Sir John Mandeville The Travels of Sir John Mandeville edo Sir John Mandevilleren bidaiak izeneko bidaia-liburuaren ustezko egilea da. Liburua 1371 eta 1386 artean zabaldu zen eta kontserbatzen den alerik zaharrena frantsesez idatzita dago. Liburuak ospe handia hartu zuen eta hizkuntza askotara itzuli zen. Kontatzen dituen bidaia fantastikoak gorabehera, erreferentziazko liburu bihurtu zen eta Kristobal Kolonengan eragina izan zuen.

John Mandeville
Datu biografikoak
JaiotzaSt Albans, 1300
HeriotzaLieja1372ko azaroaren 17a eta 1372
HerrialdeaIngalaterrako Erresuma
Sexuagizonezkoa
Jardueraidazlea

Ez dakigu nor den egilea. Jan de Langhe flandriarra izan zitekeen, latinez idazten zuena. Liburuaren arabera, John Mandevillek 1322an zeharkatu zuen itsasoa. Turkia, Tartaria, Persia, Siria, Arabia, Egipto, Libia, Etiopia, Kaldea, Amazonia, India eta Indiaren inguruko herrialde asko zeharkatu zituen.