Euskotren Trena

Trenak operatzen dituen Eusko Trenbideen filiala
EuskoTren» orritik birbideratua)

Euskotren Trena — lehen EuskoTren izenez ezaguna — Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. enpresa publikoaren marka komertzial bat da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan tren, metro eta funikular sareetan pertsonen garraio zerbitzuak eskaintzen ditu. Eusko Trenbideen gainontzeko marka komertzialak Euskotren Tranbia, Euskotren Autobusa eta Euskotren Kargo dira, eta Euskadiko trenbide bidezko, autobus bidezko pertsona garraio, eta tren bidezko zama garraioez arduratzen dira, hurrenez hurren.

Euskotren Trena
Eusko Trenbideen parte da

 lineko tren bat Durangoko geltokian

Datu orokorrak
Garraio motaTrena
Eskualdeak Bizkaia
 Gipuzkoa
 Lapurdi
LeloaZure bide berean
Lineak      
  Bilboko metroaren 3. linea 
Geltokiak86
Bidaiariak23 856 799 (2019)[1]
JabeaEusko Jaurlaritza
PresidenteaAntonio Aiz[2]
EgoitzaAtxuri kalea, 6; 48006 Bilbo
Webguneawww.euskotren.eus
Ustiapena
Hasiera1982ko maiatzaren 24a
EragileaEusko Trenbideak S.A.
Ibilgailuak90
Datu teknikoak
Luzera241,184 km[3]
Galiboa1 m
Abiadura maximoa120 km/h

Historia

aldatu

EuskoTren Eusko Jaurlaritzak sortu zuen 1982. urtean, 1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuan ageri den trenbideen kudeaketaren transferentzia gauzatzeko. Urte horretan, Espainiako gobernuak EuskoTren enpresari transferitu zizkion antzina FTS (Ferrocarriles y Transportes Suburbanos de Bilbao) enpresarenak ziren eta FEVEk bereganatu zituen trenbideak. 90. hamarkadan, EuskoTreni Larreinetako funikularra eta Trenbidearen Euskal Museoa gehitu zitzaizkion.[4] Gaur egun, Gipuzkoa eta Bizkaia inguruan dauzka trenbideak, Lapurdira ere heltzen direnak, Topo linea Hendaiara iristen baita. 1995ean, EuskoTrenek Bizkaiko Garraio Partzuergoari eman zion Areeta-Plentzia trenbide tartea, Bilboko metroa martxan jartzeko. Bestalde, 2017tik Bilboko metroaren 3. linea ere ustiatzen du.

2004ko irailaren 2an Eusko Legebiltzarrak Euskal Trenbide Sarea sortu zuen,[5] Europar Batasunetik zetorren trenbide sistemaren eraldaketarako araudia betetzeko. Eraldaketa trenbide-azpiegituraren kudeaketaren eta trenbide-garraioko zerbitzuen arteko bereizketa egitean oinarritzen da, eta hala, Euskal Trenbide Sarea trenbide azpiegituren kudeatzaile, eta EuskoTren trenbide garraiorako eragile bihurtu zituen.

Egungo sareak

aldatu

Euskotren Trenak Euskal Trenbide Sareak bere gain dituen trenbideak ustiatzen ditu Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdin, guztira 241,184 kilometroko luzeerarekin, zeinetatik 4,505 elektrifikatu gabe dauden, Burdinbidearen Euskal Museoan, Lasao - Azpeitia lurrunezko trenari dagozkienak. Gainera, Larreinetako funikularrak beste 1,198 kilometro gaineratzen dizkio Euskotren Trenaren sareari.[6]

Aldiriak

aldatu
Euskotrengo aldiriko lineak 2020ko urtarrilaren 1an[7]
Linea Ibilbidea Hasiera Azken luzapena Luzera (km) Geltokiak Trenak
    MatikoAmara 1901 2015 241,184 38 Euskotren 900
    Lasarte-OriaHendaia 1912 2017 28,370 20 Euskotren 900
    KukullagaLezama 1894 2015 13,10 16 Euskotren 950 edo 900
    MatikoBermeo 1888 2019 51,032 26 Euskotren 900 edo 950
    AmaraAltza 2016 2017 6,500 6 Euskotren 900
    AzpeitiaLasao 1926 2014 4,600 2 Lurrunezko trena
    MatikoElgoibar 1982 2015 55,812 24 Euskotren 900
    ZumaiaAmara 1982 2015 33,296 9 Euskotren 900
    ErmuaEibar 1982 2015 4,226 7 Euskotren 950
    LutxanaSondika 1893 2017 4,619 3 Euskotren 950

Metroa

aldatu
Euskotrengo metro lineak 2020ko urtarrilaren 1an[8]
Linea Ibilbidea Hasiera Azken luzapena Luzera (km) Geltokiak Trenak
    KukullagaMatiko 2017 2017 5,885 7 Euskotren 900 edo 950

Funikularra

aldatu
Euskotrengo funikular lineak 2020ko urtarrilaren 1an[9]
Linea Ibilbidea Hasiera Azken luzapena Luzera (km) Geltokiak Trenak
    LarreinetaEzkontrilla 1926 1926 1,179 2 Funikular

 

Lotuneak

aldatu
  • Matiko
    • Bilboko metroa: L3 (Kukullaga - Matiko)
    • Euskotren: E1 (Bilbo - Donostia), 1D (Matiko - Elgoibar), E3 (Kukullaga - Lezama) eta E4 (Matiko - Bermeo) lineen arteko lotunea.
  • Ermua
    • Euskotren Trena: E1 (Bilbo - Donostia) eta 1T (Ermua - Elgoibar) lineen arteko lotunea.
  • Elgoibar
    • Euskotren Trena: E1 (Bilbo - Donostia) eta 1D (Matiko - Elgoibar) lineen arteko lotunea.
  • Zumaia
    • Euskotren: E1 (Bilbo - Donostia) eta 1K (Zumaia - Amara) lineen arteko lotunea.
  • Hendaia
    • SNCF: Hendaia - Bordele / Tolosa Okzitania / Geneva / Lille / Paris trenbideak.
    • Renfe Operadora: Lisboa / A Coruña / Vigo / Madril - Hendaia trenbidea.


