Hiztegi bat alfabetikoki ordenatuta aurkezten diren hitz edo terminoen kontsultarako lana da. Hiztegiak egiteaz arduratzen den jakintzagaiari hiztegigintza deritzo. Ematen duen informazioa hiztegi motaren araberakoa da.

Hiztegi bat

Hiztegi motakAldatu

  • Hiztegi arrunta: hizkuntza baten hitzak biltzen ditu, haien esanahi guztiekin.
  • Hiztegi etimologikoa: hizkuntza batean, hitz bakoitzaren jatorria azaltzen du.
  • Sinonimoen eta antonimoen hiztegia: hitz bakoitzak dituen sinonimo eta antonimoak adierazten ditu.
  • Hizkuntza hiztegia: beste hizkuntza batean, hitz baten baliokidea adierazten du.
  • Hiztegi gramatikala: hitzak bildu beharrean, esamolde gramatikalak agertzen dira.
  • Hiztegi zientifikoa: Medikuntzan edo arlo konkretuetan erabiltzen diren terminoak ezagutzeko erabiltzen da.

Euskarazko hiztegi erabilgarrienakAldatu

Hiztegia.net webgunean biltzen dira euskaraz gehien erabiltzen diren hiztegiak.[1] Besteak beste hauek:

Hiztegi orokorrakAldatu

Definizioak ematen dituzten hiztegien artean aurkitzen dira, esate baterako:

Hiztegi elebidunakAldatu

Euskara-gaztelania hiztegi erabilgarrienak hauek dira:

  • 5000 Hiztegia
  • Elhuyar Hiztegia

Sinonimo eta antonimoen hiztegiakAldatu

Euskarazko entziklopediakAldatu

Entziklopedia Sorrera Zenbat sarrera?

(milakoak)

Online Argitaletxea Ezaugarriak Lizentzia
Euskal Literatura (Onaindia) 1972-1990 Ez Etor, Santiago Onaindia Gipuzkeraz. Euskal Herri osoko idazleei buruz
Lur Hiztegi Entziklopedikoa 1991-1999 49,900[2] Bai 2012tik[3] Lur Orokorra. Eguneratua 2001ean eta 2009an[2] CC-BY-SA
Gazteen Entziklopedia 1992-1997 0,750 Ez EUSENOR Orokorra. Oso grafikoa ©Tammy-Lidman
Elhuyarreko Hiztegi Entziklopedikoa 1993 75,000 Bai[4] Elhuyar 25.000 artikulu onomastiko (tokiak eta pertsonak)
Lur Entziklopedia Tematikoa 1999 Bai 2012tik[5] Lur Orokorra. Tematikoa. CC-BY-SA
Euskal Wikipedia 2001 400,000 (2022) Bai[6] Wikimedia - EWKE Orokorra CC-BY-SA
Elkar Hiztegi Entziklopedikoa 2003 75,000 Bai 2012tik[4] Elkar Orokorra
Juan Garmendia Larrañagaren hiztegi etnografikoa[7] 2003 Bai, pdf[7] Ikastolen Elkartea eta Eusko Ikaskuntza Hiztegi modukoa eta 9 monografia:Burdingintza, Heriotza, Herri-medikuntza, Inauteriak, Jentilen istorioak, Neguko festak, Sorgin-kontuak, San Joan bezpera, Xisteragintza CC-BY-SA-NC
Zientzia eta Teknologiako Hiztegi Entziklopedikoa 2009 Bai[8] Elhuyar Zientzia eta teknologiari buruz CC-BY-SA
Auñamendi Eusko Entziklopledia 2010 6,061 (2020) Bai[9] Eusko Ikaskuntza Euskal Kulturaz. 155.000 artikulu gaztelaniaz 2020an CC-BY-SA-NC
Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa 2012 75,000 Bai[4] Plazagunea Orokorra
Txikipedia 2015 5.064 (2022) Bai[10] Wikimedia - EWKE Orokorra. 8-13 urte bitarteko haurrentzat CC-BY-SA

Esapideen bildumakAldatu

Euskarazko esaerak, euskal esamoldeak, lokuzioak, esaera jatorrak topatzeko badaude zenbait tresna[11].

ErreferentziakAldatu

  1. «Hiztegia.net - ARTEZ» www.hiztegia.net (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
  2. a b «Berriak: Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedikoa Sarean daude» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-18).
  3. «Lur - Hiztegi Entziklopedikoa» www.euskadi.eus 2021-01-14 (Noiz kontsultatua: 2022-11-17).
  4. a b c «Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2022-11-17).
  5. «Lur - Entziklopedia tematikoa» www.euskadi.eus 2021-01-23 (Noiz kontsultatua: 2022-11-17).
  6. euskarazko Wikipedia. Azala. 2021-12-31 (Noiz kontsultatua: 2022-11-17).
  7. a b «Juan Garmendia Larrañagaren Hiztegi etnografikoa | Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-17).
  8. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-17).
  9. «Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-17).
  10. Txikipedia:Azala. 2022-02-16 (Noiz kontsultatua: 2022-11-18).
  11. «erabili.eus/ Euskarazko esaerak - Euskal esamoldeak - Lokuzioak - Esaera jatorrak» www.erabili.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-16).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikiztegian orri bat dago honi buruz: hiztegi .


  Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.