Ireki menu nagusia

BizitzaAldatu

Nervalekin eta Borelekin oso gaztetatik izan zituen harremanak; hasieran koadroak egin zituen, baina azkenik idazten hasi zen, eta Victor Hugoren alde egin zuen Hernani deituriko gatazkan (1830). Hala ere, Albertus (1832) poema luzean eta Les Jeunes-France (1833) ipuin-bilduman erromantikoekiko askatasun osoa erakusten du. Mademoiselle de Maupin (1836) eleberriaren sarreran edertasun soila hartu zuen helburu nagusitzat.

Les Grotesques (1844) saiakera-liburuan Luis XIII.a Frantziakoaren garaia goraipatu zuen, eta Le Capitaine Fracasse (1863) eleberrian garai bera deskribatu zuen; Arria Marcella obran (1856) antzinako Ponpeiako bizitza agertzen du; Roman de la momie (1858) liburuan Antzinako Egipto; eta Le Spirite (1866) obran goi-izaerazko ideala azaltzen du. Kontakizun laburretan alderdi fantastikoa lantzen du, Hoffmannen ildotik. Horren adierazgarri garbiena: Avatar (1856) izeneko ipuina. Bere zenbait poema (1845, España) edo musika bihurtu zituen (1852, Émaux et Camées). Poesia parnasianoaren aitzindari izan zen; Baudelairek ere maisutzat hartzen zuen. Ospe handikoak dira Gautierren bidaia-liburuak, Voyage en Espagne (1845) esaterako. Euskal Herrian ere ibili zen, eta liburu hartan deskribatzen du bere ikuspegi berezia.

ObraAldatu

EleberriakAldatu

Gautierrek ere La Croix de Berny (1845) eleberrian hartu zuen parte.

Ipuinak eta narrazioakAldatu

Narrazioen bildumakAldatu

  • Les Jeunes-France (1833)
  • Une Larme du diable (1839)
  • Nouvelles (1845)
  • La Toison d'or.
  • Le Roi Candaule.
  • La Peau de tigre (1852)
  • Romans et contes (1863)
  • La Peau de tigre (1866)

Narrazio solteakAldatu

  • Avatar (1857).
  • Jettatura (1857).
  • Spirite (1866).
  • Mademoiselle Dafné (1881), hil ondoren argitaratuta.

Lan desberdinakAldatu

  • Voyage en Espagne (bidaldi liburua), 1843.
  • De la mode, 1858.
  • Honoré de Balzac (biografia), 1859.
  • Les Vosges, 1860.
  • Dessins de Victor Hugo, 1863.
  • Rapport sur les progrès de la poésie, 1868.
  • Ménagerie intime, 1869.
  • La Nature chez elle, 1870.
  • Tableaux de siège, 1871.
  • Souvenirs de théâtre, d'art et de critique, 1903.
  • La Musique, (1857 eta 1869).

PoesiaAldatu

  • Poésies (1830), ondoren Albertus ou L'Ame et le péché liburuan jasota (1833).
  • La Comédie de la mort (1838).
  • Espagna, Poésies complètes liburuan jasota (1845).
  • Émaux et Camées (1852)

Balleta eta antzerkiaAldatu

  • Une larme du diable (1839).
  • Giselle, ou les Wilis, balleta (1841)
  • Un voyage en Espagne (1843).
  • La Péri, balleta (1843).
  • Le Tricorne enchanté (1845).
  • La Juive de Constantine (1846), Noël Parfaitekin.
  • Regardez mais ne touchez pas (1847).
  • Le Selam (1850) sinforia-oratorioa, Ernest Reyerren musikarekin.
  • Paquerette, balleta (1851), François Benoistaren musikarekin.
  • Gemma, balleta (1854), Nicolò Gabrielliren musikarekin.
  • La Femme de Diomède (1860).

Bidaldien narrazioakAldatu

  • Tras los montes, gero Le Voyage en Espagne (1843).
  • Zigzags (1845), gero, Caprices et zigzags (1852).
  • Italia (1852).
  • Constantinople (1853).
  • Quand on voyage (1865), artikuluen bilduma.
  • Voyage en Russie (1867).
  • Impressions de Voyage en Suisse (1865).
  • L'Orient (1877), hil ondoren argitaratuta.
  • Les Vacances du lundi (1884), artikuluen bilduma, hil ondoren argitaratuta..

Arte eta literatura kritikaAldatu

  • Les Grotesques (1843).
  • Salon de 1847.
  • Les Beaux-Arts en Europe (1855).
  • L'Art moderne (1856).
  • Histoire de l'art dramatique en France depuis vingt-cinq ans (1858).
  • Honoré de Balzac (1858).
  • Abécédaire du salon de 1861.
  • Rapport sur le progrès des Lettres (1868).
  • Histoire du Romantisme, bukatu gabe (1874).
  • Portraits contemporains (1874), hil ondoren argitaratuta.
  • Portraits et souvenirs littéraires (1875), hil ondoren argitaratuta.
  • Le Musée du Louvre

Literatura erotikoaAldatu

  • Lettre à la Présidente (1850, 1890ean argitaratuta).

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Théophile Gautier