Etorkizuna

aldatu

Txorierri

aldatu

Bilboaldean Metroaren 3. linea Txorierrira helduko da, alde batetik Bilboko aireportura luzatuko baita, Artxanda mendiaren azpitik eraiki diren 1,875 kilometroko tunel berriak erabiliz, dagoeneko Euskotrenek ustiatzen duen E3 (Txorierri) lineak erabiltzen dituenak, alegia. Beste alde batetik, 2019ko urtarrilaren 15ean Bizkaiko Batzar Nagusiek gaur egungo E3 linea Metro sarean integratzeko proposamena egin zuten.[10]

Kontrako muturrean, 3. linea Kukullaga-Etxebarri geltokitik Basauri eta Galdakao udalerrietara luzatuko da, Sarratu, Galdakao eta Usansoloko Ospitaleko geltokiak eraiki ondoren. Soluzio hau erabilita Metroaren 5. linearen proiektua alde batera utzi da. Euskal Trenbide Sareak dagoeneko Galdakao erdialdea eta Galdakao-Usansolo Ospitalearen arteko trazadura aztertu eta garatuko duen informazio azterlana lizitatu du, 650.000 euroko aurrekontuarekin eta 12 hilabeteko egikaritze epeaz.[11]

Donostialdean Topo zerbitzua berritzen ari da, E2 eta E5 lineak batuz metro maiztasunak (7,5 minutukoak) eskaintzeko helburuarekin. Hala, hainbat geltoki birkokatu eta berriak eraiki ditu Euskal Trenbide Sareak, hala nola Aia-Orio, Añorga, Lugaritz, Intxaurrondo, Herrera, Altza, Fanderia, Oiartzun edota Loiolako geltokiak; eta beste batzuk 2017ko azaroaren 2an hasi ziren eraikitzen, alegia, Bentaberri, Kontxa eta Easoko geltokiak, Donostiako erdiguneko pasantea eraikitzeko lanei ekinez.[12] Gaur egun, Herrera eta Amara arteko tartean dagoeneko 7,5 minutuko maiztasuna eskaintzen da.

Funtzionamendua eta zerbitzuak

aldatu

Guneak

aldatu

Euskotren Trenaren sarea zortzi gunetan banaturik dago, lehenengo bost guneak Bizkaiko garraio publikoaren gune sisteman integratuta daudela, eta 6., 7. eta 8. guneak Gipuzkoako tarifa-sistema bateratuan (Mugi sistema) sartuta daudela:

Karnetak eta kontakturik gabeko txartelak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Barik txartela»
Sakontzeko, irakurri: «Mugi txartela»

Bizkaia zein Gipuzkoako txartel bakarrekin Euskotrenen sarean bidaiatu daiteke hobaridun prezioekin. Barik txartela Bizkaiko lurraldean dauden guneetan erabil daiteke, bai eta Gipuzkoako 4. gunean ere, Debako geltokiraino. Era berean, Mugi txartela Gipuzkoako lurraldean dauden guneetan erabil daiteke, eta Bizkaian 5. gunean ere, Ermuko geltokiraino.

Euskotrenek zein Bizkaiko Garraio Partzuergoak jaulkitako abonu-txartelak erabili ahal izateko, identifikazio-txartela behar da; horretarako, Barik zein Mugi txartel pertsonalizatuak (hau da, argazki eta izendunak) erabil daitezke, nortasun agiriarekin batera. Barik txartela Bizkaiko Garraio Partzuergoak antolatutako Bezeroen Arretarako Bulego integraletan eska daiteke: Bilboko metroko Ansio, Zazpikaleak/Casco Viejo eta Areetako geltokietan); San Mames geltokiko bestibulu nagusian; Abandoko Indalecio Prieto geltokiko goiko solairuan; Bilbobusen Bezeroen Arretarako Bulegoan (Poza Lizentziatua kalea, 6), Euskotrenen Atxuri eta Durangoko geltokietan; Leioako EHU Bizkaiko Unibertsitate Campuseko Gizarte Arloetako eraikinean; Portugaleteko Herritarren Arretarako Bulegoan (San Roke plaza); eta Sodupeko Udal bulegoetan (Gallarraga zeharkalea 20). Mugi txartel pertsonalizatua Gipuzkoako hainbat kiosko, tabako-denda, posta-bulego eta bestelako saltokitan eskura daiteke.

Bidaia-txartelak eta tarifak

aldatu

Euskotrenek ezarritako sistemaren arabera, bidaia-txartela balioztatu behar da bai sartzerakoan zein irteterakoan ere. Mugi, Barik edo BAT txartel bakarrak irteterakoan balioztatzen ez badira, txartelari isuna ezarriko zaio hurrengo bidaia egiterakoan.

Bizkaiko sarearen barruko, Gipuzkoako sarearen barruko, eta lurralde arteko bidaientzako tarifa sistema ezberdinak ezartzen dira.

Hona hemen indarrean dauden bidaia-txartelak:[13]

Euskotrenen besterik ez erabiltzekoak

aldatu
  • Joanekoa: Pertsonal eta transferiezina. Bidaia bakarra egiteko.
  • Hilekoa: Pertsonal eta transferiezina. 30 egunetan nahi beste bidaia egiteko. Soilik Larreinetako funikularrean erabil daiteke. Titulu hau erabiltzeko Bezero karneta eta nortasun agiria eramatea beharrezkoa da.
  • Bonu 2 Murriztua: Pertsonal eta transferiezina. Erosi eta 7 egunetan 2 bidaia egiteko. Soilik Bizkaiko guneetan erabil daiteke. Titulu hau erabiltzeko Barik Giza txartela eta nortasun agiria eramatea beharrezkoa da.
  • Lurralde artekoa: Pertsonal eta transferiezina. Bidaia bakarra egiteko, Bizkaia eta Gipuzkoa lurraldeen guneen arteko bidaientzako, 5. gune barruko bidaiak salbu. Titulu hau erabiltzeko argazkidun Barik Giza txartela edo nagusi, sozial edo ahalmen urriko Mugi txartela, eta nortasun agiria eramatea beharrezkoa da.

Titulu multimodalak

aldatu
  • Creditrans: Txanpondegi-titulu orokorra da, hobaridun prezioekin bidaiatu ahal izateko.
  • Gizatrans: 65 urte baino gehiago edota %65ko elbarritasuna edo handiagoa duten pertsonei zuzendutako txanpondegi-titulua da.
  • Hirukotrans: Kide ugariko familiei zuzendutako txanpondegi-titulua da.
  • Bidai 50 (Bilboko metroko Super 50 eta Euskotrenen Hileko txartelak ordezkatzen ditu): 30 egunetan 50 bidaia egiteko hileko titulua da.
  • Bidai 70 (Bilboko metroko Hilekoa eta Euskotrenen Hilekoa ordezkatzen ditu): 30 egunetan 70 bidaia egiteko hileko titulua da.
  • Bidai Oro (Bilboko metroko Hileko titulua eta Metro eta Euskotrenen arteko abonu konbinatuak ordezkatzen ditu): 30 egunetan nahi beste bidaia egiteko hileko titulua da.
  • Gazte 70 (Bilboko metroko Gazte Metro titulua eta Euskotrenen Gazte 30D txartela ordezkatzen ditu): Bizkaian erroldatutako 26 urte baino gutxiagoko gazteei zuzendutako hileko titulua da.
  • Gazte Oro (Bilboko metroko Gazte Metro titulua, Euskotrenen Gazte 30D txartela, eta Metro eta Euskotrenen arteko abonu konbinatuak ordezkatzen ditu): Bizkaian erroldatutako 26 urte baino gutxiagoko gazteei zuzendutako hileko titulua da. 30 egunetan nahi beste bidaia egiteko balio du.

Konbinatzekoak

aldatu

2019ko apirilaren 1.tik aurrera indarrean dauden tarifak:[13]

aldatu
BIZKAIA (E1 eta E4 lineak) Gune 1 2 gune 3 gune 4 gune 5 gune
Joanekoa 1,75€ 1,95€ 2,45€ 3,40€ 4,50€
Bonu 2 Murriztuta 4,35€
Barik euskarrian Creditrans Mugi / BAT 0,94€ 1,24€ 1,29€ 1,70€ 2,27€
Gizatrans 0,60€
Bidai 50 32,00€ 37,80€ 43,00 57,00€ 79,00€
Bidai 70 38,00€ 44,00€ 50,00€ 63,00€ 85,00€
Bidai Oro 46,00€ 51,00€ 56,00€ 71,00€ 93,00€
Gazte 70 32,00€ 37,00€ 42,70€ 52,00€ 60,00€
Gazte Oro 39,00€ 43,00€ 47,00€ 61,00€ 81,00€
METRO eta TXORIERRI (L3 eta E3 lineak) Gune 1 2 gune
Joanekoa 1,60€ 1,80€
Barik euskarrian Creditrans Mugi / BAT 0,91€ 1,08€
Gizatrans 0,35€
Bidai 50 32,00€ 37,80€
Bidai 70 38,00€ 44,00€
Bidai Oro 46,00€ 51,00€
Gazte 70 32,00€ 37,00€
Gazte Oro 39,00€ 43,00€
KUKULLAGAKO IGOGAILUA (L3 eta E3 lineak)
Joanekoa 0,45€
B10 3,50€
Tren titulu batekin Dohainik
LARREINETAKO FUNIKULARRA (FE linea) Tarifa orokorra Familia Ugari Orokorra (F20) Familia Ugari Berezia (F50)
Joanekoa 1,75€ 1,40€ 0,85€
Joan-etrorria 3,25€ 2,60€ 1,60€
Hilekoa 19,00€ 15,20€ 9,50€
Barik euskarrian Creditrans

edo Mugi / BAT

0,90€ 0,72€ 0,45€
Gizatrans 0,64€ 0,51€ 0,32€
GIPUZKOA (E1, E2 eta E5 lineak) Gune 1 2 gune 3 gune 4 gune
Joanekoa 1,80€ 2,65€ 4,95€ 7,25€
Mugi anonimoa 1,22€ 1,80€ 3,37€ 4,93€
Mugi arrunta
<21 bidaia
21-50 bidaia
>50 bidaia

0,95€
0,77€
0,18€

1,40€
1,14€
0,27€

2,62€
2,13€
0,50€

3,84€
3,12€
0,73€
Mugi gaztea
<21 bidaia
21-50 bidaia
>50 bidaia

0,76€
0,62€
0,00€

1,12€
0,91€
0,00€

2,10€
1,70€
0,00€

3,07€
2,50€
0,00€
Mugi nagusi / sozial / ahalmen urri
<21 bidaia
21-50 bidaia
>50 bidaia

0,46€
0,37€
0,08€

0,67€
0,55€
0,13€

1,26€
1,02€
0,24€

1,84€
1,50€
0,35€
Barik / BAT txartelak 0,95€ 1,40€ 2,62€ 3,84€
Bonu 2 murriztua 4,35€
Passeusk 5,50€
Passbask Nagusia 12,00€
Passbask <12 urte 8,00€
LURRALDE ARTEKOA(*) (E1 linea) Tarifa laua
Joanekoa 6,50€
Mugi / Barik / BAT txartelak 3,93€
Bonu 2 murriztua 4,35€
(*) Lurralde arteko bidaia bakarra Bizkaia eta Gipuzkoa lurraldeen guneen artean, 5. gune barruko bidaiak salbu

Disuasio-aparkalekuak

aldatu

Eusko Trenbideak enpresak disuasio-aparkaleku bat kudeatzen du Durangoko geltokian, bezeroek autoa bertan utzi eta trena erabiltzera bultzatzeko. Aparkalekuak hobaridun tarifa eskaitzen die tren-zerbitzua erabiliz gero, eta autoak 24 ordu baino gutxiago ematen badu bertan gorderik. Baldintzak betetzen dituzten bezeroentzako hobaridun tarifa, 2013. urtean, 0,80 €-koa da eguneko.

2019ko neguko ordutegiak

aldatu

2019ko irailaren 9tik aurrera indarrean daude neguko ordutegiak.

E1 Bilbo - Donostia linean trenak goizeko 5:50etan hasi eta 22:38ak aldera amaitzen dira lanegunetan, 10, 20, 30 edo 60 minutuko maiztasunaz, trenbide tartearen arabera.

Asteburuetan goizeko 6:52etan hasi eta 23:24etara arte ibiltzen dira, orokorrean 30 minutuko maiztasunaz.

Larunbat gauetan gaueko zerbitzua eskaintzen da Deba eta Matikoko geltokien artean, bi ordutan behin tren bat dagoelarik.

E2 Topo linean trenak goizeko 5:20etatik gaueko 23:22etara arte ibiltzen dira lanegunetan, Lasarte-Oria eta Hendaiako geltokien artean 30 minutuko maiztasunaz, Lasarte-Oria eta Irun-Colón geltokien artean 15 minutukoaz, eta Amara eta Herrerako geltokien artean 7,5 minutukoaz.

Larunbat, igande eta jaiegunetan trenak goizeko 7:05etan hasi eta 23:20etara arte ibiltzen dira, Lasarte-Oria eta Hendaiako geltokien artean 30 minutuko maiztasunaz, Amara eta Irun-Colón geltokien artean 15 eta 30 minutukoaz, eta Amara eta Herrerako geltokien artean 7, 7,5 eta 23 minutukoaz.

Larunbat gauetan gaueko zerbitzua dago orduro, eta E5 linearekin bateratuta, Amara eta Herrerako geltokien artean tren bat dago 30 minututan behin.

E3 Txorierri linean trenak goizeko 5:36etatik gaueko 23:20etara arte ibiltzen dira lanegunetan, 15 minutuko maiztasunaz 20:20ak arte, eta hortik aurrera 30 minutukoaz.

Larunbat, igande eta jaiegunetan trenak 7:16etan hasi eta 30 minutuko maiztasunaz ibiltzen dira 23:13ak arte.

Larunbat gauetan gaueko zerbitzua dago, bi ordutan behin tren bat dagoelarik.

L3 Bilboko metroaren 3. linean trenak goizeko 5:36etatik gaueko 23:25etara arte ibiltzen dira lanegunetan, 7,5 minutuko maiztasunaz.

Larunbat, igande eta jaiegunetan trenak goizeko 6:00etan hasi eta 23:28etara arte ibiltzen dira, 10 minutuko maiztasunaz egun osoan zehar.

Ostiral eta larunbat gauetan gaueko zerbitzua dago, eta trenak 15 minutuko maiztasunaz ibiltzen dira gau osoan zehar.

E4 Urdaibai linean lanegunetan lehenengo trenak goizeko 5:52etan abiatzen dira Gernikako geltokitik Bermeoko geltokira eta 6:19etan Atxuriko geltokitik Bermeokora, eta kontrako norantzan 6:15etan hasten dira Gernikako geltokitik Atxuriko geltokira, eta 6:18etan Bermeoko geltokitik Atxurikora, 30 minutuko maiztasunaz eta 23:07ak arte. Eguneko azken zerbitzuen artean, Atxuritik irteten diren 19:49, 20:49 eta 22:19etako trenak Gernikara baino ez dira heltzen. Gainera, zuzeneko zerbitzu bat dago Gernikatik Atxurira 6:59etan.

Larunbat, igande eta jaiegunetan zerbitzuak 7:15etan hasi eta 23:48etan bukatzen dira, 30 minutuko maiztasunaz.

Larunbat gauetan gaueko zerbitzua eskaintzen da bi ordutan behin, eta tren aldaketa egin behar da Zornotzako geltokian.

E5 Amara - Altza linean trenak goizeko 5:50etatik gaueko 23:03etara arte ibiltzen dira lanegunetan, Amara eta Altzako geltokien artean 15 minutuko maiztasunaz, eta Amara eta Herrerako geltokien artean 7,5 minutukoaz.

Larunbatetan trenak goizeko 7:05etan hasi eta 23:03etara arte ibiltzen dira, Amara eta Altzako geltokien artean 15 eta 30 minutuko maiztasunaz, eta Amara eta Herrerako geltokien artean 7, 7,5 eta 23 minutukoaz.

Igande eta jaiegunetan trenak goizeko 7:05etan hasi eta 23:03etara arte ibiltzen dira, 30 minutuko maiztasunaz.

Larunbat gauetan gaueko zerbitzua dago orduro, eta E2 linearekin bateratuta, Amara eta Herrerako geltokien artean tren bat dago 30 minututan behin.

Larreinetako funikularra goizeko 4:50etatik gaueko 23:00etara ibiltzen da lanegunetan eta larunbatetan, 20 eta 30 minutu arteko maiztasunaz. Igandeetan zerbitzua goizeko 7:10etan hasi eta gaueko 23:00etan bukatzen da, 30 minutuko maiztasunaz.

Bidaiariak[14]

aldatu
Bidaiariak
Urtea Bidaiariak

2005 17.756.812
2006 18.110.922
2007 18.317.585
2008 17.940.505
2009 17.149.600
2010 16.690.733
2011 16.069.673
2012 15.335.732
2013 15.731.738
2014 15.776.088
2015 15.782.933
2016 15.500.326
2017 19.388.392
2018 22.484.083
2019 23.856.799
2020 16.025.020
2021 19.708.690
2022 24.922.607
Euskotren Trena eragilearen bidaiari kopuruaren bilakaera 2005-2022 (milioi bidaiari)

Material mugikorra

aldatu

Euskotren Trenak EMU-900 eta EMU-950 serieetako trenak erabiltzen ditu, Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles enpresak eraikiak. Euskotrenek 200, 300 eta 3500 serieetako trenak erabili zituen iraganean.

EMU 900

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Euskotrenen 900 seriea»
 
EMU 900 serieko trena

2011n erositako tren seriea da. 30 tren unitatez osatzen da, lehena 2011ko abuztuaren 22an martxan jarri zela. 2013an eta 2014an progresiboki unitate gehiago jarri ziren martxan. Serie honek UT 3500 eta UT 300 serieetako trenak ordezkatu ditu. E1 (Bilbo-Donostia), 1D (Durangaldea), E2 eta E5 (Topo), E3 (Txorierri) eta E4 (Urdaibai) lineetan ibiltzen dira, eta baita Bilboko metroaren 3. linean zehar ere.

Lau kotxeko konposizioa daukate, bi kotxe motore eta bi atoi kotxe (Mc-R-R-Mc), eta bosgarren bat gaineratzeko prestatuta dago.

EMU 950

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Euskotrenen 950 seriea»
 
EMU 950 serieko trena

EMU-900 seriearen oso antzekoa, 28 tren unitatez osatutako seriea da, Bilboko metroaren 3. lineatik ibiltzeko erositakoa. Gaur egun horietariko 21 martxan dabiltza 1T (Ermua-Eibar tranbia), E3 (Txorierri) eta Bilboko metroaren 3. linean zehar.[15] Serie honek UT 3500 eta UT 300 serieetako trenak ordezkatu ditu.

Hiru kotxeko konposizioa daukate, eta laugarren kotxe bat atxikitzeko aukera. Erdiko kotxeek mugikortasun urriko pertsonentzako arrapala automatikoak dituzte, EMU 900 serieak dituen irisgarritasun neurri beretsuekin. Bestalde, komunez hornituta dago.

Aurretik erabilitakoak

aldatu

Euskotrenen zerbitzutik kanpo dauden serieak hurrengoak dira, UT3151a izan ezik, zeina Trenbiker (TRENBide IKERtzailea) izenez ezagutzen den, eta bere izenak azaltzen duen moduan, trenbideen egoera ona ikertzen du.

Azpeitiako Burdinbidearen Euskal Museoan serie hauen hainbat tren daude ikusgai.

1953an serie honetako 10 tren eraiki ziren, 60km/h-ko abiadura maximodunak, eta zerbitzuan egon ziren UT200 serieko trenek ordezkatu zituzten arte, 1985an.

1928an 15 trenez osatutako seriea egin zen, eta Bilbo - Plentzia linean ibili ziren. 1990ean serie honetako bi tren moldatu ziren Lutxana - Sondika linean ibiltzeko. Burdinbidearen Euskal Museoan MAB-5 trena dago.

1928an eraiki eta 1970ko hamarkadara arte martxan egon ziren. Burdinbidearen Euskal Museoan MAB-3 trena dago.

1928an eraiki zen, eta Burdinbidearen Euskal Museoan MD-3 trena dago.

UT 3000

aldatu

1960n eginak, 20 tren eraiki ziren Espainiako hainbat tokitan erabiltzeko. 1973tik 1990ra arte Durangaldea eta Urdaibai lineatan ibili ziren. Gaur egun 3004 trena besterik ez da esistitzen, 1995an zaharberritutakoa, eta Burdinbidearen Euskal Museoan ikusgai dago.

UT 3100

aldatu

8 trenez osatutako serie hau 1988an FTS Ferrocarriles y Transportes Suburbanos de Bilbao enpresaren tren zaharren moldaketatik dator. Bilbo - Donostia linean ibili ziren, 75 km/h-ko abiadura maximoarekin. Burdinbidearen Euskal Museoan UT3101 trena dago.

UT 3150

aldatu

Ermua - Eibar Tranbia linean erabiltzeko moldatutako 4 trenezko seriea da, 1989 eta 1990 urteen artean eginak.

UT 3500

aldatu
 
UT3500 serieko trena
Sakontzeko, irakurri: «Euskotrenen 3500 seriea»

Euskotrenek FEVE enpresatik 70. hamarkadan bereganatutako tren seriea da. Tren hauek 1977 eta 1978 urteen artean eraiki ziren,[16] eta 2013ko uztailaren 6an azken zerbitzuak eskaini zituzten, ordutik zerbitzuz kanpo daudelarik.[17]

Guztira hiru kotxedun 15 tren egon ziren, Topo, Bilbo-Donostia, Kostaldea, Ermua-Eibar Tranbia eta Urdaibai lineatan erabiliak, eta 80 km/h-ko abiadura har zezaketen.

UT 200

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Euskotrenen 200 seriea»
 
UT 200 serieko trena

Serie honetako 20 tren unitate zeuden guztira, gaur egun bi eta erdi geratzen dira bakarrik, 215 unitatea Burdinbidearen Euskal Museoa babesten du, lau unitate Mantenimiento Técnico Ferroviario-k erosi zituen, kotxe batzuk eraberritzeko saldu ziren eta 209 unitateko bi kotxe Durangoko Kurutziaga Ikastolan daude ikusgai.

Serie hau 1983. urtean eskatu zitzaion CAF enpresari, eta bi urte geroago hasi ziren entregatzen, 1985 eta 1986 artean. Hasierako bidaia UT 208ak egin zuen 1986ko otsailaren 24an, Bilbo eta Algorta artean, Jose Antonio Ardanza Lehendakariaren presentziaz. Inauguratu eta egun gutxitara agertu ziren arazo teknikoak zirela eta, tren batzuk funtzionamenduz kanpo jarri behar izan zituzten. Serie hau Bilbo - Plentzia linearako eskuratu ziren, baina linea hori Metro Bilbaok bereganatu zuenean, tren horiek Bilbo - Donostia eta Urdaibai lineatara bidali ziren. Hasiera batean serie honek hiru kotxezko konposizioa zeukan, orain lau dituen bitartean.

Zenbait trenen kontrako atentatuak gertatu izan dira, 1989an UT 204aren kontra, 1990n UT 205 eta 1994an eta 2002an UT 215aren kontra, alegia.

Bestalde, istripuen ondoriozko matxurak ere jasan dituzte tren batzuek. Hala, UT 210ak matxurak izan zituen 2005ean Durangon jazotako istripu batean, eta UT 206ak 2006an Maltzagako istripuan.

UT 300

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Euskotrenen 300 seriea»
 
UT 300 serieko trena

1990an erositako seriea da. 12 tren unitatez osatzen da, lehena 1990ko irailaren 20an martxan jarri zela. Gaur egun unitate bat baino ez dago, UT-308a, Lutxana-Sondika anezkan erabilita eta gaur egun Burdinbidearen Euskal Museoak jatorrizko koloreetan gordezen dute. Serie hau osatzen zuten gainontzeko tren unitateak EMU 900 eta 950 serieetako trenek ordezkatu dituzte.

Hasieran Topo linean erabili ziren, izan ere serie honek gidariaren kabinan aurrera irekitzen diren ateak ditu, tunel baten barruan larrialdia gertatzekotan trena hustutzeko aproposak. Geroago, ordea, gehienak Txorierriko linea ibili ziren. Serie honetako hiru trenek, UT 310, 311 eta 312 hain zuzen, Bilbo eta Hendaia arteko eskualde zerbitzuak egin ohi zituzten, Euskotrenek 2013an zerbitzu hau kendu zuen arte.

Bi kotxeko konposizioa daukate, baina bikoiztuta ere ibil zitezkeen.

Eusko Trenbideak sozietateak erabiltzen dituen trenbideak Euskal Trenbide Sareak eraiki eta kudeatzen ditu. Azken urteotan Eusko Jaurlaritzak bere gain dituen trenbideak hobetzeko proiektuak gauzatzen ari ditu, zerbitzua hobetzeko asmoz. Horretarako inbertsio handiak egiten ari ditu, gehienak Euskotren XXI izeneko plan estrategikoaren barruan.[18]

Azken urteotan egindako lanak, bukatuak

aldatu
  • Bilbo:
    • Bilboko metroaren 3. linea martxan jartzea. (2017-04-08)
    • Artxandako tunel berriak, 1.875 metro luzedunak, Metroaren 3. linea eta E3 lineen arteko lotura gauzatzeko. (2017-04-08)
    • E3 linea Metro sarearekin bat egitea. (2017-04-08)[20]
    • E4 linea Metro sarearekin bat egitea. (2019-09-09)[21]
  • Etxebarri:
    • Zubi berria eraikitzea, Bilbo - Donostia trenbideko 4,901. puntu kilometrikoan. (2012-06-06)
    • Kukullagako geltokia irekitzea. (2017-04-08)
  • Zaratamo:
    • Arkotxa auzoan, Bilbo-Donostia trenbideko 7,607 kilometro puntuan zegoen Praderako trenbide pasonibela kentzea, trenbideen gaineko oinezkoentzako pasabidea eta igogailuak eraikita. (2017-09-18)[22]
  • Usansolo-Lemoa tartea:
    • Lasarmintegiko pasonibela kentzea, horren ordez trenbidearen gainetik igaroko den 158 metro luzeradun bidea eraikiz. (2018-07-27)[23]
  • Zornotza:
    • Bilbo-Donostia linearako geltoki berria.
  • Euba-Iurreta tartea:
    • Trenbidearen bikoizketa, +Durango izeneko proiektuaren barruan.
    • 10 pasonibel kentzea.
    • Bernabeitiako tunel saihesbidea.
    • Trenen abiadura eta maiztasunak handitu dira, 80km/h-tik 90ra pasatuz.
  • Traña-Matiena-Lebario tartea:
    • Trenbidearen bikoizketa.
    • Lebarion Euskotrenen kotxetegi eta tailerrak eraikitzea. (2013)
    • Trenen abiadura eta maiztasunak handitu dira Bilbo - Donostian linean.
  • Ermua:[30]
    • 1.500 metroko trenbide bikoitzeko saihesbidea Zaldibar-Ermua artean. (2019-01-30)
    • Ermuko geltoki berria martxan jartzea. (2019-01-30)
    • Oletxeko pasonibela kentzea. (2019-01-30)
  • Eibar:
    • San Lorentzo-Unibertsitatea tartearen 800 metroko trenbide bikoizketa. (2010-12)[31]
    • Unibertsitateko geltokiaren berrikuntza. (2010-12)
    • Ardantzako geralekuaren estaltze eta berrikuntza. (2011-02-26)[32]
    • Eibarko geltokiaren berrikuntza, irisgarritasunerako igogailua eta goitiko pasabidea eginez. (2012-09-07)[33]
    • Eibarko geltokiko pasonibela kentzea.
    • Txarakuako pasonibela kentzea, Urkizutik Elektrozikloetako etxeetarainoko saihesbidea eginez.
    • Trenbidearen bikoizketa.
    • Amaña-Ardantza tarteko trenbide bikoizketa. (2015-10-24)
    • Trenbidea estaltzea Amaña-Ardantza tartean. (2015-10-24)[34]
    • Geltoki berria Amañan. (2015-10-24)
  • Eibar-Azitain tartea:[35]
    • 775 metro luzeko trenbide bikoizketa. (2012-09-07)
    • Geltoki berria Azitainen. (2012-09-07)
    • 2 pasonibel kentzea. (2012-09-07)
  • Karakateko baztertzegunea:
    • Ibilbidea Azitain-Mendaro trenbidearen bikoizketarekin bateragarri izateko diseinatzea. (2011-12)
  • Oikinako bazterbidea:[36]
    • Bazterbide trenbidea eraikitzea, Oikinako geralekua izandakoan, Bilbo - Donostia linean. (2012-09)
    • 500 metro luzeko trenbide bikoizketa. (2012-09)
  • Zarautz:
    • Santa Klarako pasonibela kentzea. (2018-10-01)[37]
  • Zarautz-Orio tartea:
    • Zarauzko geltokia moldatzea.[38]
    • Trenbideen azpitik oinezkoentzako eta bizikletentzako pasabidea eraikitzea, Salberdin, Lapurdi eta geltokiko parkea elkarlotuz.[38]
    • San Pelaio geltokia moldatzea.
    • Trenbideen azpitik oinezkoentzako eta bizikletentzako pasabidea eraikitzea, Salberdin, Lapurdi eta geltokiko parkea elkarlotuz.[38]
  • Aia-Orio tartea:[39]
    • Aia-Orioko saihesbidea. (2010-10-18)
    • Geltoki berria Orion. (2010-10-18)
    • 1.635 metro luzeko trenbide bikoizketa. (2010-10-18)
    • Ibilbidearen zuzenketa. (2010-10-18)
  • Lasarte Oria-Errekalde tartea:
    • 1.800 metroko trenbide bikoizketa.
    • 400 metro luzerako baztertzegune trenbidea egitea.
    • Bi bide gehitzea, bobinen karga eta deskargak egiteko.
    • Errekaldeko geltokia moldatzea.
  • Errekalde-Añorga tartea:
    • Trenbidearen bikoizketa. (2012-04-10)
    • Trenbidearen zuzenketa tunel eta zubi bitartez. (2012-04-10)
    • Geltoki berria Añorgan. (2012-04-10)
  • Lutxana-Sondika tartea:
    • Trenbide tartea berrirekitzea. (2015-06-01)

Gauzatzen ari diren lanak, 2024ko maiatzean

aldatu
  • Orio-Usurbil tartea:
    • 1.580 metroko trenbide zuzenketa.
    • Aginagako mozketa, 1.335 metroko luzeraduna. Eraikitze azterlana amaiturik dago eta ingurumen eraginaren adierazpen fasean dago.[47]
  • Donostia:[48]
    • Lugaritz-Mirakontxa-Amara artean 4,2 kilometroko lurpeko trenbide berria eraikitzea.
    • Donostiako pasanteko Lugaritz-Mirakontxa tartea eraikitzea, 2,1 kilometrokoa. 2017ko udazkenean lanak hasi ziren eta 46 hilabeteko epean amaituko dira.[49][50]
    • Bentaberriko geltokia eraikitzea. 2017ko udazkenean lanak hasi ziren eta 46 hilabeteko epean amaituko dira.[49][50]
    • Donostiako pasanteko Mirakontxa-Easo tartea eraikitzea, 2,087 kilometrokoa. 2018ko otsailean lanak hasi ziren eta 48 hilabeteko epean amaituko dira.[50]
    • Kontxako geltokia eraikitzea. 2018ko otsailean lanak hasi ziren eta 48 hilabeteko epean amaituko dira.[50]
    • Easoko lurpeko geltokia eraikitzea. 2018ko otsailean lanak hasi ziren eta 48 hilabeteko epean amaituko dira.[50]
  • Altza-Pasaia-Galtzaraborda tartea:
    • Altza eta Pasaia artean 3 kilometroko lurpeko trenbide berria.
    • Geltoki berriak Pasai Antxo eta Galtzarabordan.[51]

Eraikitze edota informazio azterlanean dauden lanak

aldatu
  • Lebario-Zaldibar tartea:
    • Trenbidearen bikoizketa, Bilbo-Donostia linean abiadura eta maiztasunak handitzeko.
    • Berrizko pasonibela kentzea.
    • Geltoki berria Berrizen.
  • Zaldibar-Ermua tartea:
    • Trenbidearen bikoizketa, Bilbo-Donostia linean abiadura eta maiztasunak handitzeko.[54]
  • Ermua-Elgoibar tartea:
    • Ermua-San Lorentzo tartearen trenbidearen bikoizketa.[55]
    • Unibertsitatea-Amaña tartearen trenbidearen bikoizketa.[56]
    • Ardantza-Eibar tartearen trenbidearen bikoizketa.
    • Maltzagan subestazio elektrikoa eraikitzea.
    • Elgoibarren trenbidearen zuzenketa.

Lanak aztergai

aldatu

Irudiak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskotren. «EUSKOTRENEK HAZTEN JARRAITZEN DU BERE UNITATE OPERATIBO GUZTIETAN», 5 or. (Noiz kontsultatua: 2020-01-11).
  2. Deia. «Palomino regresa a Euskotren como director general» (Noiz kontsultatua: 2013-01-29).
  3. Euskal Trenbide Sarea. «Trenak» (Noiz kontsultatua: 2013-01-28).
  4. Euskotren. «Euskotren XXI» (Noiz kontsultatua: 2013-01-28).[Betiko hautsitako esteka]
  5. Euskadi.net. «MAIATZAREN 21EKO 6/2004 LEGEA, RED FERROVIARIA VASCA-EUSKAL TRENBIDE SAREARI BURUZKOA» (Noiz kontsultatua: 2013-05-26).
  6. Euskotren. «Trenak» (Noiz kontsultatua: 2013-01-28).[Betiko hautsitako esteka]
  7. «Trena | Drupal» www.euskotren.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-07).
  8. «Funikularra | Drupal» www.euskotren.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-07).
  9. «Metroa | Drupal» www.euskotren.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-07).
  10. (Gaztelaniaz) «Las Juntas Generales de Bizkaia apuestan por integrar Euskotren Txorierri en la línea 3 del metro . Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  11. Irekia. «Irekia - Tapia eta Rementeria tren konexio berrian ari dira lanean, Euskotrenen bitartez Galdakaori eta Usansoloko Ospitaleari zerbitzua emateko» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  12. TOPO - Proiektua. (Noiz kontsultatua: 2017-10-10).
  13. a b (PDF) Tarifak 2019. (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
  14. Gardentasuna | Euskotren. (Noiz kontsultatua: 2019-01-11).
  15. (Gaztelaniaz) listadotren.es. Euskotren - 950. (Noiz kontsultatua: 2017-08-03).
  16. Euskotren. «Memoria 2011» (PDF), 40 or. (Noiz kontsultatua: 2013-01-28).[Betiko hautsitako esteka]
  17. Euskotren Trena. «Bihar larunbatean 3500 serieko materialekin azken tren zerbitzua eskainiko da» (Noiz kontsultatua: 2013-07-06).[Betiko hautsitako esteka]
  18. Euskotren. «Euskotren XXI Plan Estrategikoa» (Noiz kontsultatua: 2013-01-28).[Betiko hautsitako esteka]
  19. Irekia. «Irekia - Eusko Jaurlaritzak 11,4 M€ inbertitu ditu Txorierriko geltokiak berriztatzeko eta trenbidea modernizatzeko lanetan» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-12).
  20. Irekia, Eusko Jaurlaritza. (). «Bilboko metroa 3. linea» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-08).
  21. «Neguko ordutegia | Drupal» www.euskotren.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-08).
  22. Irekia. Irekia - Zaratamoko oinezkoen igarobideak trenbidea gainditzeko aukera ematen du gaurtik aurrera. (Noiz kontsultatua: 2017-09-25).
  23. (Gaztelaniaz) Abierta la vía alternativa al paso a nivel de Usansolo. Deia, Noticias de Bizkaia. (Noiz kontsultatua: 2018-10-05).[Betiko hautsitako esteka]
  24. Irekia. (). «Eusko Jaurlaritzak 3,5 milioi euro inbertituko ditu Zornotza eta Bermeo arteko trenbide linea hobetzeko lanetan» www.ets-rfv.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-21).
  25. Vasco, Eusko Jaurlaritza - Gobierno. (2018-10-05). «Muxikako andenen berriztapen eta argiteraia» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
  26. Irekia, Eusko Jaurlaritza. (). «Eusko Jaurlaritzak 3,5 milioi euro inbertituko ditu Zornotza eta Bermeo arteko trenbide linea hobetzeko lanetan» www.ets-rfv.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-21).
  27. Euskal Trenbide Sarea. «Durango zeharkatzen duen lur azaleko trenbide azpiegitura kentzeko lanekin hasi da ETS» (Noiz kontsultatua: 2013-01-28).[Betiko hautsitako esteka]
  28. (Gaztelaniaz) «[dotb.eus [vídeo] La vieja estación del tren de Durango pasa a la historia | dotb Durangaldeko Telebista»] dotb Durangaldeko Telebista 2018-01-18 (Noiz kontsultatua: 2018-07-10).
  29. (Gaztelaniaz) «[dotb.eus Cierre del acceso a la estación del tren por Ezkurdi desde el lunes por obras | dotb Durangaldeko Telebista»] dotb Durangaldeko Telebista 2018-03-07 (Noiz kontsultatua: 2018-07-10).
  30. Irekia. «Irekia - Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 30ean jarriko du zerbitzuan Ermuko tren geltoki berria» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-30).
  31. El Diario Vasco. «El desdoblamiento más difícil» (Noiz kontsultatua: 2013-01-28).
  32. El Correo. «La nueva estación de tren de Ardantza entrará hoy en funcionamiento» (Noiz kontsultatua: 2013-01-28).[Betiko hautsitako esteka]
  33. El Correo. «La centenaria estación de tren y la de Azitain entran en servicio el viernes» (Noiz kontsultatua: 2013-01-28).
  34. Irekia Eusko Jaurlaritza. «Lehendakariak Amaña-Eibar tren-azpiegitura berriak bisitatu ditu, baita espazio publiko berriak ere» (Noiz kontsultatua: 2015-10-24).[Betiko hautsitako esteka]
  35. Euskal Trenbide Sarea. «Euskal Trenbide Sarea 2012ko Txostena», 18 or. (Noiz kontsultatua: 2017-02-02).[Betiko hautsitako esteka]
  36. a b c d Irekia. «Irekia - Lehendakariak zuzenetik ezagutu ditu Euskotreneko Hendaia-Donostia trenbidearen lineako lan guztiak» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-05).
  37. Euskal Trenbide Sarea. (). «Santa Klarako trenbide-pasagunea kendu eta azpiko pasagunea ireki dute Zarautzen» www.ets-rfv.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-05).
  38. a b c «Hitzarmena adostu dute Zarauzko udalak eta ETSk, tren geltoki berriaren proiektua idazteko» urolakosta.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
  39. (Gaztelaniaz) Euskal Trenbide Sarea. Inaugurada la nueva variante ferroviaria de Aia-Orio de la línea Bilbao Donostia/San Sebastián. (Noiz kontsultatua: 2017-09-25).[Betiko hautsitako esteka]
  40. «El Gobierno Vasco cede a Donostia el antiguo túnel del topo en Aiete para su uso como bidegorri» El Diario Vasco 2007-06-19 (Noiz kontsultatua: 2018-10-05).
  41. El Diario Vasco. «El Metro conecta desde hoy Intxaurrondo con el centro de San Sebastián en ocho minutos» (Noiz kontsultatua: 2013-01-28).
  42. Euskal Trenbide Sarea. /fin_fanderia_oiartzun.html «El Gobierno Vasco concluye las obras de desdoblamiento de vía entre las estaciones de Fandería y Oiartzun» (Noiz kontsultatua: 2013-01-28).
  43. Euskal Trenbide Sarea. «Altza más cerca de formar parte de la red del Metro de Donostialdea» (Noiz kontsultatua: 2013-01-28).
  44. Irekia. Irekia - Igogailuaren eraikuntzak Irungo trenbide pasagunea kentzeko aukera emango du. (Noiz kontsultatua: 2017-09-25).
  45. Irekia. «Irekia - Eusko Jaurlaritzak Irun Coloneko geltokiaren irisgarritasuna hobetuko du, beste igogailu bat instalatuz» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-26).
  46. Irekia. Irekia - Eusko Jaurlaritzak Hendaiako Euskotrenen geltokia zaharberrituko du. (Noiz kontsultatua: 2017-10-20).
  47. El Diario Vasco. «El desdoblamiento de Eusko Tren prevé un tunel de 1.335 metros en Aguinaga» (Noiz kontsultatua: 2013-01-28).
  48. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f,r01e00000fe4e66771ba470b85e6897e3cbce045d. (2017-05-15). Topoaren tren-saihesbidearen lanak udazkenean hasiko dira. (Noiz kontsultatua: 2017-07-02).
  49. a b Irekia. Irekia - ETSk Topoaren Lugaritz-Mirakontxa tartea esleitu du 38 milioi euroren truke. (Noiz kontsultatua: 2017-09-25).
  50. a b c d e Irekia. Irekia - ETSk Topoaren saihesbidearen Mirakontxa-Easo tartea esleitu du 53,2 milioi euroren truke, 48 hilabeteko epean egiteko. (Noiz kontsultatua: 2017-12-27).
  51. El Diario Vasco. «Altza estará conectado por tren en 2015» (Noiz kontsultatua: 2013-01-28).
  52. (Gaztelaniaz) «Una pasarela sustituirá el paso a nivel de Zamudio. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2019-07-21).[Betiko hautsitako esteka]
  53. Irekia. Irekia - Eusko Jaurlaritzak 3. linearen eta Txorierriko lerroaren arteko lotura hobetuko duen “Ola-Sondika” informazio azterlana jende aurrean aurkeztu du. (Noiz kontsultatua: 2017-10-19).
  54. El Correo. «El Gobierno vasco hace público el futuro trazado del tren entre Ermua y Zaldibar» (Noiz kontsultatua: 2013-01-28).
  55. El Correo. «Comienzan con antelación las obras de la nueva estación de Ermua» (Noiz kontsultatua: 2013-01-28).
  56. El Correo. «El Gobierno vasco invierte 107 millones en modernizar el tranvía Ermua-Eibar-Elgoibar» (Noiz kontsultatua: 2013-01-28).
  57. El Diario Vasco. «Tren lineako Usurbil eta Lasarte zatiaren eraikuntza proiektua esleitu da» (Noiz kontsultatua: 2013-01-28).
  58. Euskal Trenbide Sarea. (). «Eusko Jaurlaritzak, Topoa Irunen integratzeko proiektua definitzen duen Alternatiben Azterlana amaitu du» www.ets-rfv.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-26).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu