Estrasburgoko Zina (egungo frantsesez les serments de Strasbourg, egungo alemanez die Straßburger Eide, latinez: Sacramenta Argentariae) 842an Estrasburgo hirian Luis II.a Germaniarra ekialdeko erresuma frankoen buruak eta Karlos Burusoila mendebaldeko erresuma frankoen buruak Lotario anaiaren kontra egindako aliantzari ematen zaion izena da.

Estrasburgoko Zinaren orri bat.

Nitardoren Ludoviko Pioren bizitza gure iturri nagusiaren arabera, armaden aurrean erregeek zina tokian tokiko hizkuntzetan egin zuten, eta ez latinez. Geroago, armadek zina errepikatu zuten, nork bere hizkuntzan. Bertsio bat galo-erromantzez (antzinako frantsesaren aurrekarian) dago, eta bestea antzinako goi alemanieraz. Latinetik garbi bereizitutako erromantzez idatzitako lehenengo testua da.

Hizkuntzalariek hizkuntzak ikergai dituzten bitartean, historialariek luze gertaera hori erabili dute 842rako jadanik gizarte karolingiarra hizkuntza eta ohitura desberdinak zituzten proto-herrialdeetan bananduta zegoela frogatzeko. Hala ere, azken urteotan, beste teoria bat sortu da: erresuma frankoa ohiturak eta hizkuntzak gorde zituzten beste zonalde txikiagotan zegoen bananduta. Horren alde, Karlos Handiak eta Ludoviko Piok semeak zonalde desberdinetara bidali zituzen semeak, ohitura horietan haz zitezen. Honela, zonalde horretako jendearen babesa errazago lortu ahalko zuten.

Testu erromantzea

aldatu
« Pro Deo amur et pro christian poblo et nostro commun salvament, d'ist di en avant, in quant Deus savir et podir me dunat, si salvarai eo, cist meon fradre Karlo, et in aiudha, et in cadhuna cosa, si cum om per dreit son fradra salvar dift, in o quid il mi altresi fazet, et ab Ludher nul plaid nunquam prindrai, qui meon vol cist meon fradre Karle in damno sit. »


Kanpo estekak

aldatu