Fonetika
Fonetika (grekotik φωνή (fono) "soinua" edo "ahotsa"), hizkuntzalaritzan, hizkuntza baten soinuen burutzea eta oharpena aztertzen dituen zientzia da.
Hizkuntzaren hotsen ahoskera (artikulazioen fonetika), hots horien ezaugarri akustikoak (fonetika akustikoa) eta hizkuntzaren sistemaren barruan duten zeregina (hizkuntzalaritzaren fonetika) aztertzen ditu fonetikak. Fonetika berria 1867an hasi zen, Alexander Melville Bellek hotsak marrazkietan irudikatzeko egin zituen ikerketekin. Fonetikaren ahalegin nagusia giza hizketaren hotsen sailkapenean datza. Noam Chomsky eta Morris Halle hizkuntzalariek 30 ezaugarriko zerrenda egin zuten, giza hotsen ñabardura eta berezitasun garrantzitsu guztiak sailkatzeko.
Hotsen irudikapenerako zenbait transkripzio sistema erabili dira; ezagunena Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa (frantsesez, Alphabet phonétique international —API—; ingelesez, International Phonetic Alphabet —IPA—) da. Horrela, ahozko soinuak idatz daitezke, hizkuntza edo dialektoaren arabera. IPA oso erabilgarria da fonetika ikasteko eta hizkuntza irakasteko.
HistoriaAldatu
AntzinaroaAldatu
Ezagutzen diren lehen azterketa fonetikoak K.a. VI. mendean egin ziren gramatika sanskritoan oinarrituta[1]. Lehen ikerlari hauen artean Pāṇini ezagunenetako bat da, K.a. 350ean bere gramatika idatzi zuena lau zatitan banatua. Hizkuntzalaritza modernoan eragin handia du, eta "idatzi den edozein hizkuntzaren gramatika generatiborik osoena" izaten jarraitzen du. Bere gramatika hizkuntzalaritza modernoaren oinarria izan zen eta zenbait printzipio fonetiko garrantzitsu deskribatu zituen, horien artean sonoritatea. Lehen kontakizun honek erresonantzia tonuak, ahots-kordak itxita daudenean, edo zaratak, ahots-kordak irekita daudenean sortutakoa bezala deskribatzen du. Gramatikaren printzipio fonetikoak "primitibotzat" hartzen dira, euren analisi teorikoaren oinarria direlako eta ez analisi teorikoaren objektuak, eta printzipioak euren fonologia sistematik ondoriozta daitezke[2].
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
BibliografiaAldatu
- Luis MICHELENA, Fonética histórica vasca, Lehen edizioa 1961. Bigarren edizio zuzendua 1977. ISSN: 0582-6152[1].
- Miren Lourdes Oñederra Olaizola, Fonetika fonologia hitzez hitz[2], UPV/EHU. 2004.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- ↑ «Fonética histórica vasca. ASJU 47-2 (2013). Zenbaki osoa» Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" 47 (2) 2018-05-18 doi: . ISSN 2444-2992. Noiz kontsultatua: 2019-06-14.
- ↑ Oñederra Olaizola, Miren Lourdes, (1958- ). ([2004]). Fonetika fonologia hitzez hitz. E.H.U., Argitalpen Zerbitzua = U.P.V., Servicio Editorial ISBN 8483736594. PMC 433371647. Noiz kontsultatua: 2019-07-05.