Zornotza-Bermeo burdinbidea

Zornotza-Bermeo trenbidea» orritik birbideratua)

Euskal Trenbide Sarearen Zornotza-Bermeo trenbidea, Gernikatxu ezizen ohiaz ezaguna,[2] zabalera estuko (1.000 mm) trenbide bat da, Zornotzako geltokian hasi eta Bermeoko geltokian bukatzen dena, bidetik Zornotza, Muxika, Gernika-Lumo, Forua, Busturia, Mundaka eta Bermeo udalerriak zeharkatuz. Bilbo-Donostia trenbidearekin bat egiten du Zornotzan, eta 7 geltoki eta beste 7 geraleku izan zituen, gaur egun geltoki guztiak eta 6 geraleku zerbitzuan daudelarik.

Zornotza-Bermeo burdinbidea

Zornotza-Bermeo trenbidea Sukarrieta inguruan.
Datu orokorrak
Garraio motaTrena
EskualdeakBusturialdea
Geltokiak13
Bidaiariak1.039.962 (2016)[1]
JabeaEuskal Trenbide Sarea
Webguneawww.ets-rfv.euskadi.eus
Ustiapena
Hasiera1888ko abuztuaren 4a
EragileaEusko Trenbideak
Maiztasuna30' 60'
Datu teknikoak
Luzera28,772 km
Galiboa1 m
Abiadura maximoa80km/h (UT 200, UT 300)
90km/h (EMU 900, EMU 950)
 Mapa
KINTa
PK 0,000 Amorebieta Bilbo-Donostia trenbidea
hKRZWae
0,427 Zornotzako bidezubia
HST
0,796 Amorebieta geralekua
hKRZWae
1,055 Zornotza azpiko pasagunea
TUNNEL1
2,301 1. tunela
TUNNEL1
3,700 Autzaganeko tunela
BHF
6,598 Zugastieta
hKRZWae
7,034 Oka I bidezubia
hKRZWae
7,305 Oka II bidezubia
hKRZWae
7,813 Oka III bidezubia
TUNNEL1
8,013 Larreako tunela
TUNNEL1
8,803 Usparitxako tunela
BHF
11,206 Muxika
STR
HST
13,578 Lurgorri
STR
BHF
14,503 Gernika
STR
HST
15,141 Institutua
STR
HST
16,541 Forua
STR
eHST
19,865 Murueta
STR
20,784 Muruetako azpiestazio elektrikoa
hKRZWae
21,223 Muruetako bidezubia
HST
21,342 Busturia San Kristobal
STR
BHF
22,722 Busturia Axpe
STR
BHF
24,001 Busturia Itsasbegi
TUNNEL1
24,993 5. tunela
TUNNEL1
25,265 6. tunela
TUNNEL1
25,615 7. tunela
hKRZWae
25,754 Mundakako bidezubia
TUNNEL1
25,857 8. tunela
BHF
26,243 Mundaka
hKRZWae
27,381 Lamiarango bidezubia
TUNNEL1
27,610 9. tunela
TUNNEL1
27,843 10. tunela
hKRZWae
27,990 Portuko gaineko bidezubia
TUNNEL1
28,200 11. tunela
TUNNEL1
28,329 12. tunela
KBHFe
28,772 Bermeo

Trenbidea 28,772 kilometro luze da, eta hiru tarteren baturaz osatu zen: Zornotza-Gernika tartea, 14,51 km-koa eta 1888ko abuztuaren 4an inauguratua; Gernika-Sukarrieta tartea, 9,48 km-koa eta 1893ko martxoaren 15ean inauguratua; eta Sukarrieta-Bermeo tartea, 11 km-koa eta 1955eko abuztuaren 16an inauguratua. Azken tarte hau ireki aurretik, Sukarrieta eta Bermeo artean animalia bidezko trakziodun tranbia egon zen.[3]

Trenbide honetan zehar Eusko Trenbideak eragileak E4 linea ustiatzen du, Matiko eta Bermeoko geltokien arteko ibilbidea egiten duena.

Historia

aldatu

Aurrekariak

aldatu

Busturialdean egon zen lehen trenbidea Bermeo eta Sukarrieta lotzen zituen animalia trakziodun tranbia izan zen, 11 kilometro luze eta 750 mm-ko trenbide zabaleraduna, eta 1855eko abuztuaren 16an inauguratu zena.

