Réunion
Réunion[1] (frantsesez: La Réunion, la ʁeynjɔ̃ ahoskatua; lehen Île Bourbon) Frantziako itsasoz haraindiko eskualdea eta departamendua (974) da era berean. 2.517 km²-ko uharte bat da Indiako ozeanoan kokatua, Madagaskar uhartetik 700 km ekialdera eta Maurizio uhartetik 200 km hego-mendebaldera, Maskareinak uhartediaren mendebaldean. Hiriburua Saint-Denis da. Beste hiri nagusiak dira Le Port, Saint-André, Saint-Benoît, Saint-Joseph, Saint-Leu, Saint-Louis, Saint-Paul, Sainte-Suzanne, Salazie eta Le Tampon. Estatu ez izan arren, departamenduak estatuentzako goi-mailako domeinu bat esleitua du: .re.
Réunion | |||
---|---|---|---|
La Réunion | |||
Goiburua: Florebo quocumque ferar (en) | |||
| |||
[[Fitxategi:|200px]] | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Saint-Denis 20°52′44″S 55°26′53″E | ||
Azalera | 2517 | ||
Punturik altuena | Piton des Neiges | ||
Kontinentea | Afrika | ||
Mugakideak | baliorik ez | ||
Administrazioa | |||
Presidentea | Nassimah Dindar (RPR) | ||
Zeren kide | ikusi
| ||
Demografia | |||
Biztanleria | 871.157 | ||
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km² | ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Ekonomia | |||
Historia | |||
Sorrera data: 1946ko martxoaren 21a | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +262 | ||
ISO 3166-1 alpha-2 | RE | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | REU | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Elektrizitatea | 220 V. 50 Hz.Type E (en) | ||
Internet domeinua | .re | ||
regionreunion.com |
Historia
aldatuPortugaldarrak XVI. mendearen hasieran iritsi ziren arte, inor ere ez zen bizi uhartean. Frantsesak 1634. urtean heldu ziren, eta Afrikako esklaboak eraman zituzten kafe- eta gero azukre-kanabera soroetan lan egin zezaten. 1848. urtean esklabotza debekatu zenean, Indotxinatik, Indiatik eta Afrikako ekialdetik iritsi ziren langileak. Frantziako kolonia izan zen 1946. urtean itsasoz haraindiko departamendu bihurtu zuten arte, Frantziaren administraziopean betiere. Han finkatu zen 1973. urtean, bestalde, Frantziak Indiako ozeanoan zuen armadaren base nagusia.
Geografia
aldatuUharte bolkanikoa da. Goi-lautada zabal batek hartzen du uhartearen erdialdea, eta han daude uharteko sumendi garaienak (Piton des Neiges, 3.068 m). Uhartearen hegoaldean eta ekialdean euri asko egiten du apiriletik urria arte (4.000-8.000 mm, batez beste) hego-ekialdetik jotzen duten haizeei esker. Mendebaldean eta iparraldean, berriz, 625 mm euri-ur biltzen da urtean batez beste. Klima tropikala da, beroa kostaldean eta idorragoa barnealdean. Landaretzari dagokionez, Réunion uhartearen hegoaldean eta ekialdean baso trinkoak dira nagusi, eta iparraldean eta mendebaldean sabana.
Udalerri nagusiak (barrutiak)
aldatuDemografia
aldatuBiztanleak europarrak, afrikarrak, indiarrak eta txinatarrak ziren lehen, eta, gaur egun, arraza horien nahasketatik sortuak dira biztanleak. Kreolera da uhartean zehar hedatuen dagoen hizkuntza, baina hizkuntza ofiziala frantsesa da. Biztanle gehienak katolikoak dira, eta biztanleen % 40tik gora 15 urte baino gazteagoak dira.
Urtea | Biztanleria | Urtea | Biztanleria | Urtea | Biztanleria | ||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1671 | 90 | 1830 | 101.300 | 1961 | 349.282 | ||
1696 | 269 | 1848 | 110.300 | 1967 | 416.525 | ||
1704 | 734 | 1849 | 120.900 | 1974 | 476.675 | ||
1713 | 1.171 | 1860 | 200.000 | 1982 | 515.814 | ||
1717 | 2.000 | 1870 | 212.000 | 1990 | 597.823 | ||
1724 | 12.550 | 1887 | 163.881 | 1999 | 706.300 | ||
1764 | 25.000 | 1897 | 173.192 | 2006 | 781.962 | ||
1777 | 35.100 | 1926 | 182.637 | 2007 | 790.500 | ||
1789 | 61.300 | 1946 | 241.708 | 2008 | 802.001 | ||
1826 | 87.100 | 1954 | 274.370 | ||||
INSEEren erroldetatik ateratako datu ofizialak; estimazioak, letra etzanean. |
Ekonomia
aldatuLaborantza (azukre-kanabera, tabakoa, tea, banilla, loreak) da ekonomia-jarduera nagusia. Industria (garatu gabea) hiri nagusietan baizik ez da (azukre-findegiak, ron-destilategiak, tabakogintza). Inportatu behar izaten ditu, beraz, petrolioa, nekazaritzarako makineria, ibilgailuak eta, oro har, eskulanak.
Reuniondar ezagunak
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu