Latin arrunta (latinez, sermo vulgaris) edo latin berantiarra termino generikoa da, Erromatar Inperioko probintzietan hitz egiten ziren latinaren herri-dialekto multzoari erreferentzia egiteko erabiltzen dena. Latinaren desagertzea, hizkuntza bizi gisa, dialekto horien gero eta desberdintze handiagoarekin lotu zen, eta horrek, IX. mende inguruan, hizkuntza erromantze goiztiarrak eratzea ekarri zuen. Autore batzuek latin arrunta (edo herrikoia) eta latin berantiarra (IV. mendetik aurrera) teknikoki bereiztea proposatzen dute, nahiz eta linguistikoki zaila den bi adiera horiek bereiztea.

Latin arrunt
sermo vulgaris
Datu orokorrak
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
Latino-Faliscan (en) Itzuli
latin
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
Glottologvulg1234
Wikipediabaliorik ez
Linguist Listlat-vul

Latin kultua eta latin arrunta aldatu

Hala ere, hizkuntzalaritza modernoaren ikuspuntutik, latin arrunta, berez, hipotesi zahar eta oker batean oinarritutako adierazpena dela argitu behar da, bi hizkuntza paraleloren existentzia suposatzen zuena: latin "kultu" bat eta beste "arrunt" bat; baina, benetan, latin arrunta latina bera zen, hizkuntza bizi bat eta etengabeko bilakaeran zegoena, latin klasikoa literaturan eta administrazioan soilik mantentzen zen bitartean, probintzien arteko komunikazioa errazteko.[1]

Latin mintzatuaren aldaera latin klasikoaren literatur estiloaren oso desberdina da bere ahoskera, hiztegi eta gramatikan. Latin arruntaren ezaugarri batzuk ez ziren Erromatar Inperioaren garai berantiarrera arte agertu, baina, dirudienez, bere ezaugarri asko oso goiztiarrak dira. Beste batzuk, berriz, askoz lehenago egon zitezkeen, latindar kreolera forman.[2] Latin arruntaren definizio gehienek, idatzia baino lehenago hitz egiten den hizkuntza dela uste dute, zenbait ebidentziek, latina, garai honetan, dialektalizatu edo kreoleratu egin zela iradokitzen dutelako, eta, norbaitek bere hiztunetako baten eguneroko hizketa transkribatu izanaren frogarik ez dagoelako. Latin arruntaren azterketak zeharkako ebidentzien analisia eskatzen du, jatorrian inork ez baitzituen nahita erabiltzen latin arruntaren formak idazten zuenean.

Iturriak aldatu

Gaur egun latin arruntari buruz ezagutzen dena hiru iturritatik dator. Lehena, hizkuntza erromantze frogatuen ezaugarri ugari berreraiki eta latin klasikotik ezberdinak diren gauzak azpimarratzeko aukera ematen duen metodo konparatiboa da. Bigarren iturria latin berantiarreko gramatika preskribatzailearen zenbait testu dira, latineko hiztunek egin ohi zituzten akats linguistikoak gaitzesten zituztenak, hizkuntza nola erabiltzen zen deskribatzen laguntzen duten salaketak. Azkenik, latin klasikotik aldentzen diren "solezismoak" eta erabilerak, batzuetan latin berantiarreko testuetan aurkituak, idatzi zituenaren hizkera azaltzen dute.

Erreferentziak aldatu

  1. José Enrique Gargallo Gil, María Reina Bastardas. (2007). Manual de lingüística románica. Ariel Lingüística, 77-79 or..
  2. GIMENO- MENÉNDEZ, Francisco. (2004). "Situaciones sociolingüísticas dispares en el proceso de formación de las lenguas romances". Aemilianense (Revista internacional sobre la génesis y los orígenes históricos de las lenguas romances), 171-223 or. ISBN 1698-7497..

Kanpo estekak aldatu