Trenbidearen irekiera: Zornotza-Gernika tartea

aldatu

1882an zabalera metrikodun Bilbo-Durango trenbidea inauguratu zen, Bizkaiko Burdinbide Nagusiaren Konpainiak eraiki eta ustiatuta, eta gerora Ferrocarriles Vascongados enpresan integratuko zena. Trenbide horren baitan Zornotzako geltokia eraiki zen. Urte bereko martxoan Zornotza eta Gernika-Lumo artean trenbidea eraikitzeko azterlanak hasi ziren, aipatutako Zornotzako geltokitik hasita. Hala, Zornotzatik Gernika-Lumorako Burdinbide Konpainia sortu zen. Trenbide hau, zabalera metrikokoa, 14,51 km-ko trazadura izango zuen, Autzaganeko mendatea bi tunel bidez zeharkatuko zuen eta ondoren Oka ibai bazterrean zehar ibiliko zen.

Trenbideak lau geltoki zituen: Zornotza, Zugastieta, Muxika eta Gernika. 1888ko abuztuaren 4an inauguratu zen eta Bizkaiko Burdinbide Nagusiaren Konpainiarekin akordioan zerbitzu batzuk Bilbora heltzen ziren.

Lehenengo luzapena: Gernika-Sukarrieta tartea

aldatu

1891eko uztailaren 3an Zornotzatik Gernika-Lumorako Burdinbide Konpainiak trenbidea Gernikatik Sukarrietaraino luzatzeko kontzesioa lortu zuen, gerora Mundaka eta Bermeora ere luzatzeko aukerarekin.

1893ko martxoaren 15ean Gernika eta Sukarrieta arteko 9,48 km-ko tartea ireki zen, Oka ibaiaren ezkerraldetik igarota. Tartea irekitzearekin batera Institutua-Gernika, Forua, Murueta, Busturia San Kristobal, Busturia Axpe eta Sukarrietako geltokiak ireki ziren, Bermeo eta Sukarrieta arteko tranbiarekin lotunea baitzegoen. Enpresaren berrizendapena gauzatu zen, Zornotzatik Gernika-Lumo eta Sukarrietarako Burdinbide Konpainia izena jasoz.

1927az geroztik errepide bidezko garraioaren konpetentzia handitu zen, eta trenbideak galera ekonomiko larriak jasaten hasi zuen. Horren ondorioz 1932an kontzesioa bertan behera gelditu zen, eta martxoaren 31n Estatuak Zornotza-Sukarrieta trenbidearen eskumena bereganatu zuen. Linea Ferrocarriles Vascongadosi alokatzea saiatu zen, baina ezetza eman zitzaion eta irailaren 30ean Explotación de Ferrocarriles por el Estado (EFE) konpainiak eskuratu zuen trenbidea. Era berean, Estatuak Compañía de Automóviles Vascongados (Ferrocarriles Vascongadosen filiala) enpresak zuen Bermeo-Bilbo autobus linearen kontzesioa ezeztatu zuen azaroaren 11n. Hala, Ferrocarriles Vascongadosek trenbidearen ustiapenean interesa hartzera behartu zuen.

EFEk linearen hainbat trenbide tarte berritu zituen, eta batik bat Anglo-Vasco-Navarro trenbidetik ekarritako material mugikor berria ekarri zuen.

1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpearen ondoren trenbidea Langile Komitearen esku gelditu zen, 1937ko otsailaren 28an Lehenbiziko Eusko Jaurlaritzari eskualdatzea egin zitzaion arte. apirilaren 26an, Gernikako bonbardaketan, Gernikako geltokiko instalakuntzak suntsitu zituzten, eta apirilaren 29an trenbidea Nazionalen esku gelditu zen. Eragindako kalte handien ondorioz zerbitzua etenarazi zen.

1937ko ekainaren 19an trenbidea berrireki zen, zailtasun handiekin bazen ere.

1938ko uztailaren 14an Zornotzan Ibaizabal gaineko zubi berria zerbitzuan jarri zen, eta Gernikako geltokiko instalakuntzak berreraiki ziren.

