Ireki menu nagusia
101 legea.

Frantses Hizkuntzaren Karta (frantsesez: Charte de la langue française[1]) edo “101 Legea”' (“Loi 101”) izenaz ezagutzen dena, Quebectarren hizkuntza eskubideak definitzen dituen legea da, eta frantses hizkuntza ofiziala dela baieztatzen du. Quebeceko probintziako hizkuntza politikan legegintzako puntu nagusia da.

Quebeceko eskola autobusa.
2016 urtean Quebecen frantsesa hitz egiteko gai zirenak.

1977ko abuztuaren 26an Camille Laurin medikuak, Estatuko eta Kultura Garapenerako ministroak legearen proposamena egin zion Quebeceko Biltzar Nazionalari, eta René Lévesquen gobernuak legea onartu zuen. Hiru urte igaro ondoren, uztailaren 1974an, Robert Bourassaren gobernu liberalak «Quebeceko hizkuntza ofizialari buruzko legea, edo 22 legea» ( Loi sur la langue officielle du Québec edo Loi 22 ) onartu zuen. Data hori baino lehen, Quebec elebiduna zen bere instituzio publikoetan, ingelesez eta frantsesez, hori egiten zuen Kanadako probintzia bakarra.

Lege honek amerindiar eta inuitei euren hizkuntzak jakiteko eta erabiltzeko eskubidea onartzen die: « reconnaît aux Amérindiens et aux Inuit du Québec, descendants des premiers habitants du pays, le droit qu'ils ont de maintenir et de développer leur langue et culture d'origine. »

Eduki-taula

HistoriaAldatu

1977 urtean, Alderdi Quebectarrak “Liburu Zuria" argitaratu zuen, 101 legearen aurrekaria. Alderdi Quebectarrak frantses hizkuntzari buruzko antsietatea sustatzen zuen diskurtso bati heldu zion, kultura babesteko lege bat beharrezkoa zela jendea konbentzitzeko. Pertsuasio kanpaina horiekin Alderdi Quebectarraren diskurtsoari atxikitzen zitzaizkion frantsesezko egunkari gehienek bat egin zuten. Hala ere, Le Devoir egunkaria Alderdi Quebectarrak proposatutako lege proiektuaren aurka agertzen zen, beraien ustez anglofonoen eskubideak zapuzten dituelakoan eta argitaratze-arauak adierazpen askatasunaren kontrakoak zirelakoan.[2].

Ofizialki, Renée Lévesque gobernuak 1977ko abuztuaren 26an onartu zuen legea, frankofonoen %80,6ren babesa jasoz.[2] Hala ere, lege horrek ez du guztien adostasuna enpresaburuen eta politikarien artean, besteak beste. Kanadako lehen ministroak, Pierre-Elliot Trudeauk, esaten zuen Alderdi Quebectarrak "gizarte etnikoa, monolitikoa eta hizkuntza bakar eta nagusi bat" ezartzea bilatzen zuela.[2]

ErreferentziakAldatu

  1. (Frantsesez) C-11 - Charte de la langue française, Légis Québec, source officielle.
  2. a b c (Frantsesez) P.-L. Bilodeau, Impacts de la loi 101 sur la culture politique au Québec de 1997, Mémoire de maîtrise, Université du Québec à Montréal, 2016, or. 34

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu