Ireki menu nagusia

Seychelleak[1] (ingelesez eta frantsesez: Seychelles; ingelesez seɪˈʃɛlz eta frantsesez sɛʃɛl ahoskatua) edo Seychelle uharteak[2] Afrika ekialdetik hurbil dagoen uharte estatua da, Indiako ozeanoan kokatutako 115 uhartez osatua, Madagaskarren iparraldean. Halaber, biztanle kopuruari dagokionez kontinenteko herrialderik txikiena da. Helburu estimatua da urtero hainbat turistarentzat bertako eguraldia eta hondartzak direla-eta.

Seychelleetako Errepublika
Repiblik Sesel
République des Seychelles
Republic of Seychelles
Bandera Armarria
Goiburua: Finis Coronat Opus
(Amaierak lana koroatzen du)
Ereserkia: Koste Seselwa
Seychellar guztiak elkarrekin
Hiriburua
eta hiri handiena
Victoria
Hizkuntza ofiziala(k) Seychelleetako kreolera, frantsesa, ingelesa
Herritarra seychelletar
Gobernua Errepublika
 -  Presidentea Danny Faure
Independentzia
Azalera
 -  Guztira 451 km2 (197.)
 -  Ura (%) arbuiagarria
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2005) 80.654 (205.)
 -  Dentsitatea 178 bizt./km2 (60.)
Dirua Errupia seychelletar (SCR)
Ordu-eremua SCT (UTC+4)
Aurrezenbakia 248
Internet domeinua sc

Ofizialki Seychelleetako Errepublika (frantsesez: République des Seychelles; kreoleraz: Repiblik Sesel) da eta hiriburua Victoria (2002an 24.970 biztanle) du. Mahé uhartean kokatuta dagoen hiriburua da. Biztanleriaren herena bertan bizi da. Gainera, bertan, lurraldeko aireportu bakarra dago, non mundu osoko lurraldeetatik gehienbat turistak heltzen dira. Bertako hizkuntza ofizialak Seychelleetako kreolera, frantsesa eta ingelesa dira. Ordea, bertako jendeari seychelletar esaten zaie.[1] Errepublika presidentzialista batean bizi dira, non Danny Faure da bertako presidentea. Erresuma Batuarekiko independentzia 1976. urteko ekainaren 29an lortu zuten. Lurralde osoak 445,00 km² ditu. Han erabilitako moneta ofiziala errupia seychelletar da.

Eduki-taula

HistoriaAldatu

Erdi Aroan arabiar eta portugaldar itsasgizonek ezagutu bide zituzten uharteak. 1609an Britainia Handiko Ekialdeko Indietako Konpainiak antolatutako espedizio bat lehorreratu zen uharteotan. XVIII. mendean itsaslapurren babesgune izan ziren. 1742an, Bertrand-François Mahé-k, Maurizio uharteko gobernari frantsesak, espedizio bat igorri zuen uharteak esploratzera, eta 1756. urtean, Frantziak beretzat hartu zituen. 1770ean iritsi ziren lehen kolonizatzaileak Réunion uhartetik. Frantziaren eta Britainiaren arteko gerraren ondoren, Parisko Itunean (1814), uharteak Britainia Handiaren mendean geratu ziren. 1830ean esklabotasuna debekatu zen. 1903an Britainia Handiaren kolonia bilakatu ziren, eta 1970ean autonomia eta 1976ko ekainaren 29an burujabetasuna erdietsi zuten. 1975ean bi alderdi nagusietako buruek koalizio gobernu bat osatu zuten, baina 1977an France Albert René-k lehendakaritza kendu zion James R. Mancham lehendakariari, eta erregimen sozialista ezarri zuen, 1979ko konstituzioaz gero Seychelleetako Herri Fronte Aurrerakoia alderdi bakarraren agintaritzapean egon dena. René-k estatu kolpeei aurre egin behar izan die bere agintaldian. 1992an alderdi aniztasuna onartu zen, eta 1993ko ekainean, erreferendum bidez, konstituzio berria. Urte horretan bertan Albert Renék irabazi zituen hauteskundeak eta bere alderdiak, Seychelleetako Fronte Progresistak, gehiengo absolutua lortu zuen. 2006ko hauteskundeetan, James Alix Michel aukeratu zuten lehendakari, eta bera da gaur egun ere lehendakaria.

