Georges Moustaki, jaiotza izenaz Giuseppe Mustacchi (Alexandria, Egipto, 1934ko maiatzaren 3a - Niza, Frantzia, 2013ko maiatzaren 23a) Egipton jaiotako frantses egile abeslaria izan zen, jatorriz greziarra. XX. mendeko kantagintzaren erreferente nagusietakoa.[1] 30 disko kaleratu zituen —2008an azkena, Solitaire—, eta antzerkirako eta zinemarako musika ere ondu zuen. Chanson doinuen erreferenteetako bat bihurtuta, Europako ezkerreko mugimenduetan izan zen estimatua, batik bat. «Nire sentimenak hurbiltzen dira grebalariengana, libertarioengana, ez ideologia edo mugimendu batera», esan zuen 2012an, Philippe Poutou ezker muturreko Alderdi Antikapitalista Berriko hautagaia jendaurrean sostengatu zuenean.[2]

Georges Moustaki

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGiuseppe Mustacchi, Yussef Mustacchi
JaiotzaAlexandria1934ko maiatzaren 3a
Herrialdea Grezia
 Frantzia
Lehen hizkuntzaitaliera
egiptoar arabiera
HeriotzaNiza2013ko maiatzaren 23a (79 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Père Lachaise hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: birika-enfisema
Familia
AitaNessim Moustaki
Ezkontidea(k)Yanick Varech (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgreziera modernoa
greziera
italiera
frantsesa
egiptoar arabiera
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, egile abeslaria, abeslaria, margolaria, gidoilaria eta estudioko musikaria
Altuera1,72 metro
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Georges Moustaki
Genero artistikoachansona
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
DiskoetxeaPolydor Records
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

creatweb.com…
IMDB: nm0610128 Allocine: 35987 Rottentomatoes: celebrity/georges_moustaki Allmovie: p103700
Youtube: UCYhGT6Bd49PR-GM2XR1eerg Spotify: 0P4PF0pSB8hBeL1keuPwdG Last fm: Georges+Moustaki Musicbrainz: 6e6dc19f-cfa9-45e8-aaad-ab1d92c60a80 Songkick: 549390 Discogs: 286159 Allmusic: mn0000647293 Find a Grave: 111440068 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Greziako Korfu uhartekoak zituen gurasoak, eta hainbat kulturaren eragina izan zuen txikitan (Greziakoa, Ingalaterrakoa, Portugalgoa, Espainiakoa, Italiakoa, Alemaniakoa eta arabiar herrietakoa, besteak beste).[1]

Bere jaioterri Alexandrian egin zituen haurtzaroa eta nerabezaroa. Hango frantses lizeoan ikasi zuen; hainbat kulturaren eragina barneratu zuen hango korridoreetan, eta hamaika hizkuntzaren oihartzunak jaso. Nassim aitak, gainera, bost hizkuntza hitz egiten zituen; eta Sarah amak, bost. Hain zuzen, liburu saltzailea zen aita, eta liburuz betetako dendan hasi zen Moustaki antzerkiarekin, musikarekin eta zinemarekin zaletzen.[2]

1951n Parisa joan zen. Han, liburuzain, kazetari eta zerbitzari gisa hasi zen lanean. Georges Brassensi eta Edith Piafi kantuan entzunda piztu zitzaion kantagintzarako zaletasuna eta pasioa. Edith Piafekin elkartu zen, eta izugarrizko arrakasta izan zuten elkarrekin (Milord abestia izan zen garai hartako ezagunena). Arrakasta hark aukera eman zion abeslari eta egile gisa zuen ahalmena erakusteko. Serge Reggianik abestutako Sarah, Ma liberté, Votre fille à vingt ans abestiek izen handia eman zioten. 1969an, Le Métèque diskoa grabatu zuen, eta milioi bat ale baino gehiago saldu zituen disko hartatik. Orobat izan ziren famatuak Temps de vivre, Bahia, Ma solitude eta Il est trop tard abestiak. Euskaraz ere kantatu zuen Moustakik, Imanol Larzabalekin batera: Hori bera da denen ixtoria (Elkar, 1996) diskoko Zergatik kantuan abestera gonbidatu zuen Imanolek, eta Moustakik onartu.[2]

Frantses hiritartasuna hartu zuen 1990eko hamarraldiaren hasieran.

Azken kantaldia 2009ko urtarrilaren 8an egin zuen, Bartzelonan. Ez zuen amaitzerik izan, arnasa hartzeko zailtasunak sortzen zizkion gaitz bat zuelako. 2011ko urriaren 13an jendaurrean kantatzeari utziko ziola jakinarazi zuen, osasun arazo haien ondorioz.[1]

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Moustaki  

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c «Georges Moustaki kantaria hil da, 79 urterekin»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2013-05-23.
  2. a b c Igor SUSAETA: «Plazeretik abiatuz», Berria, 2013-05-24.