Arabiera

hizkuntza semitikoa

Arabiera (arabieraz, al-ʻarabiyyah العَرَبِيَّة edo عَرَبِيّ‎ ʻarabī) hizkuntza semita bat da, Arabiako ipar-mendebaldean Burdin Aroan sortu zena eta egun arabiar munduan lingua franca gisa erabiltzen dena[1]. Arabiar herriaren izena darama, hasiera batean Mesopotamiatik Antilibanora eta Sinai penintsulan bizi zen herria. Arabiera makrohizkuntza gisa sailkatzen da: 30 aldaeratik gora ditu, baita aldaera estandar bat, arabiera estandar modernoa[2], arabiera klasikotik eratorria.

Arabiera
اللُّغَة العَرَبِيّة
Datu orokorrak
Lurralde eremuaAljeria, Bahrain, Egipto, Gazako zerrenda, Irak, Jordania, Kuwait, Libano, Libia, Mauritania, Maroko, Oman, Qatar, Saudi Arabia, Sudan, Siria, Tunisia, Arabiar Emirerri Batuak, Yemen estatuetan gehiengoak, beste hainbat estatutan gutxiengo hizkuntza
Hiztunak206 milioi (Ethnologue, dialekto guztietako jatorrizko hizkuntza); 286 milioi (Arabiar estatuetako biztanleak, CIA World Factbook, 2004), beste lurraldeetako gutxiengo arabiarra eta elebidunak izan ezik
Rankinga2 (Microsoft Encarta)
OfizialtasunaAljeria, Bahrain, Komoreak, Txad, Djibuti, Egipto, Eritrea, Irak, Israel, Jordania, Komoreak, Kuwait, Libano, Libia, Mauritania, Maroko,Mendebaldeko Sahara, Oman, Palestina, Qatar, Saudi Arabia, Siria, Somalia, Sudan, Tunisia, Arabiar Emirerri Batuak, Yemen
UNESCO sailkapena1: ziurra
AraugileaEgipton: Arabiar hizkuntzako Akademia
Hizkuntza sailkapena
Afro-asiarra

 Semitikoa
  Hego-Erdikoa

    Arabikoa
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua, aditza-subjektua-objektua, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza azentuala, hizkuntza fusionatzailea, noun-adjective (en) Itzuli, hizkuntza sintetikoa eta pro-drop language (en) Itzuli
Denbora gramatikalakorainaldia, lehenaldia eta geroaldia
Genero gramatikalakgenero maskulinoa, genero femeninoa, genero neutroa eta genero komuna
Kasu gramatikalaknominatiboa, akusatiboa eta genitiboa
AlfabetoaArabic script (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1ar
ISO 639-2ara
ISO 639-3ara
Ethnologueara
Glottologarab1395
Wikipediaar
Linguasphere12-AAC
ASCL4202
IETFar

Arabiera estandar modernoa hizkuntza idatziari dagokio, eta eskoletan, unibertsitateetan eta lantoki askotan horixe irakasten da; halaber, gobernuek eta komunikabideek darabilte. Bi aldaera formalak elkarrekin taldekatzen dira arabiera literario (fuṣḥā) izenarekin, 26 estatutako hizkuntza ofiziala dena, Islamaren hizkuntza liturgikoa. Arabiera estandar modernoaren gramatika arabiera klasikoaren jarraipena da, eta haren lexikoa ia bera da. Hala ere, eguneroko hizkuntzan erabiltzen ez diren egitura gramatikal batzuk eta esanahi zehatzik ez duten hitzak kanporatu dituzte, eta hitz egiten diren aldaeretako joskera-molde eta hitz batzuk ere hartu ditu. Hitz horietako gehienak Aro Modernotik aurrera sortu diren kontzeptuak izendatzeko erabiltzen dira.

Arabiera klasikoaren antzekoa denez, arabiera estandar modernoak milurteko bat egiten du atzera egunero hitz egiten den hizkuntzatik, dialekto eta aldaera asko baititu. Ikertzaileek diotenez, dialekto horietako batzuetako hiztunek ez dute elkar ulertzen. Eguneroko hizkuntza kalean eta familian ikasten da, baina hizkuntza formala, eskolan. Hala ere, haur eskolako umeekin egindako ikerketek erakutsi dute hizkera formala ulertzeko gaitasuna dutela[3]. Arabiera estandar modernoaren eta dialektoen arteko aldea latinaren eta gaztelaniaren artean dagoenaren antzekoa dela esan ohi da[4]. Nolanahi ere, arabiera estandar modernoa kultura audiobisualean erabiltzen da, latina ez bezala.

Erdi Aroan, arabiera literarioa kulturaren bektore garrantzitsua izan zen Europan, bereziki zientzia, matematika eta filosofian. Ondorio gisa, Europako hizkuntza askok maileguak hartu zizkioten. Haren eragina, batez ere hiztegian, argia da gaztelanian, eta pixka bat ahulagoa portugesean eta katalanean, baina baita euskaran ere[5], batez ere al-Andalusen arabiar kulturak eman zituen ia zortzi mendeen ondorioz. Sizilierak arabieratiko 500 bat hitz ditu, Ipar Afrikatik bertaratutako IX. eta X. mendeetako konkisten ondorioz. Hizkuntza balkanikoek, baita grezierak eta bulgarierak ere, asko dituzte, Otomandar Inperioarekin izandako kontaktua zela kausa.

Historian zehar, hizkuntza askotan eragina izan du, hala nola persiera, turkiera, gaztelania, urdua, kaxmirera, kurdua, bosniera, kazakhera, bengalera, hindia, malaiera, maldivera, indonesiera, paxtua, punjabera, tagaloa, sindhiera eta hausan. Era berean, arabierak hitz asko mailegatu ditu beste hizkuntza batzuetatik, bereziki greziera eta persieratik Erdi Aroan eta ingelesa eta frantsesetik gaur egun.

Arabiera klasikoa 1.800 milioi musulmanen hizkuntza liturgikoa da, eta arabiera estandar modernoa Nazio Batuen Erakundearen sei hizkuntza ofizialetako bat da[6][7][8]. Haren aldera guztiak batuta, 422 milioi hiztun inguru ditu[9], lehen eta bigarren hizkuntza gisa: munduko bosgarren hizkuntzarik mintzatuena da. Arabiar alfabetoaz idazten da, eskuinetik ezkerrera, nahiz eta hiztun batzuek ASCII Latin erabiltzen idazten duten, ortografia estandarrik gabe.


Deskribapen linguistikoa aldatu

Hizkuntza semitikoen artean zaharrena da, hau da, gaur egun bizirik dirauten hizkuntza semitarren artean, hizkuntza semitar primitibotik gertuen dagoena. VI. mendetik literatur hizkuntza da, eta musulmanen liturgia-hizkuntza VII. mendetik.

Literatur hizkerari arabieraz al-luga al-Fuṣḥà deritzo ("hizkerarik ele-ederrena"), eta poesia aurreislamdarra, Koraneko hizkuntza, literatura klasikoa eta arabe estandar modernoa (gaur egungo literaturan eta hedabideetan erabiltzen dena) barne hartzen ditu.

Hizkera dialektalak, tokian tokikoak, al-luga al-`ammiyya ("hizkuntza orokorra") izenaz izendatzen dira. Batzuen eta besteen arteko erdibideko hizkerak ere daude.

Fonologia eta idazketa aldatu

 
Arabiar alfabetoa

Arabierak eskuinetik ezkerrera idazten den idazteko modu propio eta berezia du: arabiar alfabetoa. Ahal den heinean, hitzaren barnean hizkiak euren artean lotu behar dira, baina hori ez da beti posible izaten. Beraz, letra gehienak lau moduz idatz daitezke: bakanduta, hitzaren hasieran, hitzaren barnean eta hitzaren bukaeran.