Hizkuntza ofizialakAldatu

Ingeles, frantses eta bertako kreolera (Seychellois Creole) hizkuntza ofizialak dira. Lurraldean bizi den jendea hiru hizkuntzak ondo itz egiteko gaitasuna izan ohi du arazorik gabe, beraz, hiru hizkuntz hitz egiten duten lurraldeetariko bat dela esan genezake. Hizkuntzarik garrantzitsuena Seychelleetako kreolera da. Frantsesetik datorren hizkuntza da, bertan, antzinako esklaboek erabiltzen zutena. Hala ere, bertako idatzi gehienak ingelesez idatziak daude, atzerritarrek hizkuntza uler dezaten eta komunika daitezelako.

Banaketa administratiboaAldatu

 
Seychelleetako mapa

Seychelleak 25 barrutitan banatzen dira:

GeografiaAldatu

 
Herrialdeko bigarren uharte handiena den Praslinen ikuspegia

Seychelle uharteak Ozeano Indikoan dauden artxipelagoak dira. 115 uharte tropikalak osatzen dute lurralde hau, baina hauetatik, bakarrik 33 uharteetan jendea bizi da.

Barneko uharteak dira lurralde honetako uharterik garrantzitsuenak, eta beste guztiak, atoloiak izeneko uharteak, txikiagoak eta populazio gabekoak dira. Uharterik handiena Mahé uhartea da.

Lurraldeko kapitala Victoria da, Mahé uhartean kokatuta dago eta bertan lurraldearen 80% bizi da. Seychelle uharteen punturik altuena Seychellois mendian dago, 905 metrotara.

Bertako klima tropikala da, beroa baina hezea itsasoak duen eraginaren ondorioz.


Datu klimatikoak (Victoria (Seychelleetako aireportu internazionala))
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 29.8 30.4 31.0 31.4 30.5 29.1 28.3 28.4 29.1 29.6 30.1 30.0 29.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 26.8 27.3 27.8 28.0 27.7 26.6 25.8 25.9 26.4 26.7 26.8 26.7 26.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 24.1 24.6 24.8 25.0 25.4 24.6 23.9 23.9 24.2 24.3 24.0 23.9 24.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 379 262 167 177 124 63 80 97 121 206 215 281 2172
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 17 11 11 14 11 10 10 10 11 12 14 18 149
Eguzki orduak 153.3 175.5 210.5 227.8 252.8 232.0 230.5 230.7 227.7 220.7 195.7 170.5 2527.7
Hezetasuna (%) 82 80 79 80 79 79 80 79 78 79 80 82 79.8
Iturria (1): World Meteorological Organization[3]
Iturria (2): NOAA


Uharteak taldeetan banatzen dira lurraldeko konstituzioak adierazten duen moduan:

  • 42 uharte granitiko: Mahé, Praslin, Silhouette, La Digue, Curieuse, Félicité, Frégate, St. Anne, North, Cerf, Marianne, Grand Sœur,Thérèse, Aride, Conception,Petite Sœur, Cousin, Cousine, Long, Récif, Round (Praslin), Anonyme, Mamelles, Moyenne, Ile aux Vaches Marines, L'Islette, Beacon (Ile Sèche), Cachée, Cocos, Round (Mahé), L'Ilot Frégate, Booby, Chauve Souris (Mahé),Chauve Souris (Praslin), Ile La Fouche, Hodoul, L'Ilot, Rat, Souris, St. Pierre (Praslin), Zavé, Harrison Rocks (Grand Rocher).
  • 4 uharte mixtoak: Denis, Bird, Coëtivy, Cahée.
  • 29 uharte Almirante taldekoak: Desroches,Cahée Poivre Atoll —3 uharte ditu: Poivre, Florentin y South Island—, Alphonse, D'Arros, St. Joseph Atoll —14 uharte ditu: St. Joseph Ile aux Fouquets, Ressource, Petit Carcassaye, Grand Carcassaye, Benjamin, Bancs Ferrari, Chiens, Pélicans, Vars, Ile Paul, Banc de Sable, Banc aux Cocos and Ile aux Poules—, Marie Louise, Desnoeufs, African Banks —2 uharte ditu: African Banks y South Island—, Rémire, St. François, Boudeuse, Etoile, Bijoutier.
  • 13 uharte Farquhar taldekoak: Atolón de Farquhar —10 uharte ditu: Bancs de Sable Déposés Ile aux Goëlettes Lapins Ile du Milieu North Manaha South Manaha Middle Manaha North Island and South Island—, Atolón Providence 2 uharte ditu: Providence y Bancs Providence) y St Pierre.
  • 67 uharte Aldabra taldekoak: Aldabra atoloia —46 uharte ditu: Grande Terre, Picard, Polymnie, Malabar, Ile Michel, Ile Esprit, Ile aux Moustiques, Ilot Parc, Ilot Emile, Ilot Yangue, Ilot Magnan, Ile Lanier, Champignon des Os, Euphrate, Grand Mentor, Grand Ilot, Gros Ilot Gionnet, Gros Ilot Sésame, Heron Rock, Hide Island, Ile aux Aigrettes, Ile aux Cèdres, Iles Chalands, Ile Fangame, Ile Héron, Ile Michel, Ile Squacco, Ile Sylvestre, Ile Verte, Ilot Déder, Ilot du Sud, Ilot du Milieu, Ilot du Nord, Ilot Dubois, Ilot Macoa, Ilot Marquoix, Ilots Niçois, Ilot Salade, Middle Row Island, Noddy Rock, North Row Island, Petit Mentor, Petit Mentor Endans, Petits Ilots, Pink Rock y Table Ronde—, Assumption, Isla de Astove y Atolón de Cosmoledo (19 uharte ditu: Menai, Ile du Nord (West North), Ile Nord-Est (East North), Ile du Trou, Goëlettes, Grand Polyte, Petit Polyte, Grand Ile (Wizard), Pagode, Ile du Sud-Ouest (South), Ile aux Moustiques, Ile Baleine, Ile aux Chauve-Souris, Ile aux Macaques, Ile aux Rats, Ile du Nord-Ouest, Ile Observation, Ile Sud-Est y Ilot la Croix—.

EkologiaAldatu

Seychelleko artxipielagoa 2 eskualdetan banatzen da:

EkonomiaAldatu

 
Udaldirako hotel bat.

Turismoa, nekazaritza eta arrantza dira Seychelleetako ekonomia jarduera nagusiak. Merkataritzari dagokionez, inportazioak dira nagusi; esportatzen diren gaiak arrantza, kopra eta kanela dira. Hainbat fruitu lantzen da herrialdeko bertako elikadurarako; hala eta guztiz ere, arroza, oinarrizko elikagaia, esportatu egiten da. Seychelleetako mea bakarra guanoa da. Turismoa asko hazi da eta atzerriko dibisen % 70 eta BPGren % 50 osatzen du. Hala ere, ez da nahikoa merkataritza balantzaren defizitari aurre egiteko. 1995ean atzerriko dirua erakartzeko asmoarekin legebiltzarrak lege berri bat onartu zuen, zeinaren arabera 10 milioi dolarretik gorako atzerriko inbertsioei immunitate judiziala bermatzen zitzaien. Baina zenbait herrialdek kontra egin zuten (Maurizio uharteak, besteak beste) eta Seychelleek lege bat osatu behar izan zuten dirua “zuritzearen” kontra. Dena dela, neurri horiei guztiei esker BPGk gora egin du, baina kanpoko zorra ere hazi egin da (164 milioi 1995ean). 1993-1994 urte bitartean ere turismoa izan zen diru iturri nagusia.

DemografiaAldatu

Seychelles uharteak ez zute populantza indigena bat izan, baizik eta atzerriko gendea da uharte hauetan bizi den gendea, gehien bat frantziar, afrikar, indiar eta txinatar jatorrikoa. Bertako biztanleria gehiena erlijio kristautua da. Gehien bat katolikoak dira.

Bizi itxaropena 66 urtekoa da gizonezkoetan eta 75 urtekoa emakumezkoetan. Biztanleen % 99k edateko ura du etxeetan eta % 100ek aseturik ditu oinarrizko beharrak.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Seychelleak