Albert Camus (/alˈbɛʁ kaˈmy/ Mondovi, Aljeria, 1913ko azaroaren 7a - Villeblevin, Borgoina, Frantzia, 1960ko urtarrilaren 4a) idazle eta filosofo frantziarra izan zen. Frantsesezko egilerik handienetarikoa da, absurdoa landu zuena: "Absurdoa oinarrizko kontzeptua eta lehenengo egia da". 1957an jaso zuen Literaturako Nobel Saria. Antzerkia, saioak, eleberriak eta ipuinak idatzi zituen. Politika arloan, 1934an Frantziako Alderdi Komunistan sartu zen.

Albert Camus

Bizitza
JaiotzaDréan (en) Itzuli1913ko azaroaren 7a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaFrantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaVilleblevin1960ko urtarrilaren 4a (46 urte)
Hobiratze lekuaCemetery in Lourmarin (en) Itzuli
Heriotza moduaistripuzko heriotza: single-vehicle accident (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Simone Hié (en) Itzuli  (1934ko ekainaren 16a -  1940ko iraila)
Francine Faure (en) Itzuli  (1940ko abenduaren 3a -  1960ko urtarrilaren 4a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaAljerko Unibertsitatea
(1935 - 1936ko maiatza) : filosofia
Hezkuntza-mailalicence (en) Itzuli
DES (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, filosofoa, eleberrigilea, kazetaria, saiakeragilea, antzerkigilea, gidoilaria, Frantziako Erresistentziako kidea, poeta, futbolaria eta iritzi-kazetaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 
Lantokia(k)Paris
Enplegatzailea(k)L'Express
Alger républicain (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakSøren Kierkegaard, André Malraux, Plotino, Friedrich Nietzsche, Franz Kafka, Jean Grenier (en) Itzuli, André Gide, Fiodor Dostoievski, Lev Xestov, Martin Heidegger, Karl Jaspers, Simone de Beauvoir eta Jean-Paul Sartre
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
comité de lecture des éditions Gallimard (en) Itzuli
MugimenduaFilosofia kontinentala
Genero artistikoaeleberria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

IMDB: nm0133411 Allocine: 83175 IBDB: 10067
Facebook: AlbertCamusAuthor Spotify: 2UX7LGfl7zC1QA9LMxLb0U iTunes: 57528162 Musicbrainz: 4819b042-108f-46a7-a396-d2831845deff Songkick: 138421 Discogs: 448200 Find a Grave: 2232 Deezer: 157197 Edit the value on Wikidata

Bigarren Mundu Gerran Frantziako erresistentzian ibili zen. Espainiako Gerra Zibilean Francoren aurka kokatu zen. SESB-en erregimen totalitarioaren kontra ere azaldu zen. 1960an hil zen auto istripuan. Arrotza (1967an eta 2001an) eta Izurria (1991an) liburu ezagunak zinemara eraman dituzte.

Biografia aldatu

Laborari familia batean sortu zen, garai hartan Frantziako kolonia zen Aljerian, Mondovi/Dréan (arabieraz: الدرعان‎) ekialdeko kostaldeko herrian. Filosofia ikasten hasi zen, baina tuberkulosiak jota ikasketak utzi behar izan zituen. Literaturan eta kazetaritzan hasi ondoren L'Envers et l'Endroit, (Aurkia eta ifrentzua, 1937), Noces (Ezteiak, 1938) Frantziara jo zuen. Nazien aurkako erresistentzian, Combat egunkariko zuzendari izan zen (1944-1946). Sartreren aurka agertu zen 1952an, komunistengandik hurbilegi zegoelakoan, eta humanismo konprometitu baten aldeko bideak proposatu zituen, absurdua gaindituz, L'Étranger eleberrian (1942; Arrotza, J. M. Agirrek euskarara itzulia) eta Le Mythe de Sisyphe filosofia saioan (Sisiforen mitoa, 1942) aurreratu zuen bezala. Camusen unibertsoa gizonaren, absurduaren eta borrokaren beharraren inguruan mugitu zen; hasieran gizabanakoaren konpromisoaren alde agertu bazen ere (Caligule eta Le Malentendu antzezlanak, 1944), geroko obretan gizarteak gaizkiaren aurka aritzeko behar duen morala proposatu zuen La Peste eleberria (Izurria, 1947); L'État de siège antzezlana (Setioa, 1948). Abstentzionismoaren etsai izan zen eta, era berean, helburuak bitartekoak justifikatzen dituelako teoriaren kontrakoa Les Justes (Zintzoak) antzezlana, 1949; L'Homme revolté (Gizon matxinatua) historiari buruzko saioa, 1951. Bestalde giza jokabideak kezkatzen zuen La Chute (Erorketa, 1956). Hala, Camusek zoriona baino lurreko arazoen aurreko kontzientzia sustatzen duen humanismoa aldarrikatu zuen, metafisika eta politikako ametseetatik urrun: L'Exil et le Royaume (Erbestea eta Erresuma, 1958) kontakizun bilduma. Idazle zuhurra eta zorrotza izan zen Camus; idazkera neutroa bilatzen saiatu zen, gehiegikeriarik gabeko estilo baten bidez. Bere pentsaeraren oinarriak azaltzen zituzten artikulu asko idatzi zituen (Actuelles, artikulu bilduma, 1939-1958; Carnets, hilondoko bilduma, 1962). 1960. urtean hil zen, auto istripu batean[1].

Idazlanak aldatu

Eleberriak aldatu

  • L'Étranger (1942)
  • La Peste (1947)
  • La Chute (1956)
  • La Mort heureuse (hilondoko, 1970)
  • Le premier homme (hilondoko, 1995)

Ipuinak aldatu

  • La Femme Adultère (1954)
  • L'Exil et le Royaume (1957)

Ez fikziozkoak aldatu

  • L'Envers et l'Endroit (1937)
  • Noces (1938)
  • Le Mythe de Sisyphe (1942)
  • Combat (1946)
  • L'Homme révolté (1951)
  • Carnets, mai 1935 - fevrier 1942 (1962)
  • Carnets 1943-1951 (1965)
  • Albert Camus, Maria Casarès. Correspondance inédite (1944-1959). Avant-propos de Catherine Camus. (2017)

Antzerkiak aldatu

  • Caligula (1938)
  • Le Malentendu (1944)
  • L'État de siège (1948)
  • Les Justes (1949)
  • Les Possédés (1959)

Euskaraz aldatu

  • Arrotza (L'Étranger) (2000). Hiria argitaletxea. Itzultzailea: Xabier Galarreta[2].
  • Arrotza (L'Étranger) (2017). Erein argitaletxea. Itzultzailea: Josu Zabaleta.
  • Izurria (La peste) (1992). Imanol Tapiak euskaratu zuen, Ibaizabal argitaletxeko Literatura Unibertsala sailean [3].

Bibliografia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Albert Camusen errebeldia • ZUZEU» ZUZEU 2010-01-09 (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
  2. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
  3. Lertxundi, Anjel.- Itzuliz usu begiak. Irun, Alberdania, 2019. orr. 195
  • Basatarrika, I. 1957: Albert Camus edo gizatasun etsia, Jakin, 5: 51-60.
  • Beltza 1980: Sartre Camus-en aurka, edo Iraultza eta Errebolta, Jakin, 14/15: 190-195.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu