Afrikako Batasuna
Afrikako Batasuna nazioz gaindiko erakundea da, 2001eko ekainaren 26an sortutakoa. Gaur egun, Afrikako herrialde guztiek osatzen dute, 55 herrialdek hain zuzen ere.
Afrikako Batasuna | ||
---|---|---|
| ||
Let Us All Unite and Celebrate Together (en) ![]() | ||
Datuak | ||
Mota | eskualde erakundea eta continental union (en) ![]() | |
Jarduera sektorea | international governmental or non-governmental organizations (en) ![]() | |
Jarduera | ||
Kidetza | UNESCO | |
Eskumendekoak | ||
Agintea | ||
Egoitza nagusi | ||
Osatuta | ||
Zeren jabe | ||
![]() | ||
Historia | ||
Sorrera | 1999ko irailaren 9a | |
Aurrekoak | Afrikako Batasunaren aldeko Erakundea | |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() |
HistoriaAldatu
1963an sortu zuten gaur egungo erakundearen aurrekaria dena, OUA edo Organisation of African Unity edo euskaraz, Afrikako Batasunaren aldeko Erakundea deitutakoa.
1984an Marokok Batasunetik ateratzea erabaki zuen Arabiar Errepublika Demokratiko Sahararra onartua izan zelako. 2017ko urtarrilaren 30ean itzuli da Batasunera. Onartua izan den azken aurreko herrialdea Hego Sudan da, 2011eko uztailean independentzia lortu ondoren sartu zena.
HelburuakAldatu
- Afrikako herrialdeen eta afrikarren artean batasuna eta elkartasuna lortzea.
- Estatu partaideen subiranotasun eta lurraldetasuna babestea.
- Kontinentearen integrazio politiko eta sozio-ekonomikoa azkartzea.
- Kontinentearen eta herritarren intereseko auzietan afrikarren iritzi batasuna bultzatzea.
- Nazioarteko elkarlana sustatzea.
- Kontinentearen bakea, seguritatea eta egonkortasuna sustatzea.
- Instituzioetan printzipio demokratikoak, herritarren parte hartzea eta gobernazio egokia bultzatzea.
- Herritarren eskubideak babestea.
- Ekonomia globalizatuan eta nazioarteko negoziaziotan kontinentearen berezko rola ahalbidetzeko baldintzak eratzea.
- Garapen jasangarria maila ekonomiko, sozial eta kulturalean sustatzea eta Afrikako ekonomien integrazioa bultzatzea.
- Afrikako herritarren bizi baldintza estandarrak igotzeko giza jarduera guztietan elkarlana sustatzea.
- Etorkizunean era daitezkeen eskualdeko komunitate ekonomikoetako politikak harmonizatzea, Batasunaren helburuak gradualki lor daitezen.
- Kontinentearen garapena eremu guztietan azkartzea, bereziki zientzia eta teknologia arloetan.
- Kontinentearen osasun egoera onerako gaixotasunen erradikaziorako nazioarteko elkarlanak sustatzea.
HizkuntzakAldatu
Herrialde kideakAldatu
Gaur egun Afrikako herrialde guztiek osatzen dute Batasuna. Badira ordea Afrikako hainbat lurralde Europako estatuen menpe daudenak, eta hauek ez dira Afrikako Batasunaren parte, hala nola Espainiaren menpeko Ceuta eta Melilla hiriak eta Frantzia, Portugal eta Erresuma Batuaren menpeko hainbat uharte.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez)(Frantsesez)(Portugesez)(Arabieraz) Afrikako Batasunaren webgunea