Ireki menu nagusia

Loira[1] (frantsesez: Loire, okzitanieraz: Léger / Leir, frankoproventzeraz Lêre, bretainieraz: Liger), Frantziako erdialdeko ibaia da, herrialde horretako luzeena (1024 km). Arroak 117.000 km²ko azalera du, hau da, Frantziako bostena baino gehiago. Loira ibarreko erdialdea UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen 2000ko abenduaren 2an.

Loira (ibaia)
Loire à Bréhémont2.JPG
Datu orokorrak
Luzera 1.006 km
Geografia
44.8382
44.84333
44.84139
,4.2257
4.21583
4.21861
parametroa ez da «latitude,longitude» baliozkoa
Koordenatuak 47° 23′ 56″ N, 0° 42′ 10″ E / 47.39889°N,0.70278°E / 47.39889; 0.70278Koordenatuak: 47° 23′ 56″ N, 0° 42′ 10″ E / 47.39889°N,0.70278°E / 47.39889; 0.70278
Herrialdea Frantzia
Lurraldea Allier, Ardèche, Cher, Indre-et-Loire, Loir-et-Cher, Loire, Haute-Loire, Loire-Atlantique, Loiret, Maine-et-Loire, Nièvre eta Saône-et-Loire
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 117.356 km²
Arro hidrografikoa Loire basin Itzuli
Iturburua Saint-Martial, Saint-Martial, Sainte-Eulalie eta Mont Gerbier de Jonc Itzuli
Bokalea Bizkaiko golkoa

Udaberrian eta udazkenean ur handiak izaten ditu, euriteen eta elurteen eraginez, eta udan izan ohi du maila behereena. Erromatarren garaietatik XIX. mendean burdinbidea zabaldu zen arte, ontziz ibiltzeko ibaia izan da, baina gaurko egunean ontzi bidezko garraioak ez du inolako garrantzirik, Nantestik aurrera ez bada. Loira ibaiaren bazterretan eraiki ziren gazteluek ospe handia dute. XV. mendekoak dira lehenengo gazteluak (Amboise), eta bereziki ugaldu ziren Errenazimentuaren garaian Blois, Tours, Berry eta Anjouko lurraldeetan.

IbilbideaAldatu

Iturburua 1.400 metro inguruko altueran dago, Sainte-Eulalie udalerri txikian, administratiboki Ardècheko departamenduan eta geografikoki Erdialdeko Mendigunean, Gerbier de Jonc mendiaren oinetan.

Sorrera hartatik Le Puy-en-Velay (Loira Garaia), Saint-Étienne eta Roanne (Loira), Nevers eta Cosne-Cours-sur-Loire (Nièvre) Gien eta Orléans (Loiret), Blois (Loir-et-Cher), Amboise eta Tours (Indre-et-Loire), Saumur eta Angers (Maine-et-Loire), Ancenis, Nantes eta Saint-Nazaire (Loire-Atlantique) udalerriak zeharkatzen ditu, besteak beste.

Aipatutako departamenduez gainera, ekialdetik mendebaldera Saône-et-Loire, Allier eta Cher ere zeharkatzen ditu, Bizkaiko golkoan itsasoratu baino lehen, Bretainiako hegoaldean (Saint-Nazaire). Nantestik aurrera bokale eta itsasadar zabal bat osatzen du, Ozeano Atlantikorako bidean.

IbaiadarrakAldatu

Allier du ibaiadar nagusia, ezkerraldetik (Le Bec d'Allier, Bourbonnais), eta beste adar ugari jasotzen ditu eskuin-ezker ibilgu osoan zehar:

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu