Gernikako geltokia
Gernika Euskotrenen E4 lineari dagokion lurgaineko tren geltokia da, Gernika-Lumo udalerrian kokatuta dagoena, Astra, Unceta y Cia S.A. fabrika izandakoaren eta gaur egun Astra gaztetxea den eraikinaren ondoan, hain zuzen ere. Zornotza-Gernika trenbidea inauguratzearekin batera 1888ko abuztuaren 4an ireki zen,[1] eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 4. tarifa-gunearen barruan dago. Zornotzatik Gernikarako Trenbide Konpainiak eraikitako Zornotza-Gernika trenbidearen geltoki-burua izan zen, trena 1893ko martxoaren 15ean trenbidea Sukarrietako geltokira heldu zen arte.
Gernika | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Geltoki plaza, 1; 48300 | |||||||
Udalerria | Gernika-Lumo, Bizkaia | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Kodea | GER | |||||||
Gunea | 4. gunea | |||||||
Irekiera | 1888ko abuztuaren 4a | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Zerbitzuak | ||||||||
Aldageltokia | ||||||||
Nasak | 2 | |||||||
Trenbideak | 6 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
EuskoTren | Bilbo ↔ Bermeo | |||||||
Bizkaibus | A3513 Bilbo - Galdakao Ospitalea - Gernika - Ea - Lekeitio A3514 Bilbo - Zornotza - Gernika A3515 Bilbo - Zornotza - Gernika - Bermeo A3523 Bilbo - Galdakao Ospitalea - Gernika - Aulestia - Lekeitio A3525 Gernika - Zornotza - EHU A3526 Mungia - Gernika - Laida - Laga - Ibarrangelu A3532 Gernika - Nabarniz A3533 Gernika - Mendata A3534 Gernika - Errigoiti |
Geltoki parean trenentzako kotxetegiak daude.
Kokapena
aldatuTrenbide kokapenari erreparatuz, geltokia zabalera metrikoa duen Zornotza-Bermeo trenbidearen parte da, 14,503. puntu kilometrikoan kokatuta.[2]
Sarbideak
aldatuGeltokiak sarbide bakarra du. Nasen aldaketa pasonibela gurutzatuz egiten da.
Historia
aldatuGernikako geltokia Zornotza-Bermeo trenbidearen geltoki nagusia da. Zornotza-Gernika trenbidea ireki zenean geltoki-buru izateagatik trenbidearen funtzionamendurako hainbat zerbitzu bertan kokatu ziren. Hala, geltokiaren eraikinak bi solairuko nabe zentral bat, eta alboetan solairu bakarreko bolumen bana eraiki ziren. Pablo Altzola eta Luis Landetxok diseinatu zuten eta eredutzat hartu zen La Robla trenbideko geltoki nagusietarako.
1893an alboko bolumenei bigarren solairua gaineratu zitzaien, bulegoak ezartzeko.[3]
Eraikin nagusiaz gain, geltokiaren instalazioak hurrengoez hornituta zeuden: 500 m²-ko zama biltegia, zama-kargarako kaia, 340 m²-ko kotxetegiak, 213 m²-ko zurgintza tailerra, 500 m²-ko material mugikorraren mantenurako tailerra, 220 m²-ko lokomotorrentzako depositua, pisu-baskula eta zubi birakorra. Trenbidean diesel tren-makinak ezarri zirenean geltokian ezarri ziren erregaiarentzako deposituak, eta trenbidea elektrifikatu zenean azpiestazio elektriko nagusia ere hemen kokatu zen. Geltokian hiru pasozko trenbide, zama-kargarako trenbide bat, kotxetegientzako bi eta tailerrentzako hiru trenbide zeuden guztira.
Gernikako bonbardaketaren ondorioz eraikina suntsituta gelditu zen, hormak baino ez zirela zutik mantendu. Eraikina berreraiki zenean bigarren solairuko azalera txikitu zen.
1973an, trenbidearen elektrifikazio lanekin batera, tailer eta kotxeren eraikinak ordeztu ziren, lau trenbide dituen pabiloi berri bat eraikiz eta horren inguruan azpiestazio elektrikoa kokatuz.
