Linguae vasconum primitiae
Linguae vasconum primitiae[1] (latinezko izenburua; «Euskaldunen hizkuntzaren hastapenak»[2], «Euskaldunon hizkuntzaren hasikinak»[3] esan nahi du) ezaguna dugun lehen euskal liburu inprimatua da, 1545ean argitaratua, Bernart Etxeparek idatzia. Etxeparek lehen euskal idazlea izatearen kontzientzia nabaria zuen, eta horretaz harro ageri da liburuan, izenburutik bertatik hasita.[4][5]
Linguae vasconum primitiae | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Egilea(k) | Bernart Etxepare |
Argitaratze-data | 1545 |
Izenburua | Linguae Vasconum Primitiae |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Hizkuntza | euskara |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |

Edizioak eta aleak
aldatuBordelen argitaratu zuen Etxeparek 1545ean. Oihenarten esanetan, bigarren argitarapen bat ere izan zuen liburuak, Adrien Morronten etxean (XVII. mendearen hasieran, hortaz), baina ez zaigu haren beste berririk iritsi.[6] René Lafonen ustez, beharbada lehenago izan zen edizio laburrago bat, erabat galdua: hori pentsarazten dute, besteak beste, kantuen arteko grafia ezberdintasunek.[4]
Liburuak ez bide zuen zabalkunde handirik izan, eta ez zaigu ale bakarra baizik heldu, Parisko Liburutegi Nazionalean gordeta dagoena.
Edukiak
aldatuTestuak 31 lerroko hitzaurrea eta kantuak ere badiren 15 silabatako bertsoak ditu (4 + 4 silaba eta jarraian beste 4 + 3 dituztenak, tarteko zesura batek bereiziak), behenafarreraz idatziak, euskalki hori herri xeheak erabiltzen zuen bezalaxe baliatuta.[4]
Haren metrikak latinezko Erdi Aroko poesian ditu erroak. Hamabost kantuetatik lau izan ezik, guztiak dira zesurak erdibitutako zortzi eta zazpi silabako bi hemistikioz osatuak:
Orhit adi ieyncoaren (4 + 4 silaba = 8) iusticia handiaz (4 + 3 silaba = 7)
Nola oroc vehar dugun (4 + 4 silaba = 8) eman qhondu hersia (4 + 3 silaba = 7)
Eguin oroz recebitu (4 + 4 silaba = 8) gure merexituya (2 + 5 silaba = 7)
Eryoa dauguinian (4 + 4 silaba = 8) vayta haren meçuya (4 + 3 silaba = 7).
Hamabost kantu horiek lau multzotan bildu ohi dira, gaiaren arabera: erlijiozko, bi; amodiozko, hamar: autobiografiarako eta askatasuna goratzeko, bat; eta euskara goresteko, bi.
Amodiozko bertsoetako batek honela dio:
|
|
Askatasuna goraipatzen duen poema autobiografikoan, Bernart Etxeparek kontatzen du Bearnon espetxeratua izan zela, Nafarroako erregeari traizio egin izanaren salaketa faltsua jarri ziotelako.
Euskararen historia egiten
aldatuAzken bi kantuak, Kontrapas eta Sautrela, euskarari egin zizkion odak dira. Autorea oso jakitun zen bere lanaren garrantzi historikoaz, eta ez bakarrik hitzaurrean, liburua ixteko bi kantu horietan azpimarratzen du bereziki. Heuscara ialgui adi mundura, kontrapasaren leloa, aski argia da zentzu horretan:
- Heuscara ialgui adi campora
Garacico herria
Benedica dadila
Heuscarari eman dio
Behar duyen thornuya.
Heuscara
Ialgui adi plaçara
Berce gendec vste çuten
Ecin scriba çayteyen
Oray dute phorogatu
Enganatu cirela.
Heuscara
Ialgui adi mundura
Aurkibidea
aldatu- (Latinez) Extraict des regestes de Parlement
Hizkera eta euskara
aldatuEtxepareren hizkerak hizkuntzalari eta aditu askoren interesa piztu du. Etxeparek, Leizarragak ez bezala, ez zuen euskara batu batekiko kezkarik. Beraz, bere obra idazteko dakien euskara bakarra aukeratzen du: ekialdeko behe-nafarrera[8]. Etxeparek berezko ezaugarri batzuk ditu bere idazkeran, esaterako[9]:
- Bokalarteko r eta h mutu egiten ditu batzuetan.
- Hasierako h mutu egiten du batzuetan.
- Ez du -a mugatzailea ipintzen.
Oro har, Etxepareren ortografia nahiko irregularra da, eta hori ahozko hizkuntzan oinarritu den seinale da; izan ere, bere liburua euskaraz argitaratutako lehena izan zenez, ez zuen euskara idatziaren eredurik.
Liburuaren azalak
aldatuAurelia Arkotxak egindako azterketen arabera, liburuaren estalkia XVI. mendekoa zen, eta bi azaletan ezarritako armarria Joana III.a Albretekoa Nafarroako erreginaren koinatu Luis I.a Borboi-Condéko gerrari kalbinistarena zen.[10]
Itzulpenak
aldatu- Japonieraz: バスク初文集, Shō Hagio eta Hiromi Yoshida (2014)[11].
Erreferentziak
aldatu- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
- ↑ Mendiguren Elizegi, Xabier; Izagirre Urreaga, Koldo. (1998). «Bernat Etxepare» Euskal literaturaren antologia (Elkar) (kontsulta data: 2020-11-17).
- ↑ Salaberri Muñoa, Patxi. «Linguae vasconum primitiae / Euskaldunon hizkuntzaren hasikinak» Booktegi (kontsulta data: 2022-07-04).
- ↑ a b c Patxi Altuna, «Hitzaurrea», in Xabier Kintana (koordinatzailea), Linguae vasconum primitiae, 1545-1995, Euskaltzaindia, 1995.
- ↑ Edurne Begiristain: «Ganberako altxor berriak», Berria, 2011-02-02.
- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Linguae Vasconum Primitiae. .
- ↑ «"Gehien harritzen nauen Etxepareren poema ‘Emazten favore’ izenekoa da"» Argia (kontsulta data: 2022-12-02).
- ↑ «Euskalkiak edo hizkelkiak hizkuntza baten aldaera edo barietateak dira - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2019-06-04).
- ↑ «Etxepare - hiru» www.hiru.eus (kontsulta data: 2019-06-04).
- ↑ Arkotxa, Aurelia. «"Linguae Vasconum Primitiae"-ren peritestualitateaz eta euskararen gramatizazioaren primiziaz» (PDF) ASJU (kontsulta data: 2011).
- ↑ Hagio, Shō. (2014). Basuku sho-bunshū : Basukugo saiko no shomotsu. Heibonsha ISBN 978-4-582-83678-3. (kontsulta data: 2025-02-14).
Bibliografia
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskara |
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak: Linguae vasconum primitiae |
- Patxi Altunaren 1980ko edizio kritikoa, Euskaltzaindiaren webgunean. Linguae Vasconum Primitiae. Euskaldunon Hizkuntzaren Hasikinak Patxi Salaberri Muñoak prestatuta, dibulgazioa egiteko xedea duen edizioa. Alde batean Etxepareren testua, azaleko egokitzapen ortografiko batzuekin, eta bestean testua euskara batuan emana.
- Linguae vasconum primitiæ: testu osoa, Klasikoen Gordailuan.
- Lehen euskal liburuaren faksimile.fr/rechercher.do?index=AUT3&numNotice=12075834 catalogue.bnf.fr