Salbuespen gutxi batzuk alde batera utziz, grafema bakoitzak fonema bat ordezkatzen du, hau da, ez dago hizki muturik, ez isildutakorik, ezta kokalekuagatik forma aldatzen duenik ere. Salbuespenak usadio erlijiosoaren ondorio dira.

Eguneroko hizkuntzan, klasikoarekin alderatuz, hizki batzuek balio ezberdinak dituzte, herrialde edo eskualdearen arabera. Ohikoa ere bada, nahiz eta modu ez eguneroko batean hitz egin, tokian tokiko ahoskera hori mantentzea.

Ez du hizki larririk: 1920ko hamarkadan ezartzeko saio bat egin zen, baina ez zen onartu. Izen nagusiek batzuetan esanahia dutenez, eta betiere gaizkiulertuak saihesteko, maiz parentesi edo kakotx artean idatzirik agertzen dira.

Hizkuntza europarren zeinuak ere bereganatu ditu, baita kasu batzuetan moldatu ere: puntua (.), kakotxa edo koma (،), puntu eta kakotxa (؛), galdera marka (؟), harridura marka (!) etab. Azken biak, euskaran bezala, esaldiaren bukaeran bakarrik idazten dira. Azkenik, eten puntuak bi dira, gure hiruren ordez.

Morfosintaxia aldatu

Aditzek erro bat dute, eta hortik aurrera beste hitzak sortzen dira, adibidez: idatz errotik, كتب (KTB):

كتب KaTaBa: Idatzi zuen

إكتتب iKtaTaBa: Izena eman zen

كتاب KiTāB: liburu

كاتبة KāTiBa: idazlea (emakumea)

مكتبة maKTaBa: liburutegi

مكتب maKTaB: idazmahai, bulego

اكتب uKTuB!: Idatz ezazu!

تكتبون taKTuBūna: Idazten duzue (bi pertsona, emakumeak)

Numero gramatikala aldatu

Singularra, duala eta plurala ageri dira.

Arabiera eta Islama aldatu

Arabiera klasikoa Koran liburu sakratuaren hizkuntza da. Oso erlazioa estua dute arabierak eta islamak, Korana arabieraz idatzita dagoelako; hala ere, arabiera klasikoa ez da musulman gehienen ama hizkuntza, arabiar herrialdeetan hizkuntzaren dialektoak hitz egiten direlako, baina gai dira Korana ulertzeko.[10]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Al-Jallad, Ahmad. Al-Jallad. 2018. The earliest stages of Arabic and its linguistic classification. (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  2. «ara | ISO 639-3» iso639-3.sil.org (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  3. Abdulkafi., Albirini,. Modern Arabic sociolinguistics : diglossia, variation, codeswitching, attitudes and identity. ISBN 9780415707466. PMC 904011986. (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  4. (Ingelesez) Kamusella, Tomasz; Kamusella, Tom. The Arabic Language: A Latin of Modernity? (pp 117-145). 2017. Journal of Nationalism, Memory and Language Politics. Vol 11, No 2. Open access: https://www.degruyter.com/downloadpdf/j/jnmlp.2017.11.issue-2/jnmlp-2017-0006/jnmlp-2017-0006.xml. (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  5. «Euskarak arabieratik hitz mordoa jaso du» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  6. (Ingelesez) Arabic. 2019-02-24 (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  7. (Ingelesez) NW, 1615 L. St; Washington, Suite 800; Inquiries, DC 20036 USA202-419-4300 | Main202-419-4349 | Fax202-419-4372 | Media. Number of Muslims in Western Europe | Pew Research Center. (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  8. (Ingelesez) «Official Languages» www.un.org 2014-11-18 (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  9. (Ingelesez) «World Arabic Language Day 2016» UNESCO 2016-12-15 (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  10. "Arabic – the mother of all languages – Al Islam Online". Alislam.org. Archived from the original on 30 April 2010. Retrieved 9 May 2014.

Kanpo estekak aldatu