Topo

Donostialdeko burdinbide metropolitarra

TopoTOPO estilizatua− (lehen Metro Donostialdea bezala ezagutzen zen) Gipuzkoako Donostialdea eta Bidasoaldea eta Lapurdiko itsasaldea eskualdeetan dagoen metro edo aldiriko tren sarea da. Sarea bi lineak osatzen dute, E2 eta E5 lineek. Sarea Euskotren Trena enpresa publikoak kudeatzen du.

TOPO
Euskotren Trena

lineko metro bat Altzako geltokian
Datu orokorrak
Garraio motaMetroa
EskualdeakGipuzkoa eta Lapurdi,
 Euskal Herria
Lineak
Geltokiak21
Bidaiariak11 500 000 (2017)[1]
JabeaEusko Jaurlaritza
EgoitzaEaso plaza, 9; 20006
Donostia, Euskal Herria
Webguneawww.euskotren.eus
Ustiapena
Hasiera1912ko abenduaren 5a
EragileaEusko Trenbideak S.A.
Ibilgailuak30
Datu teknikoak
Luzera29,8 km
Abiadura maximoa100 km/h
 Mapa

 Mapa
Map

Sarea 1912ko abenduaren 5ean inauguratu zen, Donostiako Amara eta Irungo Kolon geltokien artean, eta 2017ko martxoaren 5ean Loiolako geltokia inauguratu zen.

Ibilbideko 21 geltokietatik, 5etan bi lineak gelditzen dira eta 4 geltokitan dago Renferen Donostiako Aldiriekin lotura.

Historia

aldatu

Donostia-Hendaia burdinbidea

aldatu

Burdinbidearen kontzesioa 1890ean eman zen, eta ordutik, sozietate batzuetatik beste batzuetara pasa zen, eraikitzeko proiektu bideragarri bat bilatzen zen bitartean.[2]

1901ean Donostia eta Irun arteko burdinbidea eraikitzeko Constructora de Obras Públicas y Fomento Industrial SA sortu zen Bilbon; 1912ko urtarrilean, Espainiako Atzerri Gaietako Ministerioa Frantziako agintariekin jarri zen harremanetan, Donostiatik Hendaia arteko burdinbidea onar zezaten; Midiko Konpainiak onartu egin zuen linea horren terminala izatea Hendaiako eraikinean, lege proiektuan adierazitakoaren arabera.[3] 1912ko abenduaren 5ean Irunera arteko burdinbidea inauguratu zen. Hendaia arteko tartea ez zen eraiki Bidasoa ibaiaren gaineko biaduktua egin zen arte, 1913an. Burdinbidearen punturik konplexuenak bi izan ziren: Herrerako tunela, bi kilometro baino luzeagoa, eta Molinao ingurua, biaduktu baten bidez soluzionatutakoa.

Burdinbide honek Topo ezizena hartu zuen trazadurak zeharkatzen dituen tunel kopuru altuagatik. Hogei kilometrotan hamalau tunel gurutzatzen zituen, bost kilometro eta erdi baino gehiago batuz.

Eusko Trenbideak

aldatu
Artikulu nagusia: «Eusko Trenbideen historia»

2001-2012 urteen artean EuskoTren XXI Plan Estrategikoak Topoko trenbidearen bikoizketa eta berriztapena proposatzen zuen. Hasierako trenbide bikoizketak Gaintxurizketa-Bentak eta Lugaritz-Añorga Txiki tarteetan eman ziren, eta lan horien ondoren metro zerbitzua eskaintzeko helburuarekin trenbide berriko saihesbideak eta lurpeko geltokiak eraikitzea proposatu zen.

Gauzak horrela, 2004ko ekainean Euskotrenek Donostia eta Irun arteko zerbitzua metro bihurtzeko nahia adierazi zuen, Donostia-Oiartzun tartean 7,5 mintuko maiztasunak eskainiz, eta Oiartzun-Irun tartean 15 minutukoak. Bigarren fase batean Herrera eta Pasaia arteko trenbidea lurperatuko litzateke, eta 5 minutuko maiztasunak eskaini ahal izango litezke. 2009ko maiatzean, Iñigo Palomino Euskotrenen zuzendariak adierazi zuen Lasarte eta Pasaia artean eraikiko ziren saihesbide eta geltoki berriekin batera Topoa metrizatu (metro bihurtu) egingo zela, aipatutako 7,5 minutuko maiztasunak eskaintzeko.[4]

Intxaurrondoko saihesbidea

aldatu

Saihesbidea 2012ko urriaren 4an inauguratu zen, Donostiako Intxaurrondo auzoa tren zerbitzuz hornituta, Intxaurrondoko geltokiaren bidez. Horrez gain, Herrerako geltokia berritu zen, eta maiztasunak handitu ziren. Loiola-Herrera tarteko trenbide bikoizketa ere egin zen, Loiolan tarte txiki bat salbu, non Loiolako geltokia berritu zen. Saihesbide honi esker Topo linearen 2. zenbakidun tunela ordeztu zen.[5]

Altzako adarra

aldatu

Altza auzoa zeharkatzen duen trenbide bikoitzeko tunela eraiki zen, trenbide bakarreko jatorriko tunela ordezkatzeko. 2016ko irailaren 12an adarra martxan jartzearekin batera geltoki berria ere ireki zen auzoan, Altzako geltokia, auzoko iparraldeko parteari zerbitzu ematen diona. Lan hau Altza-Pasaia-Galtzaraborda tartearen barruan dago, zeinaren bitartez trenak saihesbide berritik pasako diren, lurpean. Tarte hori oraindik martxan ez dagoenez, Altzako geltokia terminala da, behin-behinean.[6]

Loiolako geltokia berriztea

aldatu

Loiolako auzokoek urteetan eskatu zuten Loiolako geltokia eta horren ingurua berriztea, hormigoizko horma batek auzoa bitan banatzen baitzuen.[7] 2014ko abenduan behin-behineko biaduktu baten lanak hasi ziren, geltoki berria eraikitzeko lanek irauten zuten bitartean tren zerbitzua mantendu ahal izateko. 2015eko amaiera aldera zerbitzua desbideratu zen, eraikitako behin-behineko trenbide tartera, behin-behineko geltoki batekin, eta azpiegitura zaharra eraisteari ekin zitzaion, behin-betiko geltoki berria eraikitzen zen bitartean. Geltoki berria 2017ko martxoaren 5ean inauguratu zen, errepide nagusiaren gaineko biaduktu batean kokatuta.[8]

Arasoko kotxetegiak

aldatu

Errenterian kokatutako kotxetegiak txiki gelditzeagatik, tren unitate batzuk geltokietan pasatzen zuten gaua. Irun udalerrian kotxetegi handiagoak eraiki dira, aurrekoak ordezkatzeko. Kotxetegi hauetan EMU-900 serieko trenak gelditzen dira.

Izendapena

aldatu
 
Metro Donostialdea izen eta logoa, Lugaritz geltokian, 2012an ezarria, 2018an oraindik bertan.

Linearen izendapenaren inguruko eztabaida dago, Patxi Lopezen gobernuak (2009-2012) bultzatutako Metro Donostialdea marka ezarri zenetik. Eusko Jaurlaritza PSE-EEren esku gelditu ondoren, Topo lineak «metro» izena jasotzen hasi zuen, gobernuak proiektuari bultzada eman ziola Metro Donostialdea marka sortuz eta publizitate kanpainak argitaratuz. Geltokietan marka berria ezartzen hasi zen, eta Euskotrenen planoetan ere ezberdindutako zerbitzu gisa agertzen hasi zen.

2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondorengo gobernu aldaketarekin, ordea, aurreko egoerara bueltatu zen eta irekitako geltoki berrietan (hala nola Altza edo Loiola) Euskotrenen marka ezarri zen berriro ere.[9] Gainera, Metro Donostialdea marka ezarri zen geltokietan marka hori atzera bota zen. Eragileak, bere aldetik,   linea izendatzen du Lasarte-Oria eta Hendaiako geltokien arteko tarteari, hots, linea orokorra; eta   lineatzat du Altzako adarra, Amara eta Altzako geltokien arteko ibilbideari, alegia.[10]

2017an, Donostiako saihesbideko lanak hasiko direla iragarri ondoren, TOPO marka berria sortu zen. Dena den, geltokietan ez da izendapen honi buruzko aipamenik eta Euskotren Trenaren irudia mantendu da.

        
2005 - 2009 2009 - 2012 2012 - Orain 2017 - Orain
Topo sarearen lineak 2016ko irailaren 2an[11]
Linea Ibilbidea Hasiera Azken luzapena Luzera (km) Geltokiak Trenak
   Lasarte-OriaHendaia 1912 2017 28,37 20 Euskotren 900
   AmaraAltza 2016 2017 6,50 6 Euskotren 900

Geltokiak

aldatu
Geltokiak Konexioak
    Hendaia SNCF TGV  
  4 15
 
    Ficoba   15
    Kolon    
  E24 E25 E26 E27 E28 E29 E77 E78
  L1 L2 L4 G1 G2
 
    Belaskoenea   L2 G2
    Bentak    
  E22 E24 E26 E27 E28 E29 E77
  L2 G2
    Gaintxurizketa
    Oiartzun   E02 E04 E72
  Xorrola
  U-22
    Fanderia   U-7 U-22 G-2
    Errenteria
    Galtzaraborda   U-5 U-7 U-33 G-2
    Pasaia    
  E01 E02 E05 E06 E07 E20 E26 E27 E71 E72 E75 E77
  38
    Altza   E06
  13 24 27 31 38 B6 B10
  Herrera    
  E01 E02 E05 E07 E20 E26 E27 E71 E72 E75 E77
  13 24 27 31 38 B6 B10
  Intxaurrondo   9 24 29 33 B3  
  Loiola   BU12 BU40G
  24 26 27 31 41 B4
  Anoeta   BU12 E03 E07 E08 BU40G
  17 21 24 26 28 31 37 43 B4 B9
 
