Guyana[1][2] (frantsesez Guyane edo Guyane française), sarri Guyana Frantsesa[1] Guyana estatutik bereizteko, Frantziako itsasoz haraindiko departamendua (DOM) eta eskualdea da, Hego Amerika iparraldean kokatua.

Guyana
Guyane

Guyana Frantseseko bandera

Coat of arms of French Guiana (en) Itzuli
[[Fitxategi:|200px]]
Geografia
HiriburuaCayenne
4°56′19″N 52°20′6″W
Azalera86.504
Punturik altuenaBellevue de l'Inini (en) Itzuli
KontinenteaHego Amerika
MugakideakSurinam, Brasil, Amapá, Sipaliwini District (en) Itzuli eta Marowijne District (en) Itzuli
Administrazioa
PresidenteaRodolphe AlexandrE (PS)
Rodolphe Alexandre (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria286.618 (2021)
1.485 (2020)
Dentsitatea3,43 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Ekonomia
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+594
ISO 3166-1 alpha-2GF
ISO 3166-1 alpha-3GUF
Ordu eremua
Elektrizitatea220 V. 50 Hz.Europlug (en) Itzuli, AC power plugs and sockets: British and related types (en) Itzuli eta Type E (en) Itzuli
Internet domeinua.gf
ctguyane.fr

Hego Amariketako ipar-ekialdeko itsasertzean, Guyanetako Mendigunearen, Surinamen eta Brasilen artean dago. Mugak Maroni ibaia mendebalean eta Oyapock ibaia ekialdean ditu, Tumuc-Humak mendia hegoaldean. 91.000 km2-ko azalera du. Prefektura Cayenne hirian dago.

Cayenneko udaletxea

Geografia aldatu

Lurralde ia osoa oihanak estaltzen du. Biztanle gehienak itsasertzean bizi dira, oihanetako indiar ibiltariak izan ezik.

Ekonomia aldatu

Itsasertzean lantzen dira gai nagusiak (azukre kanabera, banana, arroza, mandioka, artoa, tabakoa). Arrantzak ez du garrantzi handirik. Oihanean zur bikaineko zuhaitzak ditu, eta meategi aberatsak ere bai (Kaw eskualdean bauxita meategi handiak), baina batzuk zein besteak ustiatu gabe. Frantziak 1966an espazioaren ikerketarako zentro bat eraiki zuen itsasertzean.

Historia aldatu

XVII. mendekoak dira Guyanari buruzko lehen berriak; Cayenne 1637an sortu zen. Frantsesak eta holandarrak kolonizatzen saiatu ziren, eta konpainia frantses bat finkatu zen bertan. Ingelesek eta ondoren holandarrek hartu zuten (Bredako hitzarmena, 1667), eta d’Estrées almiranteak beretu zuen azkenik.

Kolonizatzen saiatu arren, XVIII. mendean ahalegin guztiek huts egin zuten eta kolono asko hil ziren. Esklabotza berriro indarrean jarri zenean (1804), beltzek ihes egin zuten. Portugalen mendean egon ondoren (1809-1814), esklabotasunean oinarrituriko kolonizazio frantsesa galdu egin zen hura indarrik gabe utzi zenean (1848-1849). 1852an kartzela eraiki zen bertan (1945ean kendua).

Hizkuntzak aldatu

Hizkuntza ofizial bakarra frantsesa da, baina guyanar kreolera ere mintzatzen da.

Banaketa administratiboa aldatu

Frantziar Guyana 2 barruti, 19 kantonamendu (ez erakutsiak) eta 22 udalerrietan banatzen da:

Saint-Laurent-du-Maroniko
barrutia
Cayenneko
barrutia
  1. Awala-Yalimapo
  2. Mana
  3. Saint-Laurent-du-Maroni
  4. Apatou
  5. Grand-Santi
  6. Papaïchton
  7. Saül
  8. Maripasoula
  1. Camopi
  2. Saint-Georges
  3. Ouanary
  4. Régina
  5. Roura
  6. Saint-Élie
  7. Iracoubo
  8. Sinnamary
  9. Kourou
  10. Macouria
  11. Montsinéry-Tonnegrande
  12. Matoury
  13. Cayenne
  14. Remire-Montjoly

 

Erreferentziak aldatu

  1. a b 36. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-9-22).
  2. Euskaltzaindia. (2006-5-26). Frantziako Errepublikako eskualde-, departamendu- eta hiriburu-izenak. .

Kanpo estekak aldatu



Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
 
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina Uharte Estatubatuarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
 
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)