Debako geltokia

eraikitako euskal ondare nabaria Deban
43°17′37″N 2°21′20″W / 43.293594°N 2.355509°W / 43.293594; -2.355509

Deba Euskotren Trena eragilearen E1 lineari dagokion lurgaineko tren geltokia da, izen bereko udalerrian kokatuta dagoena,  N-634  errepidearen alboan eta Arakistain plazaren aurrean, hain zuzen ere. Mugi sistemaren 4. tarifa-gunean eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 5. tarifa-gunearen barruan dago. Geltokia Bilbo eta Deba lotzen dituen gaueko trenen geltoki-buru da.

Deba
Geltokia nasetatik ikusita.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Mendaro    Arroa »
Kokapena
HelbideaArakistain plaza, 6; 20820
UdalerriaDeba,  Gipuzkoa
Geltokiaren datuak
Gunea4. gunea (Mugi)
5. gunea (BGP)
IrisgarriaGeltoki erabilgarria 
ZerbitzuakAparkalekua  Pertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaTrena Autobusa Taxi 
Nasak2
Trenbideak3
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTren  Bilbo Donostia
LurraldebusDB04  Mallabia - Ondarroa
DB05  Ondarroa - Zumaia
DB06  Soraluze - Ondarroa
BestelakoakTaxi  Taxi

Geltokiak hiru trenbide eta bi nasa ditu, bata izkinekoa eta bestea zentrala. Nasen arteko aldaketa egiteko pasonibela gurutzatu beharra dago. Kanpoaldean komun publikoa dago, eta 100 metrora ordainpeko aparkalekua.

Sarbideak aldatu

Geltokiak bi sarbide ditu: bata, nagusia, eskailera eta arrapala bidezkoa geltokiko eraikinera jotzen duena; eta bestea, bigarren mailakoa, arrapala bidezkoa eta zuzenean nasetara jotzen duena, pasonibela dagoen kokalekuan.

Lotuneak aldatu

Geralekuaren behealdean Lurraldebus zerbitzua hornitzen duten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:

  • DB04 Mallabia – Deba - Ondarroa
  • DB05 Ondarroa - Zumaia
  • DB06 Soraluze - Ondarroa

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu