Frantsesezko literatura
Literatura frantsesa hizkuntza hartaz egindakoa da. Frantzia, Belgika eta Suitzako idazleak hartzen ditugu barne, baina baita beste hainbat herrialdetan jaiotako egileak ere, beti ere frantsesez idazten dutenak.
Mundu mailan oso ezagunak diren egileak eman ditu hizkuntza honek, esate baterako Victor Hugo, Alexandre Dumas, Jules Verne, Georges Simenon, Simone Beauvoir eta Marguerite Duras.
2009 arte frantsesezko 14 idazlek lortu dute Literaturako Nobel Saria, tartean Jean-Paul Sartre eta Albert Camus. Azken frantzesesezko Nobel saridunen artean Jean-Marie Gustave Le Clezio dugu 2008an.
HistoriaAldatu
Antzinako frantseseko lehenengo idatzia Estrasburgoko Zinagitearen erromantzezko bertsioa da (842). XII. mendean historia kronikak idatzi ziren batez ere; egitandien kantak, horietako zaharrena Chanson de Roland (1100), Ingalaterrako eskuizkribu batetik kopiatua. XIII. mendean frantses literatura lan garrantzitsuenak, normandiarren konkistaren ondorioz, Ingalaterran egin ziren, baina XIV. menderako Frantzian idatzi ziren berriro.
Ahozko literatura bidezko epikak Erdi Aro osoan aurrera egin zuen (Roman de la rose). Antzerki zaharrenak liturgikoak izan ziren, eta lan horiez gainera, fabulak ere ugari idatzi ziren mende berean. XVI. mendea aberatsenetakoa izan zen literatura emaitzetan: Errenazimentu garaikoak dira F. Rabelais, P. de Ronsard eta M. de Montaigne. Antzerkian eta poesian Italiatik etorri ziren aldaketak eta berrikuntzak, eta prosan teologia, politika eta zientzia gaiak erabili ziren. F. de Malherbe, XVII. mendeko poeta eta teoriagile garrantzizkoa izan zen, eta hizkuntzaren dotoretasunaz arduratu zen. R. Descartes eta B. Pascal hitz lauzko saioengatik eta filosofia lanengatik dira ezagunak. Antzerkian, P. Corneille eta J. Racine Frantziako tragedia klasikoaren idazle nagusiak dira, eta Molièrek arrakasta handiko komediak idatzi zituen.
Marie de La Fayettek lehenengo eleberria idatzi zuen, La Princesse de Clèves (1672). XVIII. mendean klasikotasuna alde batera utzi zuten aldaketa handiak izan ziren: Voltaireren tragediak, P. Beaumarchaisen komediak, eta poesia eta eleberri ugari, baina garai hartako literaturaren ezaugarri nabarmenena pentsamendu errazionalaren eragina izan zen (Voltaireren Filosofia eskutitzak, eta Dideroten entziklopedia lanak).
Frantziako Iraultzak hala ere ez zituen literatura lanetarako aukera onak eskaini, eta idazleek ezkutuan idatzi zuten zenbaitetan (F.R. de Chateaubriand). Monarkia berriz indarrean jarri zenean askatasun handiagoa izan zuten idazleek; frantses erromantizismoaren garaia izan zen: poesian aipatzekoak dira A. de Lamartine, A. de Vigny, Victor Hugo, eta A. de Musset. Eleberriak ere gora egin zuen (Balzac, La Comédie humaine; Stendhalen eleberriak).
