Ireki menu nagusia
Gaztelaniazko genero eta numero komunztadurak, artikulu izen eta adjektiboen artean gertatzen direnak, ingelesezko hiztun bati azalduak.

Komunztadura, gramatikan, Esaldi berean loturik dauden bi hitzen artean gertatzen den kideko morfemen arteko adostasuna. Normalean hitzen flexioak aldatuz gertatzen dira[1].

Euskarazko izen-sintagman ez da horrelakorik gertatzen; alde batetik, euskaraz ez dagoelako genero gramatikalik eta, bestetik, kasu-markak eta numeroaren morfema behin bakarrik eransten zaizkiolako sintagma osoari.

Eduki-taula

Kategoriaren araberaAldatu

Kategoria gramatikal desberdinen araberako komuntzadurak izaten dira hizkuntzen arabera.

Genero eta numeroaAldatu

Euskararen inguruko hainbat hizkuntzatan generoari, numeroari eta kasuari dagokion lotura gertatzen da izen-sintagmako izenaren, adjektiboaren eta artikuluaren artean (adibidez, izena singularrean agertzen bada, adjektiboak ere singularrean egon beharko du).

Esate betarako, gaztelaniaz, el gato pequeño, la gata pequeña, los gatos pequeños, las gatas pequeñas, esaldietan genero eta numero komunztadurak daude artikuluen, izen eta adjektiboen artean.

Euskarazko izen-sintagman ez da horrelakorik gertatzen; alde batetik, euskaraz ez dagoelako genero gramatikalik eta, bestetik, kasu-marka behin bakarrik eransten zaizkiolako sintagma osoari[1].

KasuaAldatu

Deklinabide kasuak dituzten hizkuntzetan, kasuaren komunztadura ere gertatzen da. Adibidez, alemanez:

Euskaraz kasuak ditugun arren, ez dago komunztadurarik, alemanezko adibide horren parekoan -ren morfema izen sintagma osoari gehitzen zaio behin eta ez dago beste flexio aldaketarik.

Aditzak eta pertsonaAldatu

 
Pertsonen komunztadura markak euskarazko agintezko aditzetan.

Europako hizkuntza gehienetan, subjektu eta aditzaren artean ere gisa bereko komunztadura gertatzen da, pertsonaren arabera. Hona frantsesezko adibideak, partir aditzarekin:

  • je pars
  • tu pars
  • il part
  • nous partons, edo on part
  • vous partez
  • ils partent

Euskal aditzak, ordea, perpausean ager daitezkeen hiru sintagmekin (nor, nori eta nork sintagmekin) gordetzen du komunztadura eta aditzari hiru sintagma horiei dagozkien morfemak erantsiz gauzatzen da lotura hori. Aditz trinko eta perifrastikoetan gertatzen da. Komunztadura poli-pertsonal hau are nabarmenago gertatzen da georgieraz, Kaukosoko hizkuntza ergatiboan (esaldiotan pertsonen komunztadura markak bereizi ditugu georgierazko aditz trinkoetan zein euskarazko laguntzaileetan):

v-khed-av > Ikusten d-u-t
g-mal-av-en > ezkutatzen za-it-u
a-chuk-eb-s > emango d-i-o (+ zero marka)

ErreferentziakAldatu

  1. a b   «komunztadura - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net . Noiz kontsultatua: 2018-05-31 .