Izen arrunt

Izen arrunta espezie batek tokiko hizkuntzaz jasotzen duen izena da. Izen arrunt batzuk hizkuntzaren tradiziotik datoz; beste batzuk, berriz, espeziearen izen zientifikoaren itzulpena dira.

Profesionalak ez diren pertsonentzat, eurek ezagutzen dituzten espezieak izendatzeko, izen arruntak ulergarriagoak izaten dira latinezko izen zientifikoak baino.

Euskarazko izen arruntakAldatu

Euskaraz espezieen izen arruntak erabakitzeko erakunde ofizialik ez dago. Euskaltzaindiak izen generiko batzuk arautu ditu: sahats, urki edo lizar, adibidez. Espezie batzuen izenak UZEIren lanetan aurki ditzakegu, gaur egun Euskaltermen[1] bilduak: sahats ilun, urki iletsu edo lizar arrunt. Horrez gain, Euskal Herri eta Euskal Autonomia Erkidego mailako taldeek euskal espezieen izen arrunten zerrenda batzuk osatu eta argitaratu dituzte, esate baterako, Euskal Batzorde Ornitologikoak[2] edo Udako Euskal Unibertsitatea.[3]

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu