Busturia Itsasbegi geltokia
Busturia Itsasbegi[1], lehen Sukarrieta, Euskotren Trena eragilearen E4 lineari dagokion lurgaineko geltokia da, Busturia udalerriko Axpe auzoan kokatua, Txatxarramendi uhartearen ondoan, hain zuzen ere. 1893ko martxoaren 15ean ireki zen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 4. tarifa-gunearen barruan dago. Zornotzatik Gernika eta Sukarrietarako Trenbide Konpainiaren linearen geltoki-burua izan zen, trena 1955an Bermeoko geltokira luzatu zen arte.
Itsasbegi-Busturia | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Geltokiaren ikuspegia | ||||||||
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Axpe auzoa, 138; 48350 | |||||||
Udalerria | Busturia, ![]() | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Gunea | 4. gunea | |||||||
Irekiera | 1893ko martxoaren 15a | |||||||
Irisgarria | ![]() | |||||||
Zerbitzuak | ![]() | |||||||
Nasak | 2 | |||||||
Trenbideak | 2 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
Euskotren Trena | ![]() |
Geltokiak bi nasa eta trenbide ditu, eta nasen aldaketa pasonibela gurutzatuz egiten da. Kanpoaldean doako aparkalekua eta itsasoratzeko kai txiki bat dago.
Kokapena
aldatuGeltokia zabalera metrikoa duen Zornotza-Bermeo trenbidearen parte da, 24,001. puntu kilometrikoan kokatuta.[2]
Sarbideak
aldatuGeltokiak sarbide bakarra du, arrapala bidezkoa.
Irisgarritasuna
aldatuGeltokira sarbidea | Axpe auzoa, 138 | |
Nasetara sarbidea | 1. trenbidea | |
2. trenbidea | ||
Trenera sarbidea | 1. trenbidea | |
2. trenbidea |
Historia
aldatuTrenbidearen geltoki-buru izan zenez, geltokiak garrantzizko instalazioak izan zituen. Zurezko egituradun adreiluzko fabrikako eraikin bat zuen, solairu bakarrekoa, eta bestelako eraikuntza txikiak inguruan, hala nola komunak, zama biltegia eta lurrunezko tren-makinentzako eta atoientzako kotxetegiak. Bestalde, zubi birakorra zuen, eta bagoiak pisatzeko baskula.
1948 eta 1949 bitartean, trenbidea Bermeora luzatzearen ondorioz, bidaiarientzako eraikin berri bat eraiki zen, eta zubi birakorra eta kotxetegiak eraitsi ziren.
Izena
aldatuGeltokiak hainbat aldiz aldatu du izenez. Hala, 1893tik 1903ra Pedernales izendatu zen; 1903tik 1941era Pedernales, jurisdicción Busturia; 1941etik 1961era, berriro ere Pedernales; 1961etik 1980ra Pedernales-Busturia; 1980tik 1997ra Sukarrieta; eta 1997tik gaur egun arte Busturia Itsasbegi.
Argazki galeria
aldatu-
Geltoki ingurua
Erreferentziak
aldatu- ↑ Google Maps. (Noiz kontsultatua: 2017-09-29).
- ↑ OLAIZOLA ELORDI, JUANJO. «ZORNOTZA ETA BERMEO ARTEKO TRENA» Euskotren, 151 or. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).