez zeudenez, administratiboki beregainak izatea eskatu zioten Verus magister pagi zenari eta, lortu ere, lortu zuten. K.o. III. mendean[1], Akitania zabal hori hiru probintziatan zatitu zuten:

Azken ikerketen arabera, bederatzi populu horien legatioa (hainbat pertsonek osatutako enbaxada) Erromara bidali zen K.o. 269-282 urteen artean, Klaudio Gotikoaren eta Proboren arteko agintaldian[2].

Novenpopulaniak Bederatzi herri esan nahi du, eta herri hauek osatzen zuten:

Beste ikerlari batzuek, Manex Goienetxe barne, hiru gehitzen dituzte hamabi direla esateko: Vasatica (Bazas), Lactoratium (Lectoure) eta Benearnensium (Leskarre)[3].

 
Hazparneko erromatar aldarea edo estela

Hazparneko elizako aldare nagusiaren oinarrian III. mendeko estela erromatarra aurkitu zuten[4] XVII. mendean[5], Hazparneko aldarea izena eman zaiona Novenpopulania Akitania erromatar probintziaren sorrera markatzen duena, idazkunean Verus delako batek eskerrak ematen baitizkio bertako jainko bati lurraldea Galiatik bereizi zelako. Hazparneko eliza erromatarra tenplu baten gainean eraiki zen eta idazkuna 1665. urtean aurkitu zuten, elizan konponketak egiten ari zirenean[6]. Harria, "Hazparneko aldarea" izenaz ezaguna da[7].

Germaniarren inbasioak aldatu

Rhin ibaia igaro ostean sueboak, alanoak eta bandaloak Galia, Akitania eta Baskonia-Novempopulania zeharkatuta Hispanian sartu ziren. Honorio erromatarrak bisigodoen esku utzi zuen Akitania Bigarrena (418) eta Waliak erresuma hori antolatu zuen Tolosan.

Frankoek Bordele eraso zuten 498an eta Suatrio kondea preso hartu. Klovis I.a errege frankoak Alariko II.a bisigodoa garaitu eta hil egin zuen Vouilléko guduan (507), Klovisek Regnum Francorum izena asmatu eta Akitania bigarrena atxiki zuen. Godoak Hispaniako Toledora erretiratu ziren. Akitania-Baskonia, ordea, erromatar probintzia zen eta aldi berean erasotzen zuten Leovigildok hegoaldetik, Araba hartu eta Victoriacum fundatu zuenak (581), eta Txilperikok iparraldetik. Baskoien aurkako borroka Errioxako Kantabria, Orba (Ejea) eta Okzitaniarren Tolosa arteko lurretan jokatu zen (590). Austrasiako Teodoberto I.a eta Burgundiako Teodorico erregeek hartu zuten Akitania 601ean. Novempopulanian bizi ziren baskoiak menpean jarri zituzten. Urte berean Novenpopulania beste Akitaniakoengandik bereizi eta Baskonia-Akitaniako dukerria sortu zuten, Genial galo-erromatarra izan zen lehen dukea (602 - 627).

Erdi Aroa eta Aro Modernoa aldatu

781ean erreinu bihurtu zuen Karlomagnok, eta IX. mendearen bukaeran dukerri egin zuten berriro. Poitiersko dinastiaren mendean egon ondoren burujabetasuna galdu eta Frantziako koroaren mende gelditu zen, Akitaniako Leonor Frantziako Luis VII.arekin ezkondu zenean. 1154an Henrike II.a Plantagenetekin (geroago Henrike II.a Ingalaterrakoa) ezkondu zen Leonor, bigarrenez, eta hala, Ingalaterrako koroaren mende gelditu zen Akitaniako lurraldea. Harrezkero gorabehera asko izan ziren Ingalaterrako eta Frantziako koroen artean; Karlos VII.ak konkistatu zuen Frantziarentzat 1453an.

Oharrak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Churruca, Joaquín Gorrochategui. (2020-11-15). «Aquitano y Vascónico» Palaeohispanica. Revista sobre lenguas y culturas de la Hispania Antigua (20): 721–748.  doi:10.36707/palaeohispanica.v0i20.405. ISSN 1578-5386. (Noiz kontsultatua: 2022-08-11).
  2. (Gaztelaniaz) Lanz Betelu, Jokin. (2020). Los Vascones y sus vecinos (siglos II a.C. - VIII d.C.). Iruña: Nafarroako Gobernua, 71-73 or. ISBN 9788423535590..
  3. Manex Goyhenetche, Histoire générale du Pays basque : Préhistoire-Époque Romaine-Moyen-Âge , 1. lib., Donostia / Baiona, Elkarlanean, 1998, 492 or. (ISBN 2913156207 et 8483314010, OCLC 41254536), 53-59. or.
  4. (Frantsesez) lien, Obtenir le; Facebook; Twitter; Pinterest; E-mail; applications, Autres. La pierre romaine d'Hasparren. (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  5. Fabre, Georges; Bost, Jean-Pierre. (1988). «Aux origines de la province de Novempopulanie : nouvel examen de l’inscription d’Hasparren» Aquitania 6 (1): 169–178.  doi:10.3406/aquit.1988.1059. (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  6. Nabarralde. (2019-10-06). «Verus, el poderoso sacerdote vasco-romano, y la independencia de los vasco-aquitanos de los celto-galos» Nabarralde (Noiz kontsultatua: 2022-08-11).
  7. Lanz, Jokin. A propósito de una legatio en el "ara de Hasparren". (Noiz kontsultatua: 2022-08-11).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Felipe Arteaga: Antzinaroko Akitaniako herriak Novempopulania, euskaldunen beste seaska 2016-03-206