Gerraondokoan trenbideak trafiko handipen nabaria izan zuen, errepide bidezko garraioaren zailtasunak eta eskualdeak izaten hasia zuen garapen industrialagatik.

Bigarren luzapena: Sukarrieta-Bermeo tartea

aldatu

Trenbidea Bermeora helarazteko ideia aintzinakoa zen, batez ere zamen garraioaren ikuspegitik, trenbideak itsas-trafikoarekin lotura on bat izateko. Horretarako bi aukera zeuden, alde batetik Lutxana-Mungia trenbidea (1894ko uztailaren 10ean inauguratua) Mungiatik Bermeora luzatzea, eta beste alde batetik Zornotza-Sukarrieta trenbidea (1893ko martxoaren 15ean Sukarrietara heldu zena) luzatzea.

Lutxana-Mungia trenbidea luzatzeko abantaila nagusia Mungia eta Bermeo arteko distantzia (37 km) Gernika eta Bermeo artekoa (59 km) baino txikiagoa izatea zen, bidaia-denbora laburragoa eta eraikuntza merkeagoa izango zelarik. Luzapenak geltokiak aurreikusten zituen Larrauri, Bakio eta Bermeon, eta geralekua Mungiako Belako auzoan, eta Sollube mendia 1.470 metro luze izango zen tunel bitartez zeharkatuko zuen. Luzapen hau ez zen inoiz gauzatu, Lutxanatik Mungiarako Burdinbide Konpainiak izan zituen zailtasun ekonomikoengatik.

Bere aldetik, Sukarrietatik luzapena egiteko abantaila nagusia Sollube mendia zeharkatu behar ez izatea zen. Dena dela, Gerra Zibilan Bermeorako luzapena baztertuta gelditu zen. Gerraostean Mungiatik luzapena egitea baztertu zen, eta luzapena Sukarrietatik egiteko azterlanak idatzi ziren 1939an.

1944ko abuztuaren 24an luzapenaren lanak hasi ziren, baina arazo ekonomikoek proiektura geldiarazi zuten, bost urte zituen proiektuan aurreikusitako aurrekontuak ez zuela bat egiten eraikitzen ari zen proiektuarekin. Luzapenaren proiektua birplanteatu zen, lanak hiru tartetan zatituz. Lanak oso astiro egiten ari ziren, eta 1946aren amaieran 240,40 metro luzeradun tunel bat eta Portuondoko badietako eustormak baino ez ziren eraiki, guztira 1.200 metro.

1947an, lehenengo tartea amaituta zegoela, lanak eten ziren. Hurrengo urtera arte ez zen bigarren tartea esleitu, 1952an amaitu zena.

1953ko apirilaren 30ean hirugarren tartearen lanak exekutatzeko lehiaketa argitaratu zen.

1955eko abuztuaren 16an Bermeorainoko luzapena inauguratu zen. Mundaka eta Bermeoko geltokiak martxan jarri ziren, Bermeon bi geltoki eraiki zirela, bata bidaiarientzako eta bestea zama-garraioentzako. 4.850 metroko luzapenak bi biaduktu eta zortzi tunel ditu. Bilbo eta Bermeo arteko ibilbidea ordubete eta 15 minututan betetzen zen.

Bidaiarien gorakada jarraiak 50eko hamarkadaren amaieran material mugikorra berriztera eraman zituen aginteak, eta diesel automotore eta lokomotorrak ezarri ziren, bidaia-denborak murriztuz. Hala, 1961an lineak milioi bat bidaiari baino gehiago garraiatu zituen. Aldiz, zama-garraioen zerbitzuak oso azkar egin zuen behera, eta 1969an zerbitzua desagertu zen.

1968an zerbitzuan zegoen azkenengo lurrunezko makina baztertu zen, eta bistan gelditu zen diesel makina berrien mantenurako prestakuntza gabezia handia. Horrek matxura asko ekarri zituen, eta tren zerbitzuan atzerapenak izan ohi ziren, tren zerbitzua bera ere etenarazi zela.

Trenbidea FEVEk bereganatzea

aldatu

1965eko irailaren 24an Ferrocarriles de Vía Estrecha (FEVE) enpresa sortu zuen Espainiako gobernuak, eta Zornotza-Bermeo trenbidea bere esku gelditu zen.

