ISO 639-2 hizkuntza eta hizkuntza familia bakoitzari hiru hizkiko kodea (Alfa-3 kodea) esleitzen dion ISO 639 arauaren bigarren zatia da. 565 hizkuntza-kode jasotzen ditu azken bertsioak[1].

Adibidez, euskararen Alfa-2 kodea eu da, eta Alfa-3 kodea eus.

Zenbait hizkuntzek bi kode dituzte, bata bibliografikoa (ISO 639-2/B), hizkuntzaren ingelesezko izenetik eratorria eta bestea terminologikoa (ISO 639-2/T), hizkuntzaren jatorrizko izenetik, autoglotonimotik eratorria. Hau liburuak sailkatzeko MARC 21 arauarekin nolabaiteko bateragarritasuna lortzeko da.

Gainera, badaude zenbait kode berezi, hizkuntza ugaridun kasuetarako, zehaztu gabeko hizkuntzentzat, etab.

Kanpo estekak aldatu

Ikus gainera aldatu

Erreferentziak aldatu