Erromantizismoaren ondoren parnasianismoaren garaia iritsi zen, eta teknika zehatzagoak erabiltzen hasi ziren (T. de Gautier, poesian). XIX. mendean errealismoa nagusitu zen, eta Emile Zolak naturalismoa sortu zuen (Guy de Maupassanten kontakizun laburrak ere eskola horretakoak ziren). Poesian, Baudelairek sinbolismoari bidea zabaldu zion (S. Mallarmé ere talde bereko poeta zen), eta A. Rimbaud poesia modernoaren aitzindaria izan zen. XX. mendeko eleberri garrantzitsuenak M. Prousten A la recherche du temps perdu (1914-1927), eta A. Gideren Les faux-Monnayeurs izan dira, besteren artean. Baina eleberriaren garai emankorrena 1940. urteaz geroztikoa da: S. de Beauvoir, A. Camus, eta J.P. Sartre. Antzerki lanetan: S. Becketten berrikuntzak, J. Geneten antzerki antisoziala eta antinaturalista, eta E. Ionescoren antzerki “garbia” dira nabarmentzekoak.
Idazle klasikoakAldatu
XVII. mendeaAldatu
- Jean de La Fontaine. Frantzia. (1621-1695).
- Charles Perrault. Frantzia. (1628- 1703).
XVIII. mendeaAldatu
- Jean-Jacques Rousseau. Suitza / Frantzia. (1712-1778).
- Denis Diderot. Frantzia. (1713-1784).
XIX. mendeaAldatu
- Rodolphe Töpffer. Suitza. (1799-1846).
- Alexandre Dumas. Frantzia. (1802-1870): Les Trois Mousquetaires (1944)
- Victor Hugo. Frantzia. (1802-1885).
- Gustave Flaubert. Frantzia. (1821-1880).
- Jules Verne. Frantzia / Bretainia. (1828-1905).
- Sully Prudhomme. Frantzia. (1839-1907).
- Anatole France. Frantzia. (1844-1924).
- Octave Mirbeau. Frantzia. (1848-1917).
- Henri Bergson. Frantzia. (1859-1941).
- Maurice Maeterlinck. Belgika. (1862-1949).
- Romain Rolland. Frantzia. (1866-1944).
- Andre Gide. Frantzia. (1869-1951).
XX. mendeaAldatu
- Marcel Proust. Frantzia. (1871-1922).
- Roger Martin du Gard. Frantzia. (1881-1958).
- François Mauriac. Frantzia. (1885-1970).
- Louis Aragon. Frantzia. (1897-1982).
- Antoine de Saint-Exupéry. Frantzia. (1900-1944).
- Irene Nemirovsky. Ukraina. (1903-1942).
- Herge. Belgika. (1907-1983).
- Albert Camus. Frantzia. (1913-1960).
Idazle garaikideakAldatu
- Saint-John Perse. Frantzia. (1887-1975).
- Marguerite Yourcenar. Belgika. (1903-1987).
- Georges Simenon. Belgika. (1903-1989).
- Jean-Paul Sartre Frantzia. (1905-1980).
- Samuel Beckett. Irlanda. (1906-1989).
- Simone Beauvoir. Frantzia. (1908-1986).
- "Rob-Vel". Frantzia. (1909-1991).
- Emil Cioran. Errumania / Frantzia. (1911-1995).
- Claude Simon. Frantzia (1913-2005).
- Marguerite Duras. Vietnam. (1914-1996).
- "Morris". Valonia/Belgika. (1923-2001).
- Ousmane Sembène. Senegal. (1923-).
- Jean-Michel Charlier. Valonia/Belgika. (1924-1989).
- Rene Goscinny. Frantzia. (1926-1977).
- Albert Uderzo. Frantzia. (1927-).
- Pierre Culliford "Peyo". Belgika. (1928-1992).
- Mariama Ba. Senegal. (1929-1981).
- Jean-Marie Gustave Le Clezio. Frantzia. (1940-).
- Julia Kristeva. Bulgaria. (1941-).
- Evelyne Brisou-Pellen. Frantzia. (1947-).
- Amin Maalouf. Libano. (1949-).
- Yasmina Khadra. Aljeria. (1955-).
- Sylviane Dupuis. Suitza. (1956-).
- Marie Darrieussecq. Euskal Herria. (1969-).
- Marjane Satrapi. Iran. (1969-).
- Frederik Peeters. Suitza. (1974-).
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/08/12 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.