Alfred Victor de Vigny (Loches, Indre eta Loira, Frantzia, 1797ko martxoaren 27a - Paris, Frantzia, 1863ko irailaren 17a) frantses idazlea izan zen.

Alfred de Vigny

seat 32 of the Académie française (en) Itzuli

1845eko maiatzaren 8a - 1863ko irailaren 17a
Charles-Guillaume Étienne (en) Itzuli - Camille Doucet (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaLoches1797ko martxoaren 27a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Heriotzarue d'Artois (en) Itzuli1863ko irailaren 17a (66 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
Familia
AmaMarie-Jeanne-Amélie de Vigny
Ezkontidea(k)Lydia Bunbury (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaHenrike IV.a lizeoa
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, antzerkigilea, poeta, eleberrigilea, eguneroko-idazlea eta itzultzailea
Lan nabarmenak
KidetzaFrantses Akademia
Mugimenduaerromantizismoa
Genero artistikoaolerkigintza

Musicbrainz: 6d7967ad-781f-4756-a042-9ab7b8014918 Discogs: 661778 IMSLP: Category:Vigny,_Alfred_de Find a Grave: 6800 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Gazte zela frantses gudarostean sartu eta kapitain izatera heldu zen.

Poèmes (1822, Poemak) poesia-bilduma argitaratu ondoren, arrakasta handia lortu zuen Poèmes antiques et modernes (1826, Poema zahar eta modernoak) eta Cinq-Mars (1826, Martxoaren bosta) literatura-lan erromantikoei esker.

Urtebete geroago gudarostea utzi eta, Parisen, buru-belarri hasi zen idazten. Hurrengo urteetan, ondorengo lanak argitaratu zituen: Stello nobela (1832); Serviture et grandeur militaires (1835, Militartasunaren morrontzak eta handitasunak) kontakizun laburreko bilduma; eta Chatterton (1833) drama. Horietan garbi islatzen zuen giza bizitzari buruz zuen ikuspegi ezkorra.

1845ean, Frantziako Akademiako kide egin zuten, eta harrezkero erretiratua bizi izan zen Maine-Giraudeko landetxean.

Hil ondoren argitaratu ziren Les Destinées (1864, Patuak) poema-bilduma eta Le Journal d´un poète (1867, Poeta baten egunkaria) autobiografia.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfred de Vigny  

Erreferentziak aldatu