1990ean katigamendu elektriko sistema ezarri zen, trenbideen maniobrak modu automatikoan egiteko.
Zama biltegiaren eraikina Gernikako Udalaren menpeko kultur-informazio bulego bihurtu da.
2017ko abenduaren 4an txartel-salmenta makina automatiko berriak ezarri ziren geltokian, mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak bete, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea dutenak.[4]
2018ko uztailaren 5ean Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Bezeroen Arretarako Bulego integral berria ireki zen.[5]
Lotuneak
aldatuGeltokiaren kanpoaldean Bizkaibus zerbitzua hornitzen dituzten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:
Bizkaibus | A3513 | BILBO Termibus (22-29 nasak) |
GERNIKA Errenteria - Lorategieta - KORTEZUBI Barrutia - Idokilis - Elejalde - GAUTEGIZ ARTEAGA Errekalde - Herriko Enparantza 28 - Zelaieta (Arteaga) - Muruetagane - Basetxeta - IBARRANGELU Arriederra - Apraiz - Elejalde 12 - Ibinaga - Ibinaga (Los Angeles) - ELANTXOBE Bidekalea (Elantxobe) - IBARRANGELU Ibinaga (Los Angeles) - Ibinaga - Arboliz - Goikoetxe - EA Beñaga (Tres Cruces) - Natxitua - Longa - Angelutxu - Donibane (Ea) - Urtubia - Zarakondegi - ISPASTER Garagarreta - Elejalde - Kortazar - Zatika (Tres Cruces) - Gardata | LEKEITIO Sabino Arana (Telefónica) |
Bizkaibus | A3515 | BILBO Abando (geltokia) |
GERNIKA Carlos Gangoiti - FORUA Landa-berde - Elejalde - Agarregane - MURUETA Goierria - Larrabe - BUSTURIA San Kristobal - San Bartolomé - Axpe - Landaberde (BBKren Udalekua) - Itxas Begi - SUKARRIETA Bide Zabala (Sukarrieta) - MUNDAKA Lorategi | BERMEO Lamera |
Bizkaibus | A3523 | BILBO Termibus (22-29 nasak) |
GERNIKA Errenteria - Lorategieta - ARRATZU Uarka - Lexartza - Zubiate - Loiola - Eleizalde - MENDATA Ororoaga - Olabe - Ibartxu - MUNITIBAR Matxinena - Agarre - Berreño - Astorkigane - Susaeta - Munitibar - Urebei - Ingelesena - AULESTIA Goikolea - Astudi - Ibarrola - Zetokiz - Aulestia Plaza - Angiz - Mendikoetxe - Bengoetxe - GIZABURUAGA Okamika - Elexalde - Leguarri - Lariz-Oleta - Lariz - AMOROTO Arbitxa - Oleta - Ugaran | LEKEITIO Larrotegi |
Bizkaibus | A3526 | MUNGIA Trobika 4 (udaletxea) |
GERNIKA Errenteria - Lorategieta - KORTEZUBI Barrutia - Idokilis - Elejalde - GAUTEGIZ ARTEAGA Errekalde - Herriko Enparantza 28 - Zelaieta (Arteaga) - Agirreta - Isla Bekoa - Isla Goikoa Ozamiz - SUKARRIETA Kanala (Elexalde) - Kanala (Jantokia) - IBARRANGELU Laida (kanpina) - Laida (hondartza) - Gametxo - Anzora - Laga - Lastarria - Zubibarriaga - Akorda - Durukiz - Elejalde 12 | IBARRANGELU Ibinaga |
Bizkaibus | A3532 | Linearen hasiera | GERNIKA Errenteria - Lorategieta - ARRATZU Uarka - Belendiz - NABARNIZ Loitxiaga - Argiarra | NABARNIZ Elexalde |
Bizkaibus | A3533 | Linearen hasiera | GERNIKA Errenteria - AJANGIZ Burgoa - Obieta - Elexalde - Ispizua - Sagartzola - MENDATA Marmiz | MENDATA Elexalde |
Bizkaibus | A3513 | LEKEITIO Sabino Arana (Telefónica) |
