Erdialdeko Mendigunea (Frantzia)
Erdialdeko Mendigunea edo Massif Central[1] (okzitanieraz: Massís Central edo Massis Centrau; frantsesez: Massif Central) Frantziako toki garai bat da, herrialdeko erdialde-hegoaldean dagoena eta batez ere mendiz eta goi ordokiz osatua dagoena.
Erdialdeko Mendigunea (Frantzia) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Puy de Sancy |
Garaiera | 1.886 m |
Mota | geologia komunik gabeko mendi sistema eta upland (en) |
Azalera | 85.000 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 45°46′30″N 2°58′00″E / 45.775°N 2.96667°E |
Honen parte da | Hercynian Forest (en) |
Estatu burujabe | Frantzia |
Geologia | |
Garaia | Paleozoiko |
- Artikulu hau Frantziako mendiguneari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Erdialdeko Mendigunea (argipena)».
Erdialdeko mendi hauek Rodano ibaiak eratutako pitzadura baten ondorioz daude banatuak Alpeetatik, frantsesez sillon rhodanien bezala ezagutzen dena (literalki, Rodanoren ildoa).
Administrazioa
aldatuErdialdeko Mendigunea honako frantziar departamenduetan barrena hedatzen da: Allier, Ardèche, Aveyron, Cantal, Corrèze, Creuse, Loira Garaia, Vienne Garaia, Loira, Lot, Lozère eta Puy-de-Dôme.
Honako eskualde hauek, oso osorik daude Erdialdeko Mendigunearen barnean: Auvernia eta Limousin. Oso osorik ez daudenak, baina zatiren bat mendikate honetan dutenak, beste honako hauek dira: Languedoc-Roussillon, Midi-Pyrénées eta Rhône-Alpeak.
Mendikate honetan aurkitzen diren hiririk garrantzitsuenak Clermont-Ferrand eta Saint-Étienne dira.
Mendi garrantzitsuak
aldatu- Puy de Sancy (1886 metro)
- Plomb du Cantal (1855 metro)
- Puy Mary (1787 metro)
- Mont Lozère (1702 metro) sumendiak ez diren mendietatik, garaiena.
- Mont Aigoual (1567 metro), Le Viganetik gertu
- Puy de Dôme sumendia (1464 metro)
Goi-ordoki garrantzitsuak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-11).
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Auvernia Erdialdeko Mendiguneko iturriak