Ahoskera
Ahoskera[1], ebakera edo oguzkera alde batetik norbanakoek ahozko diskurtsoa ebakitzeko duten erari egiten dio erreferentzia, eta beste aldetik, hizkuntzak nola ahoskatu egiten diren egiten dio erreferentzia.

Ahoskatze aparatua. 1. Sudurreko barrunbea; 2. Ezpainak; 3. Hortzak; 4. Ahosabaia; 5. Ahoko barrunbea; 6. Ahosabai biguna; 7. Mihia, mingaina; 8. Faringea, giranoia; 9. Laringea; 10. Epiglotisa; 11. Laringerako sarbidea; 12. Ahots kordak; 13. Hestegorria, esofagoa.
Giza ahotsa ekoizteko, ahoskatzeko, ahoskatze aparatua erabiltzen da. Arnas sistemak mugitzen duen airearen bibrazioa eta aho, sudur eta eztarriko elementuek egiten diote aireari traba edo erresonantzia. Aire-bibrazio horren sorburu nagusia ahotskordak[2] dira. Ahoskatzerakoan giza ahotsa nola erabiltzen den deskribatzeko, hiru tasun hauei begiratzen zaie:
- Intonazioa edo doinua.
- Bolumena edo indarra. Non indartzen den gehiago edo gutxiago diskurtsoa ahotsaren bidez.
- Erritmoa. Azkarrago edo motelago ekoiztu daiteke diskurtsoaren atal bat.
Hizkerari begiraturik ere, berdin-berdin begira dakioke,
- Hizkuntzaren esaldi-doinuei.
- Hizkuntzaren azentu-ereduei.
- Hizkuntzaren erritmoari.
Ikus, baitaAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskaltzaindiaren 87. erabakia: Euskara batuaren ahoskera zaindua.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Andres Alberdi, Ahoskera
- ↑ Nahiago izan dugu Miren Lourdes OÑEDERRA OLAIZOLA irakasleak proposatu termino hau erabiltzea, ahotskordak, hiztegi batzuk ematen duten ahots hari baino. Ikus arrazoi batzuk: Miren Lourdes OÑEDERRA OLAIZOLA: Fonetika fonologia hitzez hitz. EHU. 2004. (31. or.).
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |