Foruko geltokia
Forua Euskotren Trena eragilearen E4 lineari dagokion lurgaineko geralekua da, izen bereko udalerriko Elejalde auzoan dagoena. 1893ko martxoaren 15ean ireki zen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 4. tarifa-gunearen barruan dago.
Forua | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Elejalde auzoa, 70; 48393 | |||||||
Udalerria | Forua, Bizkaia | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Gunea | 4. gunea | |||||||
Irekiera | 1893ko martxoaren 15a | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Zerbitzuak | ||||||||
Nasak | 1 | |||||||
Trenbideak | 1 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
EuskoTren | Bilbo ↔ Bermeo |
Geralekua Zornotza-Gernika trenbidea Sukarrietaraino luzatzearekin batera ireki zen. Luzapen honen geltokien eraikinen diseinuak oso sinpleak eta eraikuntza kalitate eskasekoak ziren, Zornotza-Gernika tarteko geltokiekin alderatuta. Hala, Foruko geralekuan zurezko egituradun adreiluzko eraikin bat proiektatu zen, bi solairukoa eta nasa bakarrekoa. 90ko hamarkadan, eraikuntzaren egoera txarra zela eta, eraistea erabaki zen, eta gaur egun txarteldegiak jasotzen dituen markesina sinplez baino ez dago hornituta.
Geralekuak nasa eta trenbide bakarra du, eta kanpoaldean doako aparkaleku txiki bat dago.
Kokapena
aldatuTrenbide kokapenari erreparatuz, geralekua zabalera metrikoa duen Zornotza-Bermeo trenbidearen parte da, 16,541. puntu kilometrikoan kokatuta.[1]
Sarbideak
aldatuGeralekuak sarbide bakarra du, malda handia duen arrapala bidezkoa eta doitu gabeko aparkaleku baten ondoan kokatuta. Hala, nahiz eta geralekua irisgarria izan, heltzea zaila izan daiteke mugikortasun urriko pertsonentzat.[2]
Irisgarritasuna
aldatuGeltokira sarbidea | Elejalde auzoa, 70 | |
Nasara sarbidea | 1. trenbidea | |
Trenera sarbidea | 1. trenbidea |
Erreferentziak
aldatu- ↑ OLAIZOLA ELORDI, JUANJO. «ZORNOTZA ETA BERMEO ARTEKO TRENA» Euskotren, 151 or. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).
- ↑ (PDF) Ararteko - INFORME EXTRAORDINARIO DIAGNÓSTICO DE ACCESIBILIDAD DEL SISTEMA DE TRANSPORTE PÚBLICO EN LA CAPV: ACTUALIZACIÓN DE LAS FICHAS SÍNTESIS DEL ANEXO I (Euskal Trenbide Sarea). (Noiz kontsultatua: 2017-10-27).[Betiko hautsitako esteka]