Audio
Audioa seinale akustikoa da, analogikoa izan daitekeena, baina elektronikoki gorde eta erabiltzen dena. Seinale hori doitu egiten da normalean gizakiok entzun ahal dugun frekuentziara, hau da, 20 eta 20.000 Hz-ren artera, hamar oktaba,(adibidez piano batek zortzi zortzidun edo oktaba ditu). Soinua errealitatean gertatzen den elementu fisiko bat da: uhin bat gure belarrietan presio bat sortzen duena. Seinale hori elektromagnetikoki grabatu egiten da.
Kodifikatzeko modua: Uhin fisikoa, mikrofono baten bidez, uhin elektromagnetiko bihurtzen da. Baina seinale analogikotik digitalera pasatzeko kaptura prozesu bat egin behar da.
XIX. gizaldian
aldatuAspaldi nola grabatzen zuten soinua zigilu honetan ikus dezakegu: 1977an ehungarren urtemuga ospatzean ateratako posta-zigilua da, Estatu Batuetan argitaratua. Gaur egun Audacity moduko programekin kapturatzen, editatzen eta esportatzen da audio seinalea: erraz eta arin.
Audio fitxategiak
aldatuGaur egun soinuak grabatu, nahastu eta editatu egiten dira, gero gordetzeko eta partekatzeko audio fitxategiak erabiliz.
Audio fitxategiak hainbat formatutan gorde eta editatu daitezke. Audio formatu ireki ezagunenak:
- ALAC — lossless audio codec, galera gutxiko konpresioa duen audio kodegailu-deskodegailu, hasieran Apple Inc. enpresaren formatu jabeduna zena, geroago liberatua.
- FLAC — lossless audio codec, galera txikiko konpresioa duen audio kodegailu-deskodegailu.
- DAISY Digital Talking Book — Liburu digital audiodunekin erabiltzen den formatu irekia.
- Musepack — galera txitxiko konpresioa duen audio kodegailu-deskodegailu.
- Ogg — Batzen ditu Vorbis, FLAC, Speex eta Opus (audio formatuak) & Theora (bideo formatua). Formatu horiek guztiak irekiak dira.
- Opus Bideokonferentzia eta zuzeneko entzuketetan erabiltzen den galerako konpresioa duen audio kodegailu-deskodegailu IETF erakundeak sortua. VOIP motako bideokonferentzietan erabilia audioa konprimitzeko eta Interneten zuzenean entzuteko. Audioa besterik ez.
- Speex — galera txikiko konpresioa duen audio kodegailu-deskodegailu, diskurtsoen fitxategiak gordetzeko erabili izan dena.
- Vorbis — audio fitxategi konprimituak gordetzeko formatua.
- WavPack — "Hybrid" (lossless/lossy) audio codec; galera txikiko eta galera ez hain txikiko konpresioa duen audio kodegailu-deskodegailu.