Amara   17 21 23 24 26 28 32 36 37 46 B4  
    Lugaritz   24 27 43 45 B8
    Añorga  
    Errekalde   BU02 BU03 BU04 BU07 BU10 UK09 BU41G BU47G UK49G
  25 B1
    Lasarte-Oria   BU02 BU03 BU04 BU07 BU10 BU41G BU47G
  Manttangorri

Planoa

aldatu
 


Ustiapena

aldatu

Ordutegiak

aldatu

Linearen erdiko zatian, batez besteko maiztasuna 7 erdi minutukoa da, eta, lerroaren muturretara joanda, maiztasuna 30 minutura jaisten da gehienez.

Lehenengo trena 5: 50ean ateratzen da Altzako geltokitik, Amararako noranzkoan, eta azkena Hendaiako geltokira iristen da Lasarteko geltokitik 23: 22an.

Hemen, linearen tarte desberdinen batez besteko maiztasunak jasotzen dituen taula bat dago:[12][13]

E2 lineko maiztasunak
Egunak  Lasarte   Amara   Herrera   Kolon   Hendaia 
Lanegunak  15' 15' 15' 30'
 Larunbatak (07:00 > 15:00)  30' 30' 30' 30'
 Larunbatak (15:00 > 23:00)  30' 15' 30' 30'
Jaiegunak  30' 30' 30' 30'
E5 lineko maiztasunak
Egunak  Amara   Altza 
Lanegunak  15'
 Larunbatak (07:00 > 15:00)  30'
 Larunbatak (15:00 > 23:00)  15'
Jaiegunak  15'
 E2 eta E5 lineko konbinatutako maiztasunak 
Egunak  Amara   Herrera 
Lanegunak  7½'
 Larunbatak (07:00 > 15:00)  7' - 23' [a]
 Larunbatak (15:00 > 23:00)  7½'
Jaiegunak  7' - 23' [a]

Bidaiarientzako informazioa

aldatu

Tren guztiek megafonia bidezko argibideak dituzte, baita argi-panelak edo trena igarotzen den geltokietako pantailak ere. Panel argitsu edo pantaila horiek kanpoko tenperaturaren eta orduaren berri ere ematen dute. Ateak ixteko abisu akustikoak eta argi-abisuak ere badituzte.

Geltoki guztietan geldialdia egiten duten trenei buruzko pantailak eta informazio-panelak aurki daitezke; gainera, megafoniaz abisuak ematen dira trenak iristen direnean.

 
EMU-900 tren unitateko barnealdea

Material mugikorra

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Euskotrenen 900 seriea»

2011ko uztailaren 22tik Euskotrenen 900 seriea Topo zerbitzuan ibiltzen da, 200 seriea ordezkatzeko eskatutako seriea, alegia.[14] Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles (CAF) enpresak ekoitzia, serie honetako trenak lau kotxez osatuta daude, Mc-R-R-Mc osaerarekin, eta 90 km/h abiadura maximoa har dezakete. Serie honen adierazgarria mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasunaren aldeko hainbat neurri ezartzea da, hala nola ateen identifikazio kromatikoa, arrapala automatikoak ateetan, ikus-entzunezko seinaleak, "T" erako megafonia eta interfono sistemak edota barruko espazio jarraiak.

Tarifak

aldatu
Ikus, gainera: «Mugi txartela»
Txartela Deskribapena Prezioa
 Joan   Pertsona bakarreko aldian behingo bidaia   1,80€ / 2,65€ 
 B2R   2 bidaia noizbehinka (erretiratuak/desgaituak)   4,35€ 
 Passbask   Txartel mugagabea: 24 h (Lasarte-Baiona, SNCFen barrena)   8€ / 12€ 
 Euskopass   2 bidaia noizbehinka (Lasarte-Baiona, Txik Txaken barrena)   5,50€ 
 Mugi   Egoiliarrentzako abonua (Gipuzkoa osorako)   1,22€ / 1,80€ 