GERNIKA Saraspe Plaza - Lurgorri (Juan Calzada) - MUXIKA Arana (Seat) - Kurtzero (geltokia) - Astelarra - Ariatza - Oka - Zugastieta - ZORNOTZA Autzagane - Katia - Ategorri - San Juan - San Pedro (geralekua) - Particular de San Pedro - Tantorta - Boroa - Gumuzio - GALDAKAO Kortederra - Erdikoetxea (gasolindegia) - Erletxeta (Dani Jatetxea) - Askarri - Labeaga - Galdakaoko Ospitalea - Labeaga | BILBO Termibus (22-29. nasak) |
Bizkaibus | A3514 | Linearen hasiera | GERNIKA Lurgorri (Juan Calzada) - MUXIKA Kurtzero (geltokia) - ZORNOTZA Karmen 3 - BILBO Zabalburu (5. parrokia) | BILBO Abando (geltokia) |
Bizkaibus | A3523 | LEKEITIO Larrotegi |
GERNIKA Saraspe Plaza - Lurgorri (Juan Calzada) - MUXIKA Arana (Seat) - Kurtzero (geltokia) - Astelarra - Ariatza - Oka - Zugastieta - ZORNOTZA Autzagane - Katia - Ategorri - San Juan - San Pedro (geralekua) - Particular de San Pedro - Tantorta - Boroa - Gumuzio - GALDAKAO Kortederra - Erdikoetxea (gasolindegia) - Erletxeta (Dani Jatetxea) - Askarri - Labeaga - Galdakaoko Ospitalea - Labeaga | BILBO Termibus (22-29. nasak) |
Bizkaibus | A3525 | Linearen hasiera | GERNIKA Saraspe Plaza - Lurgorri (Juan Calzada) - MUXIKA Arana (Seat) - Kurtzero (geltokia) - Astelarra - Ariatza - Oka - Zugastieta - ZORNOTZA Autzagane - Katia - Ategorri - San Juan - San Pedro (geralekua) - Particular de San Pedro - Tantorta - Arriagane Idustrialdea - Boroa (ordainlekua) | LEIOA EHU Errektoretza |
Bizkaibus | A3526 | IBARRANGELU Ibinaga |
GERNIKA Saraspe Plaza - Lurgorri (Juan Calzada) - MUXIKA Arana (Seat) - Kurtzero - Igertu - Etxe Barriak - Elexalde - Bidakurtze - Iturri - Estrata - MORGA Gerekiz - Sagasti (Meakaur) - Izabele - Zugarreta - Ola - ARRIETA Olabarri - Olatxu - Olatxu Bidetxe - Amotxebarri - FRUIZ Fruiz - GAMIZ-FIKA Ibarra - Soietxe - Garellano - MUNGIA Blankone - Llona - Belako - Atela - Herri Bide 11 - Elorduigoitia 5 (Inem) | MUNGIA Trobika 4 (udaletxea) |
Bizkaibus | A3534 | Linearen hasiera | GERNIKA Saraspe Plaza - Lurgorri (Juan Calzada) - Mestikabaso 5 - Zallo - ERRIGOITI Eleizalde | ERRIGOITI Errigoiti |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Spanish Railway » Blog Archive » Ferrocarril de Amorebieta a Guernika y Pedernales (AGP) y Bermeo (*). (Noiz kontsultatua: 2017-10-26).
- ↑ OLAIZOLA ELORDI, JUANJO. «ZORNOTZA ETA BERMEO ARTEKO TRENA» Euskotren, 151 or. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).
- ↑ OLAIZOLA ELORDI, JUANJO. «ZORNOTZA ETA BERMEO ARTEKO TRENA» Euskotren, 151 or. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).
- ↑ Irekia. «Irekia - Euskotrenek salmenta automatikoko sistema ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzako egokitu du» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
- ↑ «Garraio Publikoko Bulego berri bat irekiko da Gernikan, Euskotreneko geltokian, eta Atxuriko Euskotreneko geltokian dagoen Garraio Publikoko Bulegoa itxiko da. | bizkaiko garraio partzuergoa - consorcio de transportes de bizkaia» www.ctb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-05).