Diptongoa silaba bakar batean bata bestearen ondoren dauden bi bokalen multzoa da. Bokal itxiena erdibokal gauzatzen da diptongoan, laburrago ekoizten da.

Euskaraz diptongoak beheranzkoak izaten dira ia beti, bigarren bokala u edo i, goikoak, itxiak --eta diptongoetan laburragotuak-- izaten baitituzte. Goiko eta atzeko bokal laburragotu horiei erdibokal esaten zaie eta transkripzioetan [j] eta [w] letrak erabiltzen dira. Horrela, euskaraz diptongo arruntenak <au> / <eu> / <ai> / <ei>/ <oi> dira; gutxiagotan ematen da <ou> elkarketa. Transkripzioetan, euskal diptongoak horrela kopiatzen dira: [au] / [eu] / [ai] / [ei] / [oi] / [ou].

Ikus, baitaAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.