Etorkizuna

aldatu

Lanean

aldatu

Donostiako pasantea

aldatu

Gaur egungo Amara-Donostia geltokia geltoki terminala izatetik geltoki pasantea izatera pasako da, Donostian eraikitzen hasi den trenbide saihesbideari esker. Saihesbide berria Lugarizko geltokian hasiko da eta Antigua auzotik igaroko da, bertan Bentaberriko geltokia eraikiko delarik. Ondoren Mirakontxa gurutzatu eta Erdialdera helduko da, Kontxako geltokia gaineratuz. Handik Amarara helduko da, Easoko lurpeko geltoki berriak gaur egungo Amara-Donostia geltokia ordeztuko duelarik. Lurpeko geltoki berri hau eta gero trenbide zaharrari lotuko zaio, Anoetako geltokirantz. Lanak 2017ko udazkenean hasi ziren eta 2026ko hasierarako amaituta egongo dira.[15]

Altza-Pasaia-Galtzaraborda saihesbidea

aldatu

Altzako geltokitik Pasai Antxorantz jarraituko du saihesbideak, eta bertan lurpeko geltoki bat eraikiko da, bi nasarekin, atari batekin eta irteera bakar batekin. Ondoren, Galtzarabordarantz jarraituko du eta haren geltokia lurperatuko da. Bide bikoitzeko zati horrek egungo zubibidea, 7. tunela, Galtzarabordako geltokia eta Pasaiako geltokia ordezkatuko ditu, eta behin betiko kenduko du Pasaiako bidezubi erraldoiak dakarren oztopo arkitektonikoa, gaur egun herria bitan banatzen baitu.[16]

Proiektatuak

aldatu

Loiolako Erriberak geltokia

aldatu

Geltoki horrek, batez ere, Donostiako Renfe Aldirietako zerbitzuaren eta metroaren arteko aldaketa egiteko balioko du. Geltoki hau batez ere Donostialdeko hegoaldeko eta Tolosaldeko bizilagunentzat izango da erabilgarria. Loiolako Erriberak auzoari ere zerbitzua emango dio eta Amara Berri auzoari eskaintzen zaion zerbitzua indartuko du. Hala, Eneko Goia Donostiako alkateak 2019ko amaieran iragarri zuen 2020an geltoki proiektua idatziko zutela, hurrengo urtean eraikitzen hasi ahal izateko.[17]

Oharrak

aldatu
  1. a b 7'- 23', lehen trenaren ondoren, itxaroteko denbora 7' dela esan nahi du, bigarrenaren ondoren, 23', hirugarrenaren ondoren, 7' berriz, eta horrela hurrenez hurren

Erreferentziak

aldatu
  1. Metroaren igarobideak hirukoiztu egingo ditu Hendaia-Lasarte linearen erabiltzaileak.
    Euskotrenek 2022an 11 milioi bidaiari izatea aurreikusten du tarte horretan
  2. Novo López, Pedro A.. (2004). El Ferrocarril de San Sebastián a la Frontera Francesa. ISBN 84-88675-98-4..
  3. (Frantsesez) Journal Officiel de la Republique Française. .
  4. (Gaztelaniaz) lahaine.org. ¿Metro de Donostialdea? La oportunidad del debate y de una iniciativa social. (kontsulta data: 2017-11-05).
  5. (Gaztelaniaz) El Diario Vasco. «El Metro conecta desde hoy Intxaurrondo con el centro de San Sebastián en ocho minutos» (kontsulta data: 2017-11-05).
  6. (Gaztelaniaz) El Diario Vasco. «El Metro de Donostialdea avanza y abrirá en septiembre la estación de Altza» (kontsulta data: 2017-11-05).
  7. (Gaztelaniaz) El Diario Vasco. ««Mientras no tengamos estación nueva no hay nada que celebrar»».
  8. (Gaztelaniaz) El Diario Vasco. ««Empieza la regeneración de Loiola»» (kontsulta data: 2017-11-05).
  9. (Gaztelaniaz) Chico, Amaia. (2017-05-14). «Vuelve el 'Topo' frente al 'Metro'» (kontsulta data: 2017-11-05).
  10. Euskotren Trena. (kontsulta data: 2017-11-05).
  11. Euskotren Trena - Donostia
  12. Lasarte-Hendaia ordutegiak
  13. Hendaia-Lasarte ordutegiak
  14. Euskotren. «Nota de prensa» (kontsulta data: 2017-10-24).
  15. Irekia. Irekia - ETSk Topoaren saihesbidearen Mirakontxa-Easo tartea esleitu du 53,2 milioi euroren truke, 48 hilabeteko epean egiteko. (kontsulta data: 2017-12-27).
  16. «Altza eta Galtzarabordaren arteko lotura, 2021ean lizitatua» www.noticiasdegipuzkoa.eus (kontsulta data: 2020-11-14).
  17. (Gaztelaniaz) «Auto gutxiago eta tren gehiago Donostian 2020rako» El Diario Vasco 2020-01-02 (kontsulta data: 2020-11-14).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu