Ireki menu nagusia

Guadalupe[1] (frantsesez Guadeloupe, /ɡwadəlup/ ahoskatua; antillar kreolez: Gwadloup) Frantziako itsasoz haraindiko eskualdea eta departamendua (DOM) da, Antilletako uhartedi txikia. Hego Amerikako kostatik 600 km iparraldera dago eta Dominikar Errepublikaren ekialdean. Prefektura Basse-Terre hirian dago.

Guadalupe
Guadeloupe
Frantziako itsasoz haraindiko eskualdea
Ikurra
Bandera Armarria
PrefekturaBasse-Terre
Departamenduak 1
Agintariak
 -  Presidentea Ary Chalus (PS)
 -  Prefeta
Geografia
 -  Guztira 1,703 km2
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2005) 448.713 bizt.
 -  Dentsitatea 258 bizt./km2
Webgunea
Kontseilu Orokorra
Artikulu hau Frantziako eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Guadalupe».

Eduki-taula

IzenaAldatu

Izena Extremaduran (Espainia) dagoen Guadalupe herritik datorkio, Ama Birjina han agertu omen zelako. Guadalupek (arabieraz, Wad al luben) "ibai ezkutua" esan nahi du. Behinola, Karukera izena zuen ("Ur ederren uhartea").

UharteakAldatu

# Uharte Bizt. (2010) Bizt. (99) Hazkunde Azalera (km²) Dentsitate
1 Grande-Terre 197.620 196.767  %+0,43 586,68 km² 337
2 Basse-Terre 189.713 172.693  %+9,86 847,82 km² 224
3 Marie-Galante 11.561 12.488  %-7,42 158,01 km² 73
4 Terre-de-Haut 1.787 1.729  %+3,35 5,22 km² 342
5 La Désirade 1.579 1.620  %-2,53 21,42 km² 74
6 Terre-de-Bas 1.095 1.269  %-13,7 7,58 km² 144
7 Petite-Terre 0 0 _ 1,70 km² _

Hiri nagusiakAldatu

# Hiria Bizt.(10) Bizt. (99) Hazkunde Uhartea
1 Pointe-à-Pitre 131.523 132.751  %-0,93 G-T & B-T
2 Basse-Terre 35.545 36.126  %-1,61 Basse-Terre
3 Sainte-Anne 24.192 20.410  %+18,5 Grande-Terre
4 Petit-Bourg 23.199 20.528  %+13,0 Basse-Terre
5 Le Moule 22.381 20.827  %+7,46 Grande-Terre
6 Sainte-Rose 20.155 17.574  %+14,7 Basse-Terre
7 Capesterre-Belle-Eau 19.321 19.568  %-1,26 Basse-Terre
8 Morne-à-l'Eau 16.725 17.154  %-2,50 Grande-Terre
9 Lamentin 15.913 13.434  %+18,5 Basse-Terre
10 Saint-François 14.797 10.659  %+38,8 Grande-Terre

HistoriaAldatu

Guadalupeko lehen biztanleak arawak amerindiarrak izan ziren, arrantzaz eta nekazaritzaz bizi zen herri baketsua, K.a. 330. urtean. Geroago, gaur egungo Venezuelatik iritsi ziren Karibeko indioek uhartea inbaditu eta Karukera izena eman zioten. Europarren iritziz, Guadalupe Kristobal Kolonek 1493an aurkitu zuen.

Frantziak 1635. urte inguruan kolonizatu zuten eta karibetar indioak bakandu zituzten, haiek esplotatzeko saiakera antzuaren ondoren. Afrikako esklaboak eraman zituzten eta azukre-kanabera sartu, Guadalupeko baliabide ekonomiko nagusitzat. Esklabotzaren indargabetzearen ondoren, eta azukre-kanaberaren landaketak utzi ondoren, uhartearen erakargarritasuna erabili zen.

Gaur egun, Guadalupeko biztanleria amerindiar, europar, afrikar eta indiarren nahasketa da. Elkarrekin kultura kreolea sortu zuten eta lasaitasunean bizitzea proposatu zuten.

Pertsonaia ezagunakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu