Ireki menu nagusia

Kaledonia Berria[4][5] (frantsesez: Nouvelle-Calédonie, kanakeraz: Kanaky) Frantziaren itsasoz haraindiko kolektibitatea da, Ozeano Barearen hego-ekialdean kokatua, uharte nagusi batez eta zenbait txikiz osatua.

Kaledonia Berria
Nouvelle-Calédonie
Flag of FrancePro-Independence Flag of New Caledonia
Bandera Ikurra
Goiburua: "Terre de parole, terre de partage"
"Hitzaren lurra, elkarbanatzearen lurra"[1]
Ereserkia: Soyons unis, devenons frères [1]
Flag of France
Estatusa Kolektibitate berezia
HiriburuaNouméa
22° 16′ S, 166° 28′ E / 22.267°S,166.467°E / -22.267; 166.467
Hizkuntza ofiziala(k) Frantsesa
Aitortutako eskualde hizkuntzak Drehu, Nengone, Paicî, Ajië, Xârâcùù eta beste 35 hizkuntza
Herritarra kaledoniaberritar
Estatu subiranoa  Frantzia
Gobernua Menpeko lurraldea
 -  Estatuburua Emmanuel Macron
 -  Gobernuburua Philippe Germain
 -  Goi Komisarioa Vincent Bouvier
Legebiltzarra Kongresua
Frantziaren kolektibitate berezia
 -  Frantziak anexionatua 1853 
 -  Itsasoz haraindiko lurraldea 1946 
 -  Kolektibitate berezia 1999 
Azalera
 -  Guztira 18.576 km2 (154.)
Biztanleria
 -  errolda 268.767[2]
 -  Dentsitatea 14.5 bizt./km2 (200.)
BPG (nominala) Zenbatespena  (2011)
 -  Guztira 9,89 bilioi US$[3]
 -  Per capita 38.921 US$[3]
Dirua CFP franko (XPF)
Ordu-eremua (UTC+11)
Zirkulazioa errepidean eskuinean
Aurrezenbakia +687
Internet domeinua .nc

Nouméa du hiriburua. 1853 urtetik Frantziako zatia da.

HistoriaAldatu

Kaledonia Berriko lehen biztanleak, egungo kanaken arbasoak, Lapita kulturakoak izan ziren, Pazifikoan kokatutako artisau kultura garrantzitsuenekoak.

James Cook izan zen bertara iritsitako lehen europarra, 1774ko irailaren 4an. Eskozia iparraldeko Kaledonia eskualdearen omenez jarri zion "Kaledonia Berria" izena. Ondorengo urteetan, beste zenbait esploratzailek inguruko beste irlak arakatu zituzten, nahiz eta 1840ra arte ez zen europarren jomuga garrantzitsu izan. Urte horretan, sandaloaren merkataritza zela eta, merkatarien begiko izatera igaro zen.

Sandaloa urritzen joan ahala, esklaboen salerosketa handitzen joan zen; hala, Kaledonia Berriko hainbat biztanle Queenslandeko (Australia) eta Fijiko azukre-kanabera sailetan lan egitera behartu zituzten.

Lehen kristau misiolariak 1840ko hamarkadan iritsi ziren. Kristautasuna zabaltzeaz bat, bertako hainbat ohitura (kanibalismoa esaterako) ezabatzeko ahalegina egin zuten.

1853ko irailaren 24an, Febvrier Despointes almiranteak Frantziaren esku utzi zuen, Napoleon III.aren aginduz. Ondorengo urtetan, 1897ra arte, presoen kolonia izan zen; gehienbat preso politikoak eramaten zituzten bertara.

1864an nikela aurkitu zuten, eta Frantziako gobernuak inguruko uharte eta estatuetatik jendea joanarazi zuen lanera. Bertako jatorrizko biztanleak, aldiz, jarduera ekonomiko orotatik baztertu eta erreserbetan bizi izatera behartu zituzten. Baldintza gogor horien eta Europatik etorritako gaixotasun berrien ondorioz, jatorrizko biztanleen kopurua erdira jaitsi zen 40 urteko epean (1878-1921).

1940an, Frantziako guduan, Kaledonia Berriko kontseilu orokorrak Frantzia Askearen alde lerratu ziren. Horregatik, Vichyko gobernuak izendatutako gobernariak alde egin eta Indotxina babes hartu behar izan zuen. Australiaren eraginez, aliatuen base garrantzitsu bihurtu zen Pazifikoko Gerran. Bertan egindako lanaren ondorioz, Frantziak Itsasoz haraindiko lurralde izendatu zuen 1946an, eta 1953an herritartasun frantziarra eman zien bertako biztanle guztiei, jatorri etnikoez gaindi.

Banaketa administratiboaAldatu

Artxipelagoa hiru probintzitan banatzen da:

Hala nola, Kaledonia Berria 33 udalerritan banatzen da:[6] Kasu berezi bat dago. Poya udalerria bi probintziatan banatzen da. Udalerriaren ipar zatia (eta biztanle gehien bizi diren lekua) Iparraldeko Probintziaren zati da, bestalde, udalerria hegoaldeko partea Hegoaldeko Probintziaren barnean sartzen da.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kaledonia Berria