Ireki menu nagusia

Georges Charles Brassens (Sète, Hérault, 1921eko urriaren 22a - Saint-Gély-du-Fesc, Hérault, 1981eko urriaren 29a) abeslari eta musikagile frantziarra izan zen, herrialde hartako ezagunenetarikoa.

Georges Brassens
Brassens TNP 1966.jpg
Bizitza
Izen osoa Georges Charles Brassens
Jaiotza Sète1921eko urriaren 22a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Saint-Gély-du-Fesc1981eko urriaren 29a (60 urte)
Hobiratze lekua Q29818230 Itzuli
Sète
Heriotza modua berezko heriotza: Minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak poeta, egile abeslaria, banjo-jotzailea, gitarra-jotzailea, idazlea eta musikaria
Jasotako sariak
Genero artistikoa chansona
Musika instrumentua gitarra
Diskoetxea Philips
IMDb nm0105467

1950eko hamarkadan arrakasta lortu zuen Parisko kabaretetan. Bere abestietan gai satiriko eta sozialez aritzen zen. Adibidez: "Mais les brav's gens n'aiment pas que / l'on suive une autre route qu'eux."
["Baina jende onak ez du atsegin / beraiek ez diren beste errepide bat jarrai dadin"]

Haren kantak Anje Duhaldek euskaraz abestu ditu.

DiskografiaAldatu

Georges Brassensek 20 milioi diska inguru saldu zituen bizi izan zen artean, kontuan hartuta haren estiloa guztiz (eta nahita) modaz kanpo zegoela; marka guztiak hautsi zituela esan daiteke.

  • 1953: La mauvaise réputation
  • 1954: Les amoureux des bancs publics
  • 1955: Chanson pour l'Auvergnat
  • 1957: Je me suis fait tout petit
  • 1958: Le pornographe
  • 1960: Le mécréant
  • 1961: Les trompettes de la renommée
  • 1964: Les copains d'abord
  • 1966: Suplique pour être enterré à la plage de Sète
  • 1969: La religieuse
  • 1972: Fernande
  • 1974: Georges Brassens in Great-Britain
  • 1976: Don Juan


Beste batzuen diskakAldatu

  • 1979: Giants of Jazz Play Brassens
  • 1980: Georges Brassens chante les chansons de sa jeunesse
  • 1982: Dernières chansons, Jean Bertola-rena
  • 1984: Brassens chante Bruant, Colpi, Musset, Nadaud, Norge
  • 1985: Le patrimoine de Brassens, Jean Bertola-rena
  • 1992: Chantons Brassens
  • 1993: J'ai rendez-vous avec vous, Renée Claude-rena
  • 1996: Renaud chante Brassens
  • 2001: Les oiseaux de passage
  • 2001: Paco Ibáñez canta Brassens
  • 2001: Georges Brassens kantari: Anje Duhalderena (euskaraz)
  • 2001: Ils chantent Brassens
  • 2001: Salut Brassens : Joël Favreau eta Jean-Jacques Franchin (Harmonia Mundi)

Maxime le Forestier-ren omenaldia

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Brassens