FEVEk bereganatutako linea guztien azterketa ekonomikoa egin zuen, eta Zornotza-Bermeo trenbidearen kasuan bidaiarien igoera eta zama-garraioen beherakada nabarmendu ziren. Era berean, autobus bidezko konpetentzia ere aipatzen zen. Azterlanak hiru aukera ematen zituen: trenbidea ixtea, elektrifikatzea edo zegoen moduan mantentzea. Tren linearen batazbesteko bidaiarien datuen atalean, akatsa izan eta egunean 36.000 bidaiari garraiatzen zirela adierazi zen, 3.600 ordez. Okerreko zifra ontzat hartu eta linea elektrifikatzea erabaki zen.[4]

Elektrifikatze-proiektuak Gernikan subestazio elektrikoa eraikitzea aurreikusten zuen, korronte jarraian 1.500 V-ko tentsioarekin, Bilbo-Donostia trenbidearen tentsio bera. Era berean, trenbidearen trazadura berrikuskatu eta hobetu zen. Zornotzan Bilbo-Donostia trenbidearekin lotura trenbide berria eraiki zen, geraleku berria eraiki zen eta material mugikorra berritu zen.

1973ko maiatzaren 29an elektrifikatutako zerbitzua inauguratu zen, eta Bilbo-Donostia trenbidearekin batera ustiatzen hasi zen, azken hau FEVEk 1972ko ekainaren 25ean bereganatutakoa.

Zerbitzuaren hobekuntza nabaria zen arren, ez zen bidaiarien igoera aipagarririk gertatu, eta trenbidea behin baino gehiagotan itxi behar izan zen, 1978an sei hilabetez ere itxita egon zela, Autzaganeko tunelean gertatutako lur-jausi baten ondorioz.[4]

Euskotren

aldatu

1979ko ekainaren 1.an trenbidea Eusko Kontseilu Nagusiari eskualdatu zitzaion. Honek Eusko Trenbideak sozietatea sortu zuen trenbideen kudeaketarako. 1996an EuskoTren marka komertziala sortu zen.

1983ko abuztuaren 26an uholdeek Zornotza-Bermeo trenbidea jo zuten, eta trenbideak ez zuen normaltasuna berreskuratu urriaren 10era arte.

Eusko Trenbideak sozietatearen menpe trenbidearen osoko berrikuntza eman zen, trenbide guztia aldatuz.

1988an Lurgorri-Gernika geltokia ireki zen,[5] eta hurrengo urteetan gainontzkeo geltokiak berritu ziren.

1997an Bermeoko portura doan trenbide adarra eraiki zen, zama-garraioentzako. Bere aldetik, material mugikorra berritu zen, UT 3500, UT 200 eta UT 300 seriedun tren unitateak ezarriz.

Bilbo eta Bermeo artean zerbitzu guztiak zuzenekoak izatera pasa zen, Zornotzan linea aldaketa egitea saihestuz. 1979tik 2004ra bidaiarien gorakada handia eman zen, 774.000 bidaiari izatetik 2.199.683 zenbatzera pasatuz, eta 2000n 2.445.000 lagun garraiatuz.

Linearen ustiapena, gaur egun, Euskotrenen E4 linearen bitartez egiten da.

Euskal Trenbide Sarea

aldatu

2004ko maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen bitartez Eusko Jaurlaritzak Euskal Trenbide Sarea (ETS) sozietatea sortu zuen, trenbidearen kudeaketa eta linearen ustiapena bereizteko.[6]

2006ko abuztuaren 1.an ETSk Zornotza-Bemeo trenbidea bereganatu zuen,[7] eta ordutik trenbidearen jabea da.

2015eko udazkenean Zugastieta eta Muxikako geltokien arteko trenbide tartea berritu zen, 4,6 km-ko luzeran. Ordura arte zegoen egurrezko trabesen gaineko trenbidearen ordez, hormigoi armatuzko bloke bakarreko trabesen gainean soldatutako erraila ezarri zen. Lan horiekin batera, bi pasonibel kendu ziren.

Ustiapena

aldatu

Zornotzatik Gernika-Lumorako Burdinbide Konpainiak hasieran planteatuako zerbitzua egunean bidaiarientzako hiru tren ustiatzean oinarritzen zen, Zornotzako geltoki-buruan Bilbo eta Durango lotzen zituen Bizkaiko Burdinbide Nagusiaren zerbitzuekin lotura egonda. Egunsentian, eguerdian eta gau partean tren bana ibiltzen zen, 42 minutuko bidaia-iraupenaz eta batazbesteko abiadura 21,4 km/h ingurukoa izanik. Trenok bidaiariak zein zamak garraiatzen zituzten.

Trenbidea Sukarrietara luzatu ondoren egunean bost zirkulazio jarri ziren, ibilbidea ordubete eta zazpi minututan betez (22,3 km/h batazbesteko abiaduraz).

1902an zamak besterik ez garraiatzeko trenak ezarri ziren, bereziki Galdakaotik Muruetan zegoen ontziralekura dinamita garraiatzeko. Gainera, urte berean Bilbora heltzen ziren bidaiarientzako zuzeneko hiru zuzeneko tren ere ezarri ziren, Sukarrietatik Bilborako ibilbidea bi ordutan betez.

Uda sasoian zein Gernikako jaietan zerbitzu bereziak ezartzen dira.

Trenbidea Bermeora luzatuta zerbitzuak areagotu ziren, egunean zortzu zerbitzu eskainiz, horietatik lau Bilbora zuzenean heltzen zirenak. Bermeo eta Zornotza arteko tartea ordubeten betetzen zen, 27,6 km/h batazbesteko abiaduraz. Zerbitzu horiei Gernika eta Bermeo artean norantza bakoitzeko bi zerbitzu gaineratu behar zitzaizkien.

1973an Zornotza eta Bermeo artean bederatzi tren, Gernika eta Bermeo artean lau, eta Gernikatik Zornotzara tren bakarra ibiltzen ziren. Abiadura 35,5 km/h izanik ibilbidea 49 minututan betetzen zen. Garai horretan trenbidea elektrifikatu zen, 3 minutuko aurrezpena lortuz. Norantza bakoitzeko zazpi zirkulazio zeuden, horietatik lau Bilbora zuzenekoak, gehi Gernika eta Bermeo arteko beste bost tren.

1983an, EuskoTrenen kudeaketaren menpe, norantza bakoitzeko hamar zirkulazio zeuden, zeinetatik lau Bilbora zuzenekoak ziren, eta gainontzekoak Zornotzako geltokian Bilbo-Donostia linearen trenekin lotzeko aukera ematen zuten. Bermeo eta Zornotza arteko ibilbidea 42 minututan betetzen zen (41,4 km/h batazbesteko abiadura), eta Bilbora ordubete eta 15 minutuko iraupena zegoen.

1989tik tren guztiak Bilbora heltzen dira, eta ez dute geldialdirik egiten Zornotzako geltokian, baizik eta geltokitik 500 metro ingurura dagoen Zornotzako geralekuan.

Zama garraio zerbitzua 1968an eten zen. Aldizka, 1997 eta 1998 bitartean Bermeoko portutik material siderurgikoa garraiatu zen.

Erreferentziak

aldatu
  1. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Bizkaiko Garraio Publikoaren Txostena», 50 or. (Noiz kontsultatua: 2017-10-21).
  2. «La línea ferroviaria desde Amorebieta cumple 125 años. La historia del 'Gernikatxu'» (Noiz kontsultatua: 2017-10-21).
  3. (Gaztelaniaz) Spanish Railway  » Blog Archive  » Ferrocarril de Amorebieta a Guernika y Pedernales (AGP) y Bermeo (*). (Noiz kontsultatua: 2017-10-26).
  4. a b OLAIZOLA ELORDI, JUANJO. ZORNOTZA ETA BERMEO ARTEKO TRENA. (Noiz kontsultatua: 2017-10-22).
  5. OLAIZOLA ELORDI, JUANJO. «ZORNOTZA ETA BERMEO ARTEKO TRENA» Euskotren, 151 or. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).
  6. Vasco, Eusko Jaurlaritza - Gobierno. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. (Noiz kontsultatua: 2017-10-22).
  7. (PDF) Euskal Trenbide Sarea - Memoria 2014. , 83 or. (Noiz kontsultatua: 